Salgaien zerrenda

Jon Tomasena gogoan

2019/04/12

Jon Tomasena joan zaigu. Hilabete luzez aritu zen gurean lanean. Partekatu genituen besoak, irriak, izerdiak, zigarretak eta punk abestiren bat edo beste. Kontatu zigun asteburuko kontzertua, eztabaidatu genuen gertuko eta urruneko aferez. Bere hiletan, anaiak esan zuen Jon pertsona on bat izan zela, «onegia agian».

Orain oroitzapenak besterik ez zaizkigu geldituko eta, Jonek sare sozialetan partekatu zuen argazki hurra bezala, oroituko dugu Jon irribarretsu bat eta erradikala. Intentsitate handiko gizona zen, etxebizitzen eta gaztetxeen hustutzeen kontra, AHTaren kontra, faxista eraberrituen kontra, poliziaren indarkeriaren kontra, jende xehearen alde, musikaren eta naturaren edertasunaren alde.
Mila esker Jon.


Audioa: June Fernandez «10 ingobernables»

Miran Foroak June Fernández gonbidatu zuen eta 10 ingobernables (Libros del KO) aurkeztu zuen gurean bigarrenez.

Audioa: Andrea Perales Fdez. De Gamboa «50 veces rebelde»

Andrea Peralesek Errebelde 50 bider (Erein) aurkeztu zigun.

Federiciri elkarrizketa BERRIAn eta beste zenbait material

Silvia Federiciren bisitak kate luzea utzi digu. Ane Eslavak, adibidez, elkarrizketa mardula egin zion BERRIAn MUNDUA BERRIZ LILURATU (Katakrak 2019) liburuari buruz.
Horrez gain, sorgin-ehizaren topaketen ostean halakoak jaso ditugu: Nerea Fillati elkarrizketa egin zioten Valentziako Radio Klaran, BERRIAk jardunaldien erreportaia luzea argitaratu zuen, Amaia Nausiak artikulu bat idatzi zuen eta elkarrizketa egin zioten HALA BEDIn, eta Amaia Astobizak ere gaia landu zuen BERRIAn.

Audioa: #ExpolioGARA: Aritz Intxusta, Iñaki Soto, Amaia Kanbra

Hedabide bat isilarazteko modu asko dago, Aritz Intxusta, Iñaki Soto eta Amaia Kanbrak azaldu ziguten nola itxi nahi duten GARA egunkaria, eta ze plan daukaten hala gerta ez dadin: entzungai daukazu.

Audioa: Alberto Cañedo «Del ecomunicipalismo a las puertas de la cárcel»

Alberto Cañedok Del ecomunicipalismo a las puertas de la cárcel (Quiemada) aurkeztu zigun, entzungai daukazu.

«Sound System» LA DIRECTAn eta SONOGRAMA MAGAZINEn

Nando Serverek Dave Randall elkarrizketatu zuen LA DIRECTAn: irakurgai daukazu. Gainera, Igor Saenzek SOUND SYSTEM liburuari iruzkina egin dio SONORAMA MAGAZINE aldizkarian.

Audioa: Jakue Pascual &Joxe Lacalle «Movimiento de resistencia II. Años 80 en EH»

Jakue Pascualek eta Joxe Lacallek Movimiento de resistencia II. Años 80 en EH (Txalaparta) aurkeztu ziguten.


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

Ecofascismo

,

17,00 €

Eskuragarri 7 egunetan

El don de las piedras

,

18,90 €

Badugu

Vida en el jardín

,

22,95 €

Eskuragarri 7 egunetan

Hijos de Las Vegas

,

18,80 €

Eskuragarri 4-5 egunetan

La revolución vertical

,

15,00 €

Eskuragarri 2-3 egunetan

Lerro etena (2004-2018)

,

17,25 €

Badugu