Geure irekiera egunetik 22 hilabetera berritu dugu webgunea. Berritasun txikiak egingo ditugu oraindik baina jauzia nabarmena da: mantendu dugu ekitaldiak iragartzeko gune argi bat, baina ikustarazi ditugu Katakrakek dauzkan hiru gune fisiko nagusiak (kantina, liburu-denda eta aretu nagusia), gainera online dendako diseinua garbiagoa egin dugu.
Halere, berritasun nagusia da, orain gure webgunea agendaz araindiko zerbait dela ekoizpen originalak izango ditu, alegia: gaurtik aurrera erreseinak izango ditu (Imanol Miramonek El sintoma griegori buruz egin du iruzkina), errezetak izango ditugu, irakurketa ibilbideak (azkeneako lauak webguneratu ditugu, aurki egingo dugu gauza bera 2014koekin), hedabideetan izan ditugun agerpen batzuk, edo sukaldeari edo garagardoari buruzko gogoetak; alegia, jakintzari, elikadurari eta bizitzari buruzko edukiak.
Gainera, buletin hau erabiliko dugu bertako testuak sozializatzeko, nahiz eta onena den zu zeu webgunetik bertaik pasatzea.
Ostantzean, hitzaldiak, garagardo dastaketak, asanbladak edota La casa roja irakurle taldea izango dugu.