La Casa Roja irakurle taldeko kideetako batzuk poema liburuak idazten ari dira. Zalantzak dauzkate eta partekatu nahi dituzte. Horretarako otsailak 10ean batuko dira. 19etan Katakrakeko bilera gelan (areto nagusiko eskailera grisetatik gora, eskuineko atean). Parte-hartzaile bakoitzak 10 minutu izango ditu, gainontzekoek gomendioak emateko aukera izango dute. Ideia ederra iruditzen zaigu: bakarka idatzi, komunean zalantzak argitu, norberaren ekoizpenak hobetu, eztabaidatu.
*Gogoan izan asteazkenean ekoafaria izanen dugula, hileko azken asteazkenetan izan ohi dugun bezala, eman izena.