Salgaien zerrenda

«Gure historia da etorkizuna» liburu-dendetan eta hedabideetan

2021/01/05

2019 Sagrario Ruiz Elizalderen heriotzarekin bukatu genuen eta 2020 Aitor Etxarte Berezibarrenarekin: gure kidea, horma-margolaria eta Katakrakeko behatzailea.

Ez ziren beltzak izan urte bukaerako albiste guztiak, Nick Estes militante antikapitalista eta historialar siouxaren GURE HISTORIA DA ETORKIZUNA aurkeztu genuen, adibidez (Danele Sarriugarte eta Amaia Astobizak itzulia). Hala kontatu zuen Itziar Ugartek BERRIAn, Nerea Azurmendik DIARIO VASCOn, Oihane Larretxeak GARAn, Ion Stegmeierrek DIARIO DE NAVARRAn, ikusgai daukazu Danele Sarriugarte eta Nerea Fillatek Durangoko Azokan egin aurkezpena eta entzungai Patxi Gaztelumendirekin 97FM IRRATIAn izan solasaldia.

Aurtengo urteko azken hilabeteen paradoxa, liburuek gizartean hartu duten zentraltasuna izan da, horretaz aritu ginen DIARIO DE NOTICIASen.


«Ramón Bengaray» eta «La poesía de la clase»

Entzungai daukazu Esther Aldavek lagunekin egin zuen RAMÓN BENGARAY. OSASUNA Y REPÚBLICA liburuaren aurkezpena.
Irakurgai daukazu Laura Puyk LA POESÍA DE LA CLASEz DIARIO DE NAVARRAn argitaratu pieza.

Audioak: Cristina Rosenvinge, Hatzamarka, Ifladia, Duval &de la Cruz

Luis Soldevilak gabonetako argiei buruz hitz egin zuen Iflandian.
Santas Pascuas jaialdian Cristina Rosenvingek Cristina Martínezekin hitz egin zuen Debut liburuaz.
Htz(a)mrk liburuaren aurkezpena entzungai daukazu.
Letrazaurituen audio batzuk izozkailuan genituen, hara Aixa de la Cruz eta Elizabeth Duvalek izan zuten solasaldia.


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados: