Hamaika lagun kalean geratu behar izan ziren ostegunean Madrilo Traficantes de Sueños liburu-dendan. CONTRA EL PATRIARCADO liburuaren aurkezpena zen, zorionez entzungai dauzkagu bai Maria Pazos bera, baita bere aldamenean izan ziren Ana de Miguel eta Yayo Herrero ere.
Entzungai daukazu jada Manuel Harazemek egin zigun liburu aurkezpena.
Jende mordo batek parte hartu zuen Saharako kanpamenduetako gazte errefuxiatuei buruzko txostenaren aurkeznean: entzungai daukazu.
Nerea Aguado eta Irati FGk aurkeztu ziguten, Jo &Swissknifekin batera, ondu berri duten Mujeres legendarias Lejano Oeste liburuaren bigarren atala.
José Manuel Martínez Bediak La burbuja del emprendimiento aurkeztu zigun, Olatukoopen kortesiaz iritsi zen autorea eta argitaletxea guregana.
Ekainaren 14an ostegunarekin etorriko zaigu Laura Vicente historialaraia bere azken lana aurkeztera: Mujer contra mujer en la Cataluña insurgente. Sarrera gisa entzun dezakezu June Sanmillanekin EGUZKI IRRATIko Taupadak saioan izan zuen solasaldia.
Luis Soldevila beti dago adi kultur abagunea aztertzen du, honakoan RADIO EUSKADIn ekainaren biko performantzeari buruz jardun zuen.
Miran foroak gonbidatu zituen Myriam Cameros eta María Castejón eta jada entzungai daukazu izan zuten solasaldia.
Aurkeztu dugu Leslie Feinberg eta bere nobela puska Iruñean eta Donostian (Kattalin Minerrekin). Eta hala egin du Donostiakoaren kronika Maider Galardik BERRIAn, Ariane Kamiok GARAn, Felix Ibargutxik DIARIO VASCOn eta elkarrizketa ederrean Pello Argiñarenak Fermin Zabaltza itzultzaileari EUSKALERRIA IRRATIAk.
Entzungai daukazu Lohiaren (Pepitas de calabaza 2018) liburu aurkezpena: Maite Mutuberria, Irati Jimenez eta Sonia Beroizen eskutik.
Astearen hasieran heldu zitzaigun LA SOCIEDAD DEL RENDIMIENTO. Liburuaren lehen atala Sebastian Friedrich berlindarraren testu laburrez osatua dago. Bigarrenean Felix Klopotek, Lars Distelhorst, Detlef Hartmann, Greta Wagner, Mark Fisher, Sarah Diehl eta Volker Schürmannen ekarpenak daude. Zeri buruzkoak? Etekinaren gizartea etenik gabe mozkina bilatzen duena da. Eta horri buruz jarduten du liburuak: solasaldi oparoetarako hastapen batek bezala.
Horrez gain, astelehenean Leslie Feinberg-en MARI-MUTIL HANDI BATEN BLUESA aurkeztuko dugu Gazteluko plazan Fermin Zabaltza itzultzailearekin batera. Eta ostegunean María Pazos entzuteko bi hitzordu: 12etan Gaztelu plazan eta 19etan Katakraken LA CREACIÓN DEL PATRIARCADOren aurkezpenera joateko bi parada.
Eduardo Irujok Sue Hubbellen Un año en los bosques eta Desde esta colina (Errata naturae) liburuei iruzkina egin die.
Duela hamar egun Yolanda Colom geurekin izateko zortea izan genuen: Guatemalako azken berrogei urteotako politika eta historiari buruzko bere gogoetan entzun genituen, Mujeres en la alborada (Pepitas de calabaza) liburuan bildu ditu hausnarketa hauek.
Sarah Babikerek elkarrizketa egin zion María Pazosi CONTEXTOn.
June Sanmillánek Alternatiben Herriari buruz hitz egin zuen Feliz Linaresekin RADIO EUSKADIn.
María Pazosi elkarrizketa mardula egin zion Ane Urkirik GAUR8n. Horrez gain, Sevillako Radiopolis irratian elkarrizketatu zuten Andaluziako ATTACeko kideek CONTRA EL PATRIARCADO liburuari buruz. Gogoan izan hilaren amaieran etorriko dela autorea Iruñera.
Bide batez, ez ahaztu, datorren ostiralean hasiko dela Iruñeko Liburu Azoka Gaztelu Plazan eta hantxe izango gara, luze eta zabal.
Iñaki Zabaletak Wilhelm von Humboldt eta Euskal Herria liburua aurkeztu zigun, pedagogiaz eta zorrotz. Geronimo de Ustariz Institutuak gonbidatuta etorri zen.
Ander Izagirrek Pirenaica aurkeztu zuen Dani Burguirekin batera.
Entzungai daukazu Alex Juanmartinek hezkuntzak Kataluniako Errepublikaren eraikuntzan duen tokiari buruzko hitzaldia. Ipar-Hegoa fundazioak antolatu zuen.
Yahvé M. de la Cavadak El deseo de repetir liburua aurkeztu zuen.
Hilero bezala, presaka hitz egin zuen Luis Soldevilak Felix Linaresekin RADIO EUSKADIN. Zertaz? Bada asteon Iruñerrian izango ditugun musika aferez: Maravillas Gaztetxeko Skabideanen esperimentuaz, Ibaiertzean jaialdiaz, Iruñea NOLA?ren aurtengo proposamenaz.
Kalea musikaz josita egongo da, baina kale Nagusian ere ez dira hitzorduak falta: Ander Izagirre izango dugu asteartean eta Juan Carlos Garcia ostiralean.
Moreno Cabrerak utzi du arrastoa gurean, asteon Ander Perezek ARGIAn egin zion elkarrizketa argitaratu dute.
Joan den larunbatean Alez Juanmartiren hitzaldi bat izan genuen eta GAUR8n elkarrizketa egin zioten Kataluniako hezkuntzaren egoerari buruz.
Bere bixitaren aurretik Mariluz Secilla June Sanmillanekin solasten aritu zen Siriako mugimendu bakezaleari buruz.
Eduardo Irujo INFO7 irratian izan zen UNA SOLA MUERTE NUMEROSA liburuaz solasten, bere oharrak ere irakur ditzakezu.