Asteon iritsiko da liburu-dendetara gure hurrengo argitalpena: Arimaren etorkizuna / Estandar emozionalen sorrera. Eva Illouzen bi testu indartsu dakartza. Danele Sarriugarteren itzulpen garden batekin eta Patricia Amigoten hitzaurre argigarri batekin.
Oso eztabaidatua izan da CLASE Y DIVERSIDAD (Katakrak 2019) liburua. Eta orain bere bidea egiten ari da hedabideetan. Uztailan Santiago Javier Navarrok egin zion iruzkina DIARIO DE NOTICIASen eta Jon Bernat Zubirik eta Endika Alabortek liburuari buruz jardun zuten BILBO HIRIA irratian eta beren EL SALTOko blogean.
Duela aste bete ekarri zigun Asier Amezagak Iratxe Retolazarekin batera Gabriel Arestiren inguruko bere saiakera: entzungai daukazu aurkezpenaren audioa.
Duela pare bat aste, Askapenak gonbidatuta, Maizali buruzko hitzaurrea eskaini ziguten Cira Pascualek eta Chris Gilbertek, biak dira Venezuelako Unibertsitate Bolivartarreko irakasleak: entzungai daukazu.
Uztailaren hasieran aurkeztu zuen gurean Samara Veltek Yo sí te creo (Nik sinesten dizut liburuaren gaztelaniarazko itzulpena) Zaloa Basabe, Garazi Arrula eta Maitena Monroyrekin. Orain argitaratu dugu orduko audio hura.
José Luis Padrónekiruzkina egin zion KARTZELAKO GUTUNAK SOPHIE LIEBKNECHTI (Katakrak 2018) liburuari BILBAO aldizkarian.
Onintza Iruretak MARI-MUTIL HANDI BATEN BLUESA (Katakrak 2018) gomendatu zuen udan ARGIAn.
Udarako zenbait liburu hautatu zituen DIARIO DE NAVARRAn eta tartean sartu zuen IZUAREN OSTEKO GOGOETA (Katakrak 2019).
Ikasturtea hasierarekin ituzli da Luis Soldevila RADIO EUSKADIra.
Sanfermin betean, goizaldeko 6etan hasi ginen EUSKADI IRRATIAn Tamara Ferrarirekin liburuak gomendatzen, azkenerako 18 liburu gomendatu genituen 5 saiotan: nobelak, ipuinak, saiakerak, poema liburuak.
Hasi ginen Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsarekin, Lidia Txukovskaiaren Sofia Petrovnarekin, Xabier Gantzarainen Zuloarekin eta Susan Buck-Morssen Izuaren osteko gogoetarekin.
Bigarren kolaborazioan gomendatu genuen bell hooksen Feminismoa denon kontua da, María Bastarósen Historia de España contada a las niñas eta Helen Oxenburyren Hartza ehizatzera goaz.
Hirugarrenean: James Longhurtsen Las batallas de la bici, Ilsa Barea-Kulscaren Telefónica eta Iñigo Aranbarriren Munduko tokirik ederrena.
Laugarrenean: Ottessa Moshfeghen Mi año de descanso y relajación, Sigrid Nunezen El amigo, Sