18,00€
IVA incluido
Disponible
Borrokalari transgeneroak
Historia eginez, Joan Arc-ekotik Dennis Rodman-enganaino
ISBN | 978-84-16946-64-8 |
---|---|
Idioma | Euskera |
Páginas | 272 |
Tamaño | 14x21 |
Encuadernación | Paper-azalezkoa hegalekin |
Precio | 18,00 |
«Borrokalari transgeneroak ez da transen historia osoa eta zehatza, ezta trans mugimendu modernoaren jaiotzaren eta garapenaren historia ere. Aitzitik, da begirada berri bat sexuak eta generoak historian izan duten lekuaz, eta klasearekin, naziotasunarekin, arrazarekin eta sexualitatearekin dituzten erlazioez. Gizarte guztiek onartu al dituzte bi sexu bakarrik? Beti egon al dira hain gaitzetsiak sexuaren eta generoaren mugak gurutzatu dituztenak? Zergatik dira legeen gaia sexu-berresleipena eta cross-dressinga?
Baina nola topa ditzaket galdera horien erantzunak baldin horrek eskatzen badu barneratzea gizarte dibertsoetan non sexuaren eta generoaren kontzeptuak aldatzen diren, denboran, dunetako harea bezala? Eta ikertzaile transgenero zuria naizen aldetik, nola saihets dezaket neronen interpretazioak eranstea zapaldutako nazioen kulturei?»
Leslie Feinberg, Borrokalari transgeneroak
«Hitz hauek 1996ean idatzi zituen Leslie izeneko transgenero honek eta, horrek berak ere perspektiba nahikoa ematen du irakurketak errebisatzeko. Sarri, bere esaldi borobil askoren aurrean neure burua ikusi dut duela hamarkada pare bat idatzitakoek gaur egun duten pertinentzia berresten. Transfobia ez da XXI. mende politikoki asaldatu honetako asmakizuna; borroken arteko mailakatzea ez da gure garaiko ezkerraren arrisku eta mamu berria; feminismoen eta LGTBI borroken joan-etorriko harremanak ez dira gaurko gatazkak.»
Kattalin Miner, hitzatzean
En la prensa
Erreportaia.
Gorka Arrese, BERRIA
Erreportaia.
Ainhoa Lores Aranda, KULTUR SHAREA
Noticia.
Kultura.eus, RADIO EUSKADI
Albistea.
Kultur leihoa, EUSKADI IRRATIA
Elkarrizketa.
Nerea Alejos, DIARIO DE NAVARRA
Artikulua.
Unai Sarriugarte, EL CORREO
«Liburu hau arma bat da»
Irati Majuelo, BERRIA
Elkarrizketa Fermintxo Zabaltzari.
Josu Ganuza, EUSKALERRIA IRRATIA
Acerca de Leslie Feinberg
Kansas 1949 - Siracusa 2014
AEBetako idazle, kazetari eta industriako langilea izan zen. Siracusako (New York, AEB) bere etxean hil egin aurretik, aldamenean zuen bere emazte Minie Bruce Pratt-i esan zion «Gogora nazazue komunista iraultzaile gisa». Hilberri oharrean Prattek idatzi zuen Feinberg «zuri anti-arrazista bat zela, langile klasekoa, judu sekularra, transgeneroa, lesbiana, komunista iraultzailea eta ‘transgeneroen askapena’ kontzeptu marxista gisa teorizatu zuena». Lau saiakera eta bi eleberri argitaratu zituen. ...