Salgaien zerrenda

«Sorginkeria egotzita hil zituzten emakumeen memoriaren alde»

«Sorginkeria egotzita hil zituzten emakumeen memoriaren alde»
(Silvia Federici eta Traficantes de Sueñosek sustatua. Katakrakek itzulia)

Egunetik egunera gero eta basatiagoa da emakumeen aurkako bortizkeria. Emakume feminista gisa, erabaki dugu historiaren orrialde bat berriz ere zabaltzea. Orrialde hori ahaztu dugulako eta gainera negozio bat bihurtu delako. Euren historia gogoratzen ez duten jendarteak jazoera lazgarriak errepikatzera kondenatuta daude.

Horregatik, gaur, munduko toki askotan – Europan, Euskal Herrian – modu lazgarrietan torturatu eta hil zituzten milaka emakumeen historia aitortzeko kanpaina bat egitea proposatu nahi dugu.

Kanpaina honen baitan eskatu nahi dugu halako jazarpenak egin ziren Euskal Herriko tokietan, memoria lekuetan, gertakizunok gogoan izatea dela helburua eta ez lukurreria, eta bereziki, objektuen eta panpinen salmenta. Panpinok emakume horiei buruz jazarleek egin zituzten munstro-irudiak birsortzen dituzte. Irudikapen horiek ez dira inuzenteak: ahaztu behar ez dugun errealitate inuzente bat estaltzen dute. Gainera, belaunaldi berriei emakume horien irudi apalgarria transmititzen die oraindik, eta bereziki, emakume helduen irudi apalgarria ematen dute.

Gaur, Europako zenbait tokitan emakume horien kontrako krimenak aitortzeko neurriak hartzen ari dira eta gogoetarako eta ostera lehenaldia ez errepikatzeko guneak sortzen ari dira. Neurri horiek funtsezkoa dira sorgin-ehiza ez delako bukatu, jarraitzen du emakumeak jazarri eta hiltzen sorginkeria egotzita munduko hamaika txokotan, Afrikan, Indian.

Espero dugu deialdi hau tokian tokiko erakundeetara eta erakunde feministetara iritsiko dela susta ditzaten lehenaldia ikustarazteko ekimenak. Lehenaldia ikusgarri egiteko lanean aspalditik ari direnekin batera, sorginkeria egotzi zieten emakumeen memoria argitara ekartzeko.



Gomendatutako liburua:


Gaiari buruzko artikuluak