Salgaien zerrenda

Mundialito antiarrazista – Berdintasuna kalean dago jokoan

Urriaren 1ean irri egingo dugu, izerdi eta komunitatea ere eraikiko dugu. Goizeko 10etatik, Biurdanako kantxetan, saskibaloi eta futbol partidak izango ditugu, adin guztietarako jokoak, janaria eta musika. Apuntatu nahi baduzu, hemen egin dezakezu. Paperean nahiago baduzu, gure kantinan dauzkazu kopiak. Izen emateko epea irailaren 26an bukatuko da, nahiz eta egunean bertan banakako izen emateak egiteko aukera egongo den.

Antolatzailea klase askoko asanblada bat da, bertan egongo gara Haritu Sarea, Haziak, Itaka Escolapios, Kontseilu Sozialista, Lantxotegi, Siñarzubi eta hamaika norbanakorekin batera.

Axola zaigun kirola ez dago Qatarren, kalean dago. Han egin nahi ditugu kide berriak, loturak sortu eta zerbait eraiki. Gure jokoa erasokorra da eta Iruñerri berdinzaleago bat nahi dugu, guztiok jolasteko eskualde bat.

Eman izena! Biurdanan ikusiko dugu elkar!

Katakrak



Gomendatutako liburua:


Gaiari buruzko artikuluak