Salgaien zerrenda

Pavese, Madril, islamofobia, Ziburu, makia

2026/06/03

Joan den ostiraletik, aurrenekoz, Madrilgo liburu azokara joan gara. Verso eta Traficantes de Sueños argitaletxeekin partekatzen dugu postua, zuhaitzez inguratuta, adi polenari. 236-237 postuetan gaude. Gainera, igandera arte Gaztelu Plazan postua daukagu eta, ohi bezala, larunbatean Ziburuko liburu eta disko azokan egongo gara.

Ikasturteko azken argitalpena dendetara iristen ari da: Cesare Paveseren Zure bazterrekoak du izena eta Jon Alonsok itzuli du, hilaren 15ean Karrikirin aurkeztuko dugu. Gaztelerazko azken biak Arun Kundnaniren Que vienen los moros. Islamofobia, extremismo y guerra interna contra el terror eta Dolors Marinen Clandestinos. El maquis contra el Franquismo 1939-1975 dira.


Stuart Hall UEUn: eman izena!

Ibai Atutxarekin batera Udako Euskal Unibertsitatean Stuart Hall gure garaia irakurtzen egun osoko jardunaldia antolatu dugu, ekainaren 25ean, 13 hizlarirekin. Eman izena eta zabaldu!

«La dictadura de lo joven» eta «Sadismo con y sin Sade» hedabideetan

Iñaki Larrimberi elkarrizketa egin zioten GARAn bi orrialdetara eta Iñaki Urdanibiak Sadismo con y sin Saderi iruzkina egin dio KAOS EN LA REDen.

«Ekologia pirata baten alde» hedabideetan

Leire Mendiburu, Ekologia pirata baten alderen itzultzailea ARGIAko azalean agertu zen, Danele Sarriugartek egin zion elkarrizketaren kontura. Gainera ANBOTOn eta EUSKADI IRRATIAn azaldu berri da.

«Argazkiaren erabilera» hedabideetan

Annie Ernauxen liburua albiste izan da BERRIAn, ARGIAn eta GARAn.


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

EL DOMINIO EN DISPUTA

,

22,00 €

Badugu

Ategorrietan Fisterra

,

25,00 €

Badugu

Contrarrevolución.

,

30,00 €

Badugu

Niñas virgenes

,

18,90 €

Badugu

Feminismos enemigos

,

22,00 €

Badugu

Alderantzira zamalka

,

20,00 €

Badugu

BIHOTZEAN NAPALMA

,

18,00 €

Badugu