Ur-marka

Veneziari buruzko saiakera

Itzulpena: Rikardo Arregi Diaz de Heredia

15,00€

BEZa barne

Badugu

Ur-marka

Itzulpena: Rikardo Arregi Diaz de Heredia

ISBN 978-84-16946-67-9
Hizkuntza Euskera
Orriak 176
Tamaina 12x19 zm
Azalak Paper-azalezkoa hegalekin
Prezioa 15,00

«Oso lasai zegoen dena. Noizbehinka ontzi urri argiztatu gutxi batzuk igarotzen ziren, ontziek beren helizeekin asaldatzen zuten CINZANO neoi handi baten isla, ur azaleko olio geruza beltzean berriro finkatzen saiatzen zena. Hori lortu baino askoz lehenago isiltasuna itzuliko zen».
Joseph Brodsky, Ur-marka

«Egia da Veneziarekin zerikusia zuten liburu asko irakurriak nituela, baina Brodskyrena bestelakoa zen, oso bestelakoa; ez, noski, gida liburu bat, ez turistak bisitatzen ez dituzten leku bereziak bisitatzea gomendatzen duen horietakoa, ezta bidaia liburua ere. Zalantza egiten dut Venezia bera den liburu honen gai nagusia; Venezia aitzakiatzat harturik, Brodsky, denborari buruz eta urari buruz (sinonimoak berarentzat, azken buruan) hausnarketan aritzean, saiatzen da azaltzen nola denbora eta ura gauzatu diren Venezia deituriko leku batean, edo nola Venezian denbora bera ikusgai bilakatu den, begiratu ahal dugun fenomenoa. Denbora aipatzen denean, iragana, oraina eta geroa datoz, bizitza eta heriotza, arbasoek utzitakoa eta gure huskeria, gure ezereza. Agian begirada da liburu honen gai nagusia, Venezia begiaren paradisua baita Brodskyren ustez».
Rikardo Arregi Diaz de Heredia, hitzatzean

«Poetak Veneziara egindako lehen bidaian, 1972an, idatzitako Laguna izeneko olerkian dagoeneko agertzen dira, garatu gabe, edo senaz iragarrita, ia hogei urte beranduago Ur-markak saiakera honetan jorratuko diren hainbat irudi eta intuizio. Gauza bera gertatzen da 1982ko Veneziar ahapaldiak poema parearekin. Batek irudipena izan dezake hiriak poetarengan utzitako lehen zirrara haiek baieztatu eta haietan sakontzeko saiakerak baino ez direla hurrengo bisita guztiak, bere buruari (edo bere irakurleei) guztiz argitu arte metafora bakoitzaren atzean zer ezkutatzen den».
Angel Erro, hitzatzean