Itzuli da Emakume langilearen nazioarteko eguna eta Feminismoa(k) irakurketa ibilbidea berreskuratuko dugu berriz ere: saiakerak, eleberriak, ipuinak, poemak eta komikiak
Egunotako geure agenda ere interesatuko zaizu: Cristiana Luisa Francisca eta Marleni Polo Dominikar Errepublikako emakumeen eskubidei buruz martxoak zortzian, Barbara Balzeranik eta Gloria Rekartek Brigada Gorriei buruzko liburua aurkeztuko dute bederatzian, Adoración Guamamek TTIPari eta generoari buruz hamaikan eta Estibaliz de Miguelek maitasun harremanei eta kartzelari buruz hamazazpian.
Bide batez, buletin honetan bertan Txela eta Terexkova garagardoen posterrak igortzen dizkizugu, Marisa Mantxolaren irudiekin.