Duela bi aste iritsi zen liburu-dendetara Kollontai. Deshacer la familia, rehacer el amor: errusiar iraultzailearen biografia bat da, haren pentsamenduarena, iraultza sozialista egin zuen pertsonaia horrena emakumeen askapenaren alde, eguneroko bizitza, maitasuna eta amatasuna zuztarretik aldatzeko asmoarekin. Ñabarduraz jositako liburu bat da, bi egile gazteren pieza (Olga Bronnikova eta Matthieu Renault) Frantzian interes handia sortu du.
Eta joan den ostegunean heldu zen liburu-dendetara, urte luzez musikazaleak zain izan dituen liburua: Rockers, radicales y vascos. Memorias de un productor musical a contracorriente Marino Goñi Olorizena. Hedabideen harrera ohiz kanpokoa izaten ari da: (RADIO EUSKADI, DIARIO DE NOTICIAS, BILBO HIRIA irratia, CADENA SER).
Ostiralean 19:00etan Marino Goñi bera izango dugu Katakraken (Iruñea), gonbidatu bereziak egongo dira, baina, gainera, litekeena da zure auzoan barna ere ibiltzea datozen asteotan: azaroaren 27an 20:00etan Txantreako Akelarren, abenduaren 4an 19:00etan Durangoko Hitzen, 19an Gasteizko Zuloan, 13an 12:30ean Elizondoko Txokoton.





