Idazketa labana bat da

Traducción de Leire Lakasta

15,00€

IVA incluido

Disponible

Idazketa labana bat da

Traducción de Leire Lakasta

ISBN 978-84-10316-04-1
Idioma Euskera
Páginas 156
Tamaño 190x125mm
Encuadernación Rústica con solapas
Precio 15,00

Urtebetez, 2001 eta 2002an, Frédéric-Yves Jeannet idazleak gogoetak eta galderak bidali zizkion Annie Ernaux-i. Erantzunetan, Ernauxek, literaturaz, gizarteaz eta idazketaz egin zuen gogoeta: zergatik idazten duen idazten duenaz, zergatik idazten duen idazten duen bezala. Lekua eta Pasio hutsaren egilearen obra ulertzeko ezinbesteko lana da hau baina, gainera, estetikaren eta politikaren eztabaidarako baliabide ederrak dakartza.

Liburu honek, gainera, 2011n idatzitako beste atal bat jasotzen du.

«Desioak gidaturiko idazketa bat da berea. Eta irakurlearentzat zaila da hain basatiki desio duen idazlearen lorratzari ez lotzea».
Eider Rodríguez, hitzaurrean


Acerca de Annie Ernaux

1940 Lillebonne

Merkatari txikien alaba izan zen eta haurtzaroa Yvetoten bizi izan zuen. Unibertsitate ikasketak Rouenen egin zituen eta frantses literaturako irakasle izan da bizitza osoan. Obra autobiografiko eta intimista landu du. Hasieratik sortu zuen interesa haren lanak eta, aldi berean, izan zen menostua idazle askorengatik, baita 2022an Nobel saria eman ziotenean ere. Haren kontrarioentzat barkaezina da duen estilo lehorra, lantzen dituen intimitateko gaiak eta gorpuzten dituen genero eta klase posizioa. ...

Saber más