Aroztegia: hazia sorta bihurtzen
2025/01/31
Hogei urteko kartzela zigorrak eta 56.000 euroko isunak jarriko dizkiete Baztango proiektu ekozida eta espekulatzailea gelditu nahi izan duten zenbait laguni: informa zaitez Aroztegiaz (Nafarroako Gobernuaren proiektuaz eta protestan ibili direnei eragindako errepresioaz). Informa zaitez joan den urriaren 12an eskuin muturraren aurka Iruñean protesta egin zuten GKSko 31 gazteri jarritako 21.000 euroko isunez. Eta Ernaiko 133 kideri Eusko Jaurlaritza jarri dien 290.500 euroko isunaz. Eta joan den Korrikan 36 migratzaileri Bidasoa gurutzatzen lagundu zieten 7 militanteri egindako epaiketaz.
Ez dira salbuespenak, Bidasoaren ipar zein hego, legeak protesta jazartzen du. Ez dira soilik garai ilunak Washington eta Gazan, horregatik da ezinbestekoa errepresaliatuekin elkartasuna adieraztea: mobilizatuz eta ekarpen ekonomikoak eginda.
Katakrakeko sukaldetik, aste osoan ibili gara Aroztegia buruan, menu berezia osatzen, baita larunbatean ere, ohi baino merkexeago baina beti bezain goxo, Iruñerrira manifestaziora bertaratuko direnentzat eskaintza eskuragarriagoa izan dadin.
Primerako bideoak
Geure Youtube kanalean ikusgai dauzkazu: Mckenzie Wark eta Danele Sarriugarte Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotzarekin, Aurelien Beltran eta
Ujué Agudo eta Karlos g. Liberal El algoritmo paternalistarekin.
Idazketa labana bat da, El algoritmo paternalista en prensa, La danza de las luciérnagas
Leire Lakastari elkarrizketa egin zioten DIARIO DE NAVARRAn.
Ujué Agudo y Karlos g. Liberali EL DIARIOn.
Iruzkina egin dio Iñaki Urdanibiak La danza de las luciérnagasi KAOS EN LA REDen eta elkarrizketa egin zioten Ignacio Mendiolari NAIZ IRRATIAn.
2024ko liburu salduenak
Ikusgai daukazu zeintzuk izan ziren, saiakeran eta narratiban 2024an gehien saldu genituen liburuak: euskaraz eta gazteleraz.
Harremana duten ekitaldiak
Libros recomendados:





