Bihar eguzkia, eta Liburuaren eguna
2018/04/20
Bete dugu furgoneta. Eta bihar, goizeko hamarretatik, %10eko deskontuarekin Karlos III.a etorbidean. Nobedade mordoarekin eta azken hilabeteotako liburu interesgarrienekin. Eman krema lepoan eta zatoz itzaletik: zure zain egongo gara.
Maria Pazos Iruñean: «Contra el patriarcado»
Kasu. Ostegunean 19etan gurekin izango dugula María Pazos, eta ordurako eskuartean izango dugu CONTRA EL PATRIARCADO. Economía feminista para una sociedad justa y sostenible (Katakrak 2018) argitaratu berri dugun azken liburua.
Baina gainera, Liburuaren egunerako MACHO NEGRO Y EL MITO DE LA SUPERMUJER (Katakrak 2018) prest izango dugu, Michele Wallacen lan polemiko hura. Horrez gain, heldu zaigu jada, LA CREACIÓN DEL PATRIARCADO (Katakrak 2017).
Euskal Herria subirautza feministarantz
Jada entzun ditzakezu Laia Estrada (CUO), Mireia Foradada (Gatamaula), Begoña Zabala eta Amaia Zufia (Bilgune Feminista) feminismoaz, antolakuntzaz eta erabakitze eskubideaz.
Garbantzuak Andaluziako erara ETB1en
Xabier Maeztu sukaldari eta informatikaria ETB1en izan zen garbantzuak Andaluziako erara egiten: ikusi bideoa.
«Sigue adelante» DIARIOFOLKen
Duela urte bete argitaratu genuen SIGUE ADELANTE (Katakrak 2017) eta, berriki Ferran Rierak erreseina egin dio DIARIOFOLK agerkarian.
Mihály Babits «El califa cigüeña»
Aste hasieran etorri zitzaizkigun Juan Pablo Huércanos (Oteiza museoko zuzendari-ordea) eta Susana Romanos (greylock-eko editorea) EL CALIFA CIGÜEÑA aurkeztera. Gainera, Ana Oliveirak erreportaia egin zion DIARIO DE NOTICIASen.