15/05/2026
Cuerpo:

Asteon iritsi da liburu-dendetara Annie Ernaux eta Marc Marieren Argazkiaren erabilera, Leire Lakastak itzuli du eta intimitatean egindako hamalau argazki oinarri hartuta liburu soil eta ederra aurkituko duzu. Bestetik, apirilaren erdialdean iritsi zen liburu-dendetara Gaia Giulianiren Monstruos, catástrofes y antropoceno. Una crítica poscolonial (Iñaki Arzoz eta Andoni Alonsoren hitzaurrearekin), Fernández-Renauk itzulia, apokalipsiaren eta zientzia fikzioaren zinezaleentzako liburu biziki interesgarria.
Adi asteon bukatuko dela kroketaren astea eta, akaso, ez duzu gurea dastatu. Karramarro de corral deitzen da, oiloa dauka, karramarroa duxelle erara eta glutenik gabeko artoan bildua. Erre asko zeuzkan errezeta bat bilatu dugu eta, hara, zapore zoragarria dauka nahasketak. Dasta ezazu.

,

Martxoko arrats eguzkitsu batean hasi zen Samira Calvo EUSKALERRIA IRRATIAn Trikuaren zuhaitza kolaborazioarekin. Hiru pieza egin ditu: bat Leo Leonniri buruz, bigarren bat Gabrielle Vincenti buruz eta azkena, asteon, Gianni Rodariren inguruan. Bateragarria da gaztetxoak pantailetatik aldendu eta hamar minututako pieza hauek ikustea.

Subtitulo: 
Trikuaren zuhaitza: haur eta gazte literatura irratian
,

Urrian bixitatu gintuen Roberto Mendazak Habitación 305 aurkezteko eta entzungai daukazu aurkezpena. Martxoan Maielis González etorri zen Nuclear aurkeztera.

Subtitulo: 
Entzun Roberto Mendaza eta Maielis González
Imagen:
29/04/2026
Cuerpo:

Nola jakin dezaket zer dagoen Katakraken? Eta guk esan ohi dugu: eman izena buletinean! Baina gero bizitza ziztu bizian doa, barraketako tren beldurgarria bezala. Eta azkenean ez dizugu fitxik esan liburuaren egunaren etorreraz, non egon ginen Karlos III.ean, ze deskontu egin genuen, ze libururen aldeko apustua egin genuen, nola ari diren liburu-dendak protagonismoa galtzen urtetik urtera. E.a. Apirilaren 23an bertan BERRIAren kale Berriko egoitzaren irekierako otamena eramateko aukera izan genuen gainera. Eta bezperan Donostian izan ginen, Tabakaleran, Zazpigarren gizona aurkezten John Berger eta Jean Mohren lana aitzaki (ikus beheraxeago).

Horrez gain, argitaletxeko azken bi nobedadeak: Alderantzira zamalka McKenzie Wark-ena (BERRIAn albiste izan zen) eta La dictadura de lo joven Iñaki Larrimberena (albiste izan zen NOTICIAS DE ÁLAVA, EL CORREO eta RADIO VITORIAn).

,

Berrogeita bi urtez liburuaren munduan lanean aritutako aditu batek esna zigun: osteguna eta eguraldi ona, liburuaren egun aparta. Halakoa izan zen. Eta Paula Etxeberriak DIARIO DE NOTICIASen esateko genituenak jaso zituen.

Subtitulo: 
Liburuaren egunaz
,

Apirilaren 22an, John Bergerren jaiotzaren mendeurrena aitzaki Iskandar Rementería, Jone Laspiur eta Iñigo Roquerekin ekitaldi ederra izan. Liburuaren argitalpena albiste izan da BERRIAn, GARAn eta DIARIO VASCOn.

Subtitulo: 
Zazpigarren gizona Tabakaleran, BERRIAn, GARAn, DIARIO VASCOn
,

Maddi Sarasuak Garazi Goldarazena itzultzaileari elkarrizketa egin zion ARGIAn Paul Matticken liburuaren argitalpenarengatik.

Subtitulo: 
Paul Mattick ARGIAn
Imagen:
01/04/2026
Cuerpo:

Martxoaren amaieran heldu zen liburu-dendetara John Berger eta Jean Mohr-en ZAZPIGARREN GIZONA. Europako langile migranteen bizipenak irudiz eta hitzez Iñigo Roquek itzulita. 1970etako hamarkadako migrazioa lantzen du liburuak, egunerokotasun handiko molde batean. Apirilaren 22an Donostian bazabiltza, John Bergerren jaiotzaren mendeurrena aitzaki Tabakaleran Iskandar Rementería, Jone Laspiur eta Iñigo Roquerekin egingo den ekitaldian parte hartuko dugu.
Martxo hasieran heldu zen liburu-dendetara SADISMO CON Y SIN SADE. Teoría e historia del deseo en la violencia colonial Iris Därmanni argitaratu diogun bigarren lana, itzulpen lanak Gema Facalek egin ditu.

,

Ostegunean, ostiralean, larunbatean eta igandean kantina zabalik izango dugu, eguerdiko menu goxoa barne, 9etatik 18etara. Gainera, apirilaren 5ean 13:30ean udaberiko Auzatea ospatuko dugu, jaki ezin hobe eta konpainia apartarekin. Gurekin izango ditugu Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Fanfarre 54, Mashikushkil eta Aitor Txarterina.

Subtitulo: 
Kantina zabalik ostegun eta ostiralean eta igandean Auzatea
,

Apirilaren 16tik aurrera, Ikerketa Gunetik, mintegia eskainiko dugu Annie Ernaux-en idazketari buruz: 5 saio 5 liburu ardatz hartuta, Ernauxen lanak zabal ezagutzeko eta partekatzeko aukera bat da, eman izena!
EUSKALERRIA IRRATIAn izan ginen nondik norakoak azaltzen.

Subtitulo: 
Annie Ernauxi buruzko mintegia
,

Olaia L. Garaialdek Leire Sanmartín elkarrizketatu zuen NAFARROAKO HITZAn. Gainera, Madrilgo Maliciosan aurkeztuko dugu apirilaren 11an.

Subtitulo: 
«La caza de brujas en Pamplona» NAFARROAKO HITZAn
,

Irailan hil zen Assata Shakur kartzelatik ihes egin zuen pantera beltza. Joseba Sarrionandiak erreportaia eskaini zion ZAZPIKAn abenduan eta orain blogean jaso dugu.

Subtitulo: 
Assata Shakur ZAZPIKAn
Imagen:
16/03/2026
Cuerpo:

Gutxieneko soldata Luxemburgon? 2.704 euro. Gutxieneko soldata Hego Irlandan? 2.391 euro. Gutxieneko soldata Herbeheretan? 2.295 euro. Gutxieneko soldata Belgikan? 2.112 euro. Zergatik da orduan, gutxieneko soldata 1.221 eurokoa Iruñean?

Gehienezko soldata, orain!

Lizarran eta Bruselan arrozak berdin balio duelako baina Bruselan LGS 900€ altuagoa delako:
Greba orokorra.
Azucena Carhualjulcak, Sestaon, 900€ jasotzen dituelako hilean astelehenetik ostiralera lan eginda eta bihar ezingo duelako grebarik egin:
Greba orokorra.
Gerra amai dadin eta armadak desagertu:
Greba orokorra.
Iruñerrian kalean bizi diren mutikoek etxea eta errolda izan dezaten:
Greba orokorra.
Israel eraitsi dezaten:
Greba orokorra.

,

Martxoaren 22an goizeko 7etan Markalainen izango da Katakraken kilometroa. Bi aukera dituzu: goiz jeiki ala bezperan ez oheratu. Horrez gain, Iruñerrira iritsiko denean, 11etan zopa eta txokolatea izango dugu Katakraken eta 13etan dantza DJ Kabia eta Gordas Pimponerasekin. 15:00etan bazkari berezia (gorde mahaia etortzeko asmoa baduzu).

Subtitulo: 
Korrika: martxoak 22, zurekin 11
Imagen:
09/03/2026
Cuerpo:

Otsailaren erdialdean argitaratu genuen Fatima Ouassaken Ekologia pirata baten alde. Eta aske izango gara, indarrez eta irudimenez betetako liburu bat, ekologismoa migranteen harrerarekin lotzen duen liburua. Argitaratu berritan albiste izan zen IRUTXULOKO HITZAn eta EUSKADI IRRATIAn. Egun batzuk lehenago iritsi zen Cuidar el vínculo, enfrentar el daño: Guía para una justicia feminista y transformativa Generako Laura Macayak idatzia. Liburu aitzindari bat, interes handia sortu duena, tartean EL PAÍSen elkarrizketa egin zioten Macayari.

,

Betiko legez, aurten ere kilometroa izango du Katakrakek. Martxoaren 22an goizeko 7etan Markalainen. Bi aukera dituzu: goiz jeiki ala bezperan ez oheratu. Horrez gain, Iruñerrira iritsiko denean, 11etan zopa eta txokolatea izango dugu Katakraken eta 13etan dantza DJ Kabia eta Gordas Pimponerasekin. 15:00etan bazkari berezia (gorde mahaia etortzeko asmoa baduzu).

Subtitulo: 
Korrika: martxoak 22, zurekin 11
,

Adi. Ziurrenik aurki Leire San Martinek La caza de brujas en Pamplona aurkeztuko du zure etxetik gertu. Hauek dira biraren hurrengo geltokiak: martxoaren 7an Leozen, 10ean Barañaingo liburutegian, 17an Irurtzungo Kultur Etxean, 27an Deierrin, 28an Vellanugan.

Subtitulo: 
«La caza de brujas en Pamplona»: Leoz, Barañain, Irurtzun...
,

Donostian, Gasteizen, Durangon eta Elizondon aurkeztu ostean, Ortzaizeko Menta liburu-dendan eta Baionako Epaiskan izan gara Lehen astinduak aurkezten Eider Beobide itzultzailearekin batera. Hedabideetan ere egin du bidea: IRUTXULOKO HITZAn, BERRIAn, HERRIAn, EUSKAL IRRATIETAn eta HALA BEDIn.

Subtitulo: 
Lehen astinduak: plazan eta prentsan
Imagen:
30/01/2026
Cuerpo:

Liburuaren katean idatzi gabeko arau bat dago: ez da abenduan libururik argitaratu behar, hain lan handia dago liburu-dendetan gabonen bueltan nobedadeak ito egiten direla. Ordea, bi nobedade indartsu geneuzkan eta aurrera jo genuen. Zorionez harrera ederra izaten ari dira.

Lurraren Altxamenduen LEHEN ASTINDUAK. Iraultza ekologista bat argitaratu genuen. Ezinbesteko lan bat lurraldearen artifizializazioaz eta Frantzian 150.000 lagunen sare ekologistaren erresistentziaren ardatzez. Adi. Honezkero Durangon eta Gasteizen aurkeztu badugu ere, otsailaren 1ean Elizondon aurkeztuko dugu eta gerora Ortzaizen, Baionan eta beste hainbat txokotan.

Beste nobedadea Leire San Martínen LA CAZA DE BRUJAS EN PAMPLONA da, artxibategiko historialariren zorroztasunez egindako liburua baina, baita ere, berritzailea, Euskal Herriko sorgin ehiza Silvia Federiciren posizioetatik aztertu duelako. Liburua albiste izan da EUSKALERRIA IRRATIAn, GARAn, DIARIO DE NOTICIASen eta SER irratian.

,

Han hemenka jarraitu dugu kantinako berrikuntzaz jarduten. Abenduan Mikel Urdangarinekin egon ginen eta GAUR 8n jaso zuen eta Uxue Aldavek DIARIO DE NOTICIASen.

Subtitulo: 
Kantinako berrikuntzaz
,

Mila goi-ordoki. Kapitalismoa eta eskizofrenia gure garaia inarrosten duen XX. mendeko klasikoetako bat da. Baina... irakurri duzu? Irakurri nahi duzu? Partekatu? Katakrakeko Ikerketa Guneak lagunduko dizu. Bost saiotan irakurriko dugu (gazteleraz) eta saio horietako bitan Raúl Sánchez-Cedillo egongo da gurekin, eman izena!

Subtitulo: 
Irakurri nahi duzu Deleuze eta Guattariren «Mila goi-ordoki»?
,

Maite dituzu rankingak? Kuxkuxeatu 2025ean zeintzuk izan ziren 8 salduenak saiakeran eta 8 salduenak narratiban euskaraz eta gazteleraz.

Subtitulo: 
2025eko salduenak
Imagen: