Itzulpena: Danele Sarriugarte
«Emozioak loturik omen daude trebezia profesional eta pertsonalekin, eta uste hori ezin hobeto islatzen da "adimen emozionalaren" nozioan, zeina asko zabaldu baita. «Adimen emozionala» izeneko nozioak, hain zuzen ere, esplizituki lotzen ditu norberaren emozioen kudeaketa, errendimendu ekonomikoa eta arrakasta soziala. Nozio horren arabera, norberaren osaketa emozionala, nahiz eta subjektiboa izan, objektiboki neurtu daiteke, eta, ondorioz, jendea konparatu daiteke, beren gaitasun emozionalen arabera.»
«Sarriugartek berak itzulketaren enkargua jaso zuenean ere gauza bera pentsatu zuen. "Arimaz?". Ordea, "berehala" ohartu zen "bazegoela zer esan".»
«Eva Illouzen bi testu argitaratu ditu Katakrakek; arimaren eta psikearen arteko aldeei buruzkoa bata, eta estandar emozionalen gainekoa bigarrena.»
«Lehen begi-kolpean, zenbait irakurlerentzat harrigarri samarra izan daiteke aurrneko testuaren izenburua, 'Arimaren etorkizuna'. Bi kontzeptu alderatzen ditu hor Illouzek, arima eta psikea. Bien arteko zazpi diferentziak argitzen doan heinean ikusiko du irakurleak idazlea ez dabilela mundu abstraktuetan...»
Danele Sarriugarteri elkarrizketa.
«Bi testu indartsu Danele Sarriugarteren itzulpenarekin eta Patricia Amigoten hitzaurrearekin»
«Illouzen galdera da zer metafora darabilgun banaketa horren alderdi bakoitza ulertzeko eta metafora bakoitzak zer botere erlazio abiarazten dituen.»
Danele Sarriugarteri elkarrizketa.
1961, Fez
Soziologoa eta idazlea da. Emozioak, artea, kultura herritarra eta kapitalismoa aztertu ditu ikuspegi marxista batetik. Paris X Unibertsitatean egin zituen literatura eta soziologia ikasketak. Gaur egun Jerusalemgo Unibertsitateko irakaslea da Soziologia eta Antropologia Departamentuan. Bere lanak 10 hizkuntzetara itzuli dira. Hau da euskarara ekarritako bere estreinako lana.