27/07/2015
Cuerpo:

Zin egin genuen eta itzuli gara. Oporren ostean zabalik dago, ostera, Katakrak. Iruñerriak udan duen martxara moldatua, gaur –uztailak 27– zabaldu ditugu kantina eta liburu denda. Eta ordutegi hori bera izango dugu uztaileko azken aste honetan eta abuztuan. Liburu denda 12etatik 20etara ordutegi jarraian.

,

Kantinan, kafeez eta garagardo artisauez gain –Txela etxeko garagardoak oso harrera ona izan zuen Sanferminetan– udako menua izango dugu: 3 entsalada, 3 katilu eta 3 azkenburuko aukeran. Ostiral eta larunbat gauetan, afaltzeko ogitartekoez gain 4 hanburger: txahalkia, oilaskoa, veganoa eta izokina.

Subtitulo: 
Elikatu eta edan
Seccion: 
vinoteca
,

Badakigu badakizula. Baina liburu dendan, funtsaz gain, nobedade hautatuak dauzkagu, aldizkariak, Potemkin Filmotekako funtsa alokagai, eta nola ez, argitaletxe gonbidatuak. Bigarren solairuan katalogoak osorik: Blackie Books, Acantilado, Anagrama Compactos, Minúscula, Impedimenta, Pasado y Presente, Ediciones del viento eta Capitán Swing. Zatoz ikustera!

Subtitulo: 
Udako irakurketak
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
29/06/2015
Cuerpo:

Aldaketa boladan dago. Berria hobea izango delako ustea. Egia da asko dugula pentsatzeke, baita geure hiriko jaiei buruz: genero eta klase harremanei buruz, zaratari eta zikinkeriari buruz, kultura eskaintzari buruz, animalienganako tratuari buruz.

Sanferminetako Katakraken ekarpena, Lampedusaren Gatopardo alderantziz pafraseatuz azalduko dugu: dena alda dadin nahi dugulako, antzera jarraitu beharko dugu. Beraz, aurtengo nobedadea da, ikasturtean zehar bezala jarraituko dugula. Adin guztietarako gune bat sortuz, ongi pasatzea errespetuzko jarrerekin batera dadin: gosaritik gaueko edarietara.

Festen ostean oporrak izango ditugu eta uztailak 27an itzuliko gara indar berrituta.

,

Egunero zabalduko dugu liburu denda 10etatik 14etara 6an, 7an eta igandeetan izan ezik. Ez dadila inor zelulosarik gabe gelditu. Gogoan izan bigarren solairuan erakusgai dauzkagula Argitaletxe Gonbidatuen katalogoak osorik: narratiba, saiakera, kronika, bidaiak, komikiak, txukun txukun.

Subtitulo: 
Liburu denda zabalik
Seccion: 
Irakurle taldea
,

14etatik 16etara dasta dezakezu Sanferminetako menua: gertuko produktuekin egina eta kalitatez, proportzio handian ekologikoa eta ohiko prozesuekin landua. Erreserba asko daude, deitu beraz 948 225520ra lehen bait lehen lasai ibiltzeko.

Egun osoan zehar izango ditugu ogitarteko hotzak eta afariak 21etatik gauerdira arte izango dira: izen irrigarriekin abagune soziala ilustratzeko.

Gogoan izan egunero izango ditugula gosariak eta bermuta.

Subtitulo: 
Bazkariak eta afariak
Seccion: 
vinoteca
,

Aspaldi bete zitzaizkigun uztailak 6ko hamaiketakoak. Egun horretan ez dugu bazkaririk eskainiko baina afari beroak 19etan hasiko dira. 15etatik aurrera Sanferminetako DJ saio bakarra izango dugu. Atlantiar beltzetik datorren Dj Reimyk funkarekin eragingo digu dantza.

Subtitulo: 
Uztailak 6an Dj Reimy
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
22/06/2015
Cuerpo:

Bai. Iritsi da 2014-2015 ikasturtearen amaiera. To datua: 500 ekitaldi baino gehiago eta milaka pertsona areto nagusian, bilera gelan, kantinan eta liburu dendan. Ikasturtea amaitzeaz gainera hilabetea ere amaituko da eta beraz ostegun honetan Komikiak (eta euskara) for dummies Muguruza-Cano-Alderete hirukotearen Black is Beltzarekin, ostiralean Irakurle Taldean Platonoven Lubakia eta larunbatean Ekonomia Kritikoan David Harveyren Kapitalismoaren 17 kontraesanak. Gainera Ekoafaria izango dugu asteazkenean eta ardo dastatzea ostegunean.

Gainera, badugu uda aurreko albiste polit bat liburu dendan. Bigarren solairuan -argazkiko gunean- Gonbidatutako argitaletxeak deitu dugun eremua dago: argitaletxe jakin batzuen katalogoak osorik aurkituko dituzu. Orain Potemkin Filmotekaren funtsa lehenengo solairuaren amaieran aurkituko duzu.

