Heinrich von Kleist-ena da alemanez argitaratu zen lehenengo eleberri erromantikoetako bat. Joan den astean aurkeztu genuen prentsaurrean Donostian eta jada horren berri eman dute BERRIA, GARA, DIARIO VASCO eta DIARIO DE NAVARRA egunkarietan, eta baita HITZEN UBERAN eta BIZKAIE! agerkari digitaletan ere.
Otsailan Dave Randall izango dugu gurean, eta motorrak prestatzeko, hasi dira hedabideak SOUND SYSTEM liburuari buruz:June Sanmillanek IFLANDIAn aipatu zuen, HALA BEDIko Erraietatik saioan baita ere, INDIENAUTAn Raül Jimenezek iruzkina egin zion eta Alcoiko DETROIT LLIBRES liburu dendak txio sail bat.
Datorren ostiralean eta larunbatean César de Vicente Hernando izango dugu gurekin Geronimo de Ustariz institutuari esker. Ostiralean LA REVOLUCIÓN DE 1918-1919 aurkeztuko digu eta larunbatean antzerki politikoari buruzko tailerra.
Joan den astean Miran Foroak Almudena Hernando gonbidatu zuen eta Iker Tubiak elkarrizketa egin zion BERRIAn.
Albiste eder bat: martxoan Sinvia Federici Katakrakera itzuliko da. Bi modutan gainera: bere lan berri bat argitaratuko dugu euskaraz eta in person etorriko zaigu jardunaldi batzuetara. Presta dezagun hitzordua eta hitz egin dezagun, hiru larunbatetan 11:30ean CALIBAN ETA SORGINA liburuaz: hemen duzu afixa datekin.
Eduardo Córdoba eta Manuel Delgado izan genituen urtearen hondarrean ENTRE LO PERMANENTE Y LO FUGAZ arte katalogo eta testu bilduma aurkezten.
Joseba Asirón eta Martin Alzueta izan genituen Euskal Herriko historia ilustratua III (Txalaparta 2018) aurkezten.
Iñaki Arbillak bere poema liburu berria aurkeztu zigun.
Urtea hastearekin batera Irrintzi dorrera joan ginen Katakraken lehenengo bost urteei buruz hitz egiteko.
Urte amaieran salduenak argitaratu ohi ditugu. Hala geratu ziren gure zerrenda ezberdinak: gaztelerazko salduenak, komiki salduenak eta euskarazko salduenak.
Ze liburu mordoa. Zerinetara gerturatu. Zeinetara ez. Hautaketa handia egiten dugu liburu-dendan izan nahi dugunarekin, eta horren hautu txiki bat jaso dugu, gaika, online duzun katalogo honetan.
Abenduaren 26an 12etan Laura Calvo pedagogoak 3 urtetik gorako haurrentzat (eta haiekin datozen gurasoentzat) doluari buruzko tailerra egingo dute. Eman izena agenda@katakrak.net helbidean. Eskura daukazu dinamikaren oinarrian egongo den liburua, Rakel Mateok idatzia: Egun batean dena aldatu zen. Berriki Iker Tubiak elkarrizketa egin dio Laura Calvori BERRIAn.
Yoanna Rodionovak Andrej Stasiuken Taksimi iruzkina egin dio.
Indarrez itzuli gara Durangoko Azokatik.
Eta, halako batean, heldu da Noaingo inprimategitik aurtengo azken liburua. Politika eta musika ardatz. Dave Randallek idatzia, Nando Cruzen hitzaurrearekin, Luis Soldevilak itzulia. Zirragarria da. Irakurri parada baduzu.
Bai. Datorren astelehenean 19:30an izango da Telmo Esnalen azken filmaren aurre-estreinaldia. Ikusi nahi? Idatzi agenda@katakrak.net helbidera eta gonbidapen bikoitza jasoko duzu Golemetan egunean bertan, saioa hasi baino ordu erdi lehenagora arte. Aretoan bertan jaso gonbidapen bikoitzak.
Entzungai daukazu Cáídos Iraulik antolatu zuen solasaldia, María Chiara Bianchini eta Iñaki Arzozen hitzartzeekin eta entzuleen parte-hartzearekin: hementxe.
Ederra da igandeko ZAZPIKA zabaldu eta argitaletxeko liburuekin tupust egitea. Udan LA SOCIEDAD DEL RENDIMIENTO ikusi genuen. Berriki Angela Davisen EMAKUMEAK, KULTURA ETA POLITIKA, Rosa Luxemburgen KARTZELAKO GUTUNAK SOPHIE LIEBKNECHTI eta Leslie Feinbergen MARI-MUTIL HANDI BATEN BLUESA.
Aiora Sampedrok kritika egin dio KARTZELAKO GUTUNAK SOPHIE LIEBKNECHTI BERRIAn.
Gaurtik igandera Durangoko Azokaren 53. edizioan gaude. Egunero Barrenkaleko 13an eta 14an, 10:30etatik 20:00etara. Hara heldu dira gure azken-azken nobedadeak ere (bell hooks, Heinrich von Kleist, Giorgio Antonucci), horrez gain funtsa ere badugu. Zatoz bixitan!
Gainera, 6an, 7an eta 8an 13:30ean Ahotsenean aurkezpenak izango ditugu: Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti Rosa Luxemburgena, Mari-mutil handi baten bluesa Leslie Feinbergena eta Feminismoa denon kontua da bell hooksena.
Prentsaurrean aurkeztu genuen FEMINISMOA DENON KONTUA DA, aurkezpenaren bideoa eskura daukazu bideo euskarrian, Mari Luz Esteban hitzaurrearen egilearekin batera, honezkero Ariane Kamiok horren berri eman zuen GARAn.
Biziki interesgarriak izan ziren, eta jada entzun ditzakezu, Salhaketak antolatutako hiru solasaldien audioak. Eta gainera AHOTSAk bideo euskarrian jaso zituen kartzelarik gabeko munduari buruzkoa, kartzelei buruz anarkismoak emandako alternatibei buruzkoa eta 1978ko Erregimeneko ezkerraren gogoetei buruzkoa.
Yoanna Rodionovak iruzkina egin dio SÓCRATES Joann Sfar mitikoaren komiki berrienari.
Luis Soldevilak Nafarroaren eguna probestu zuen Iflandian Nafarroa markari buruz jarduteko.
«Esklabotza debekatua dago ofizialki mundu guztian eta, ordea, oraindik existitu egiten da. Afera da, ez dela ere gehiegi aipatzen». Ideia horren bultzadarekin heldu zaigu Micahel Zeuskeren ESCLAVITUD. UNA HISTORIA DE LA HUMANIDAD, Alemanetik itzulia eta Fernando Mendiolaren hitzaurre batekin.
500 lagunetik gora pasa ziren joan den asteburuan Altsasuko gurasoek antolatuta jardunaldietatik. Entzungai dauzkazu, 4 pistetan, 4 solasaldiak: S. Cuadra, N. Fillat, J. K. Lakasta, A. Zufia eta F. Mendiola; Amaia Izko, Garbiñe Biurrun, Olga Rodríguez eta Soledad Barber; M. Ferrer, M. Díaz, J. Senar eta D. Albin; A. Barandiaran, J. Juaristi, M. Mola, Joan Tarda eta Gabriel Rufián.
Ikusgai daukazu AHOTSAren erreportaia jardunaldien inguruan.