Azken egunotan liburu garrantzitsuak iritsi dira liburu-dendara. Aurrenekoa Angela Davisen Abolizioa. Politika, praktikak, promesak da: kartzelarik gabeko mundu bat pentsatzea helburu duen lan mardula. Bigarrena James C. Scotten El arte de no ser gobernados. Una historia anarquista de las tierras altas del sudeste asiático da, liburu mardul eta sofistikatua Asia hego-ekialdeko historia ezezagunari buruz.
Datorren azaroaren 2an Balfourren deklarazioa gogoratzeko, nazioarteko hitzorduarekin bat egin eta Naila and the uprising proiektatuko dugu Katakraken.
Itzuli da Katakrakeko Ikerketa Gunea mintegi berri batekin: Etxebizitzaren arazoa Iruñean. Eman izena!
Azaroaren 6an 19:30ean Eider Beobide itzultzaileak eta Xalba Ramirezek errezitaldia egingo dute Iruñeko Laban (Gaztelu Plazan) Karrikirik antolatuta Mohammed el-Kurd-en Rifqa poema liburua oinarri. Horrez gain, azaroaren 10ean 13etan Arrasateko Irati tabernan egongo dira eta azaroaren 13an 18:30ean Bilboko Zirikan.
Joan den astean aurkeztu genuen Angela Davisen Abolizioa. Politika, praktikak, promesak prentsaurrean eta albistea argitaratu zuten GARAn, DIARIO VASCOn eta BERRIAn.
Modu ezohikoan aurkeztu zuten Aitor Balbásek eta Emmanuel Rodríguezek James C. Scotten El arte de no ser gobernados. Una historia anarquista de las tierras altas del sudeste asiático eta bideoa ikusgai daukazu.
Miren Mindegiak elkarrizketa egin zion Itsaso Larramendi Hiri-gerra Palestinan liburuaren hitzaurrearen egileari EUSKALERRIA IRRATIAn eta Bego Yebrak RADIO EUSKADIra gonbidatu zuen.
Hemen daude Katakrak argitaletxearen azken bi nobedadeak. Eyal Weizmanen Hiri-gerra Palestinan. Okupazioaren arkitektura eta estrategia militarra (Amaia Astobizak itzulia eta Itsaso Larramendiren hitzaurre batekin) eta Andrej Holm Lo que Engels no podía saber. La vivienda como bien de inversión (Pablo Carmonaren hitzaurrearekin).
Itzuli da Letraheridas, gaztelaniazko edizioa inarrosten duten emakumeen jaialdia. Urriaren 21etik aurrera sei egun zoragarri. Hemen behean dauzkazu datak eta gonbidatuak. Zatoz, eta bazkide bazara, eskatu tokia gordetzea socixs@katakrak.net helbidean.
Aitziber Jimenez de Aberasturik elkarrizketa egin zion Meg Ostrumi El cirujano y el pastorren egileari.
Hedabideetan albiste izan da udaberrian hasi ginen Katakraken poesia bilduma berria. Abuztuaren 26an Miren Mindegiak Eider Beobide elkarrizketatu zuen, Rifqaren itzultzailea, EUSKALERRIA IRRATIAn. Irati Majuelok iruzkina egin zion BERRIAn. EiTB Kulturan itzultzailearen kultur gomendioak jaso zituzten eta Itziar Diez de Ultzurrunek itzulpenaren garrantzia nabarmendu zuen Palestinaren aldeko borrokan.
Miren Mindegiak Maider Ramirez elkarrizketatu zuen Girgileriaren itzultzailea.
Hasi da Irakurle talde feminista (hautaketa eder batekin eta Maite Mutuberriaren afixa zoragarria lagun) baina baita Irakurle taldea ere: begira datak agendaren webgunean ala galdetu liburu-dedan. Gogoan izan: ez da izenik eman behar, liburua irakurri eta zatoz entzuteko gogoz.
Ainhoa Aldazabal reseñó Sorginak, emaginak eta erizainak en ARGIA.
Jon Jimenez reseñó Herriaren hezkuntza eta demokrazia en ZAZPIKA.
Aski dela argi esateko makinak geldituko ditugu. Erantzun soil eta ulergarri bat eman behar diogu jasanezina denari. Gerra eta kolonialismo berri hau onartezina delako eta Israelgo Estatua esperimentazio abangoardia bat delako.
Israel ez da demokrazia bat. Haren armadak diskriminaziorik gabe bonbardatzen ditu herri eta hiriak, haurrak hiltzen ditu, honezkero 41.000 palestinar hil dituzte. Haien militarrek sendalariak hiltzen dituzte egun argiz. Frankotiraltzaileek kazetariak akabatzen dituzte. Haien paramilitarrek zibilak jaurtitzen dituzte teilatuetatik, bortxatzen dute, eskolak suntsitzen dituzte, frutarbolak erauzten dituzte, ondare artistikoa lapurtzen dute, kolonizatzen dute den-dena.
Sionismoa proiektu arrazista eta harrapakari bat da, kokalekuakz eta garbiketa etnikoa du oinarri. Baina urtebeteko genozidioak mundua kolpatu du. Europako eta herrialde arabiarretako gobernuen ekintza faltak Mediterraneo iparraldeko eta hegoaldeko guztiok egiten gaituzte konplize. Europako erakundeek jarrera lotsagarria erakutsi diote munduari. Espainiako gobernuaren zinismoa mugarik gabekoa da, harreman diplomatikoak ez ditu hautsi eta negozioa egiten du armak saltzen. Hortik behera, tokian tokiko gobernuek eta udalek erakutsi dute halako kasuetan ez dutela askorako balio. Baina Mohammed el-Kurdek dioen bezala: Haiek tankeak darabilzkite, guk harriak dakizkigu.
Eta guk zer? Katakraken irailaren 27an greba orokorra egingo dugu. Egun horretan deitu diren mobilizazioekin bat egingo dugu. Parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu, beti, baita grebaren egunean ere.
Gerrari ez!
Bizitzak erdigunean!
Greba orokorra Palestinaren alde!
Sanferminak? Jallalla: aimaraz baieztapen kolektiboa, komuna denarekiko poza, elkar laguntza desjabetzaren aurrean eta gerra erregimenaren aurrean.
Eta horrek zer esan nahi du uztailaren 6tik 15era? Bada: eguneko menua 34€an (gorde tokia 948 225520an, honezkero 7a eta 8a beteta baitaude). Caparrosoko Puente Viejoko tomateak, Malatestako ogia, Gunekoko arrautzak, Anizko esnea.
Hamaiketakoak? Bai noski, ez soilik 6an, egunero: 22€ okela eta ogia (oiloa arrozarekin, txahalkia txerrikia eta patatarekin, ajoarrieroa).
Eta gauetan ze gisa? Otartekoak, hanburgerrak, arrazioak. Betikoa: Galiza calidade eta izenetan omenaldi, lore eta laban....
Badakigu zaleenek 6an eta 7an zer egongo den badakitela. Baina ez badakizu. 6an DJ Reimyk zuzendutako maratoia 12:00etatik aitzina. Eta 7an Plazeratu! kolektiboko lagunen saioa 19:00etatik 00:00etara. Adi: batzuetan subwooferrak piztuta egongo da, beste batzuetan ez. Egongo da loredun alkandora daraman boomer bat musika oldiea jartzen bazkalorduan, eta zorionez Mol mordoa izango dugu eta bestelako Biba Ardoak-en proposamen batzuk. Bueltin hau oso nahasia izaten ari da. Ez du orden kronologikorik baina, badakigu, zeharka irakurtzen ari zaren arren, topatuko duzula nahi duzun informaizoa: frijituak izango ditugu goizeko 10etatik aurrera gauerdira arte (kuia bilakatu arte). Gainera: lagundu nahi bagaituzu, ez izan zalantzarik eta erantzun eposta honi ala zatoz zuzenean Katakrakeroa. Egin nahi duzu txanda militante bat 5etik 15era? Pare bat ordu dauzkazu? Zatoz! Lau dauzkazu? Ez izan zalantzarik.
Gomendio bat: ekarri lurrari ongi eusten dioten oinetakoak. Eskakizun bat: gozatu baina ez izan astuna. Desio bat: Israelgo Estatuaren gainbehera.
Jallalla Katakrak Jallalla.
Astelehenean iritsi zitzaigun. Liburu puska, arrazakeriaz pentsatzeko, kolore guztietako pertsonak kapitalismoa suntsitzen hasteko gailu bat. Gaztelera badakizu, zure udako liburuetako bat izan dadila nahi genuke: Qué es el antirracismo y por qué significa anticapitalismo (gaztelera ez badakizu, zatoz kale Nagusira, euskarazko liburuen eskaintza gorena daukagu).
Udazkenean zazpi urte bete ziren argitaratzen hasi ginenetik. Eta duela aste batzutatik bilduma berria dugu: poesia. Gure bide berrian bi poeta handirekin egin dugu topo, poema delikatuak eta indartsuak dakarzkigu, edizio elebidunean (katalanez eta euskaraz, ingelesez eta euskaraz). Juana Dolores Kataluniatik dator (1992, El Prat de Llobregat) eta Mohammed el-Kurd Palestinatik (1998, Sheikh Jarrah). Gazteak dira, haien aurreneko poema liburua da eta gorputzaz, gauaz, sionismoaren okupazioaz, historiaz, erlijoaz, musikaz eta klaseaz dihardute.
Abestiak dioen bezala, Ez da salgai eder bat. Ez da fruitu perfektu bat. Guztiok arnasten dugun airea bezalakoa da eta barnean daramaguna zabaltzen duena da. Poesia etorkizunez kargatutako arma bat da.
Juana Doloresen olerkiak euskarara iristearen albistea jaso dute BERRIAn,GARAn, AIARALDEAn (bideoa eta podcasta), ORTZADARren eta Baipasa EUSKADI IRRATIAn.
Rifqaren argitalpena albiste izan da GARAn, IRUTXULOKO HITZAn eta DIARIO VASCOn.
Eskola Desparekotasuna ikastaroaren kronika eta ondorioak irakur ditzakezu hemen.
2010ean eta 2012an La Hormiga Atómica liburuakera bixita egin zigunetik, guretzako beti da Silvia Federici ikusten dugun azken aldia. Eztabaidatu dugu berarekin zorrari buruz, sorgin-ehizaz, sorgin izatea akusatu zituzten emakumeez: Katakraken irekiera izan zen Quilombo unibertsala jaira ere etorri zen 2014an. Harekin hazi gara, bete ez zen Caldereria karrikako areto hartatik, 700 lagun bertaratu ziren sorgin-ehizari buruzko aurreneko topaketako Gurutze Plazako institutuetaraino. Entzun dugu, eztabaidatu antolakuntzaz, grebaz, zaintzaz, ekoizpenaz, militantziaz. Beti izan ditu eztabaidagai berriak, beti dago lokatzetan Federici, gai berriak dakartza, Amaia Astobizak euskarara ekarri zion azken Larruazalaren periferiaz haraindi liburuan bezala. Maiatzaren 31an izango da gurekin, Palestinaz, gerraz eta komunitatearen eraikuntzaz hitz egingo du Raquel Gutierrezekin batera, feminismo autonomo garaikidearen beste ezinbesteko egile bat hau ere. Tokia gorde nahi baduzu idatzi liburuak@katakrak.net epostara (gaia: Federici &Gutierrez).
31ko topaketaz gain, ekainaren 1ean gurekin egongo dira Sorgin-ehizari buruzko III. topaketa feministan: etorri nahi baduzu estekan eman beharko duzu izena.
Gogoan izan, Meg Ostrumek gurekin segitzen duela eta Otsagabian, Iratin, Mendiben, Garazin eta Orbaitzetan barna ibiliko dela asteburuan.
Irakurgai daukazu Iñaki R. Mendozak BERRIAn egin zion elkarrizketa.
Ikusgai daukazu ere Katakraken egin zuen aurkezpena.
Honezkero entzun ditzakezu McKenzie Warken Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza liburuaren argitalpenaz RADIO EUSKADIn eta EUSKADI IRRATIAn jasotakoak.