Oihalezko oharra: Sanferminetako Katakraken kamixetak eskuragarri dauzkazu. Joan den igandean Igor Elortzak San Mamés Barrian jantzi zuen bera: katua eta Hau dena aldatu nahi genune lemarekin.

,

Asteazkenean 20:30ean izango da ikasturteko azken ekoafaria Landare elkarteko David etorriko da, Presen arrandegiko Raul, Artajoko Albador oliogile Andrea eta Ilunberriko Aristu ardandegiko Agurtzane. Gogoan izan kantina@katakrak.net helbidean edo 948225520 telefonoan izena ematea. Menuak 15 euro balioko du.

Ostegunean 20:30ean Aristu upategien ardoa izango dugu. Eman izena ardotegia@katakrak.net helbidean edo deitu 948225520 zenbakian. 8 euroren truke. Gogoan izan plaza mugatuak dauzkagula.

Subtitulo: 
Ekoafaria + Dastatzea
Seccion: 
vinoteca
,

Astelehenean 19:00etan Argentinan Frankismoaren aurka martxan dagoen 4591/10 kereilari buruzko hitzaldia.

Asteartean 19:00etan Batirtze Cabello Nepalgo gaur egungo egoerari buruz.

Ostegunean 19:30ean arretak hezkuntzan duen garrantziari buruzko hitzaldia.

 

Subtitulo: 
Hitzaldiak: 78ko Sanferminak + Nepal + Hezkuntza
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Larunbatean 19:30ean Jesús Barcosek bere azken liburua aurkeztuko du.

Subtitulo: 
Jesús Barcos «eskuineko hizkera ulertzeko 25 hitz»
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
15/06/2015
Cuerpo:

Gauzak alda daitezke gure eskualdeetan. Ziurrenik, egungo erregimenaren krisira heltzeko garrantzitsuak izan dira El banquete, El corralito foral edota CAN: eta hemen ez da ezer gertatu bezalako liburuak. Kontzientzia hartze horretan Moreno Cabrera hizkuntzalariaren testuek, edo Silvia Federicik eta Amaia Pérez-Orozcok idatzitakoek garrantzia handia izango dute. Bestelako testuak ere ezinbestekoak izango dira jaso dugun mundua aldatzeko: nola pentsatu Esako urtegia; nola aberastu geure narratibak; nola banatu aberastasuna, lana eta zaintza; nola pentsatu munduko gatazkak; nola gauzatu kultur politika ezberdinak; nola harremandu kultura eta eraldaketa soziala; zer egin AHTarekin eta mugikortasunarekin; nola ulertu eta ekoiztu hobeto poesia. Egin beharreko ataza guzti hauetan ezinbestekoa izango da jatea.

Aste honetako argazkian ikusten duzun bezala Azagra, XCAR eta Revuelta mitikoak izan genituen larunbatean. Sukalderaino sartu ziren, liburuak eta afixak marraztu zituzten, proiektua azaldu genien. Orain euren errezeta erraz eta goxoak dauzkagu trukean. Esta penúltima semana de curso será animada, muy escorada a la actividad librera.

,

Asteartean 18:30ean Educar sin miedo a escuchar liburua aurkeztuko digu Yolanda Gonzalezek. Haur bakoitzak badu bere erritmoa heltzeko eta hazkunde-garai ezberdinak gainditzeko; hala ere, gure gizartean erritmo hau mugatu egiten da eskolaratzeko prozedura zorrotza dela eta.

Yolanda Gonzalezek bere liburuan proposatzen du eskola eta familiaren arteko benetako elkarlana. Horrela haurrek segurtasun eta konfidantza giroan garatu dezakete ikasketa prozesua.

Subtitulo: 
Yolanda Gonzalez
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Asteartean 19:30ean ekitaldi bikoitza izango dugu. Bi argitalpen aurkeztuko ditugu.

Batak aurkezten du frankismo garaiko bortxazko lanen eszenatokia izan zen Lesaka. Aiako Harria zeharkatzen duen errepide horretan 4.000 gatibu antifaxistak baino gehiagok egin zuten lan.

Bestea Kattin Txiki elkarteak ekoizturiko Trabajadoriak dokumentala izango da.

Subtitulo: 
Batallón de Pico y Pala + Trabajadoriak
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Asteazkenean 19:30ean Iruñea Abesbatzak kantatuko du, joan den ikasturte amaieran egin zuen bezala. Euskaraz abestuko dute.

Subtitulo: 
Iruñea Abesbatza
Seccion: 
Actos
,

Ostegunean 19:30ean izango da La Casa Roja irakurle taldearen azken saioa. Ikasturtea ixteko une ederra, datorren ikasturtean irakurri daitekeenaz jarduteko momentua.

Subtitulo: 
Natalia Litvinova «Todo ajeno»
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Larunbatean 12:30ean Deamo eta Oroz etorriko dira Serie B komikia aurkeztera.

Subtitulo: 
Serie B: Deamo &Oroz
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
08/06/2015
Cuerpo:

Joan zaigu azoka. Eguraldi onarekin hasi eta bero handiegiarekin amaitu zen. Tenore onean eta nobedade askorekin, orain kale Nagusiko mahai eta apaletan aurkituko dituzu. Bi otorodu garrantzitsu izan genituen areto nagusian: Euskalerria Irratiaren -Iruñerriko lizentziarik gabeko irrati legalenaren- kolaboratzaileen afaria eta funtsezko betekizun soziala izan arren, azken urteotan guraizeen hotsa sarritan jasan duten Nafarroako Liburuzainen Elkartekoen bazkaria.

Aste hau ere betea izango da: adi agendari beraz.

,

Larunbatean bermutaren orduan hiru autore handi izanen ditugu: Estoy hecho un cocinicas liburuaren egileak. Liburu didaktiko eta dibertigarri bat sukaldean aritzeko beldurra kentzeko.

Gainera Xcarrek eta Azagrak marrazkiak egingo dituzte. Aukera ederra marrazkilari mitiko hauek ezagutzeko.

Subtitulo: 
Xcar Malavida, Azagra eta Revuelta
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Hau izango da Koldo Agarraberesen erakusketa ikusteko bigarren eta azken astea. Joan den astean bezala, arratsean, ekitaldien ordutegian.

Asteazkenean 19etan Agarraberesen bideoen hautaketa proiektatuko dute.

Ostegunean 19etan Carmen Larrazen ikasleek dantza garaikideko erakustaldia egingo dute.

Subtitulo: 
Agarraberesen inguruko ekitaldiak: La Chula Potra, bideoak, dantza
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Asteartean 19etan Gonzalo Morak Boscos. 20 excursiones por la Geografía y la Historia de Navarra liburua aurkeztuko du.

Ostiralean 19etan Ura Fundazioak Esako urtegiarentzako alternatiben txostena aurkeztuko du.

Subtitulo: 
Liburu aurkezpena + Txosten aurkezpena
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
01/06/2015
Cuerpo:

Futbolari buruzko jardunaldiek zapore gozoa utzi ziguten. Albistegietan sarriegi jorratzen den gaiari beste aurpegi bat eman zitzaion, gaitegi berri bat. Bertaratutako askori buruzko elkarrizketak eta iruzkinak azaldu ziren prentsan. Halere, Jara Calvoren blogeko artikulua gomendatzen dizugu hemen, futbola eta emakumea landu zituen egunari buruzko kronika bat da: http://acerogrados.net/2015/05/25/las-ninas-futbolisticas/
Horrez gain, Iruñea NOLA? jaialdia ere amaitu da, Iruñerria osoan giro polita sortuz: Barañain eta Etxabakoitzetik Arga ibaien bazterretara Jito Alai eta Alde Zaharra zeharkatu ostean. Izan dadila hazi bat brassa eta musika beltzarekin jai eredu desberdin bat sustatzeko, adin guztietarako, maila handiko tokiko musikariekin, kulturak gaur egun izan behar duen lanari buruz gogoeta eginez. Norabide berean, asteon hasiko da Artisten Auzoa urteroko ekimena. Egunotan, areto nagusian Koldo Agarraberesen koadroak ikusiko dituzu, bere omenezko hautaketa xume bat. Gainera kontzertuak eta tailerrak egongo dira, adi eta begiratu egitaraua.
Joan den ostiralean hasi zen Liburu azoka tenore onean, eta hala jarraituko du igante honetara arte. Gogoan izan, gainera, %10eko deskontua egiten dugula Gazteluko Plazan.
Asteartean errezitaldi interesgarria izango dugu Mikel Antzaren poemekin.
Horrez gain Sesma Brewing garagardotegiaren dastaketa ostegun iluntzean. Joan den asteko ekoafarien eta ardo dastaketen zapore onarekin jarraitzeko.

,

Astelehenean 19etan Eiderrek katilu tibetarrak joko ditu.
Ostegunean 19etan Luis Gilek flamenco kontzertu bat joko du.

Subtitulo: 
Artisten auzoa
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Sesmako garagardo asko dasta ditzakezu kantinan. Ostegunean 20etan ekoizlea ezagutzeko aukera izango duzu. Albertok 3 garagardo ezberdin aurkeztuko dizkigu. Apunta zaitez aurrez ardotegia@katakrak.net helbidean.
Ekitaldiak 8 euro balioko du.

Subtitulo: 
Garagardo dastatzea: Sesma Brewing
Seccion: 
vinoteca
,

Ostegunean 20etan Mikel Antzaren Ametsak ere zain poema liburuko testuak irakurriko dituzte Josu Landak, Gotzon Barandiaranek Itziar Goñi saxofoilariaren laguntzarekin.

Subtitulo: 
Mikel Antzaren poemekin errezitaldia
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen: