Espainiako Gobernuak dekretu bidez ezarri du alarma egoera astelehenetik aurrera. Foru erakundeek autonomia osoa galdu dute. 155a. Nafarroa Garaian, 2007ko murrizketengatik %8,32 gutxiago bideratzen da osasungintzara. Zer esan nahi du horrek? 1.000 biztanleko 2,6 ohe dauzkagula erietxe publikoetan. Europako batez-bestekoa 5,08koa da, Alemaniako 8,63koa. Galdera da: nola irakurri egoera honetan? Nola eztabaidatu irakurritakoa? Zer antolatuko dugu berrogeialdi honen ostean zomorroen kontra? Ospitaleetako oheak murriztu dituzte, osasungintza publikoko lan mordoa azpikontratu, porlanean dena eta eta bi xahutu, aberatsei zergak jeitsi, jendea etxegabetzen utzi. Eta orain birus bat etorri zaigunean ez dago azpiegiturarik.
Erakunde publikoen amateurismoak larrituta (abenduan izan genuen birusaren berri) ostegunean erabaki genuen ekitaldiak bertan behera uztea (Renata Souza, Patxi Zubizarreta, Raimundo Cuesta...) berriz kontrakoa esan arte. Ostiralean, gure asanbladak erabaki zuen kantina ixtea eta larunbatean eguerdira arte liburu-denda zabalik izatea.
Hori bai. 30.000 liburu dauzkagu gure apaletan. Eta aurrera jarraituko badugu zuri esker izango da. Eta posta zerbitzua daukagun artean gure online dendan eros dezakezu, online erosita liburua dendan jasotzean eska dezakezu eta berrogeialdiaren ostean festa bat egiteko asmoa dugu. Horrez gain argitaletxearen katalogoa hauta dezakezu, noski.
Tira, gaurkoan beste asmo batzuk genituen, asteroko komunikazio honetan Silvia Federiciren azken liburua dendetara banatu dugula-eta: KAPITALISMOA ETA EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA (Katakrak 2020). Ezingo dugu, ohi dugunez, hilaren amaieran aurkeztu, atzeratuko dugu, ia ez den gehiegi luzatzen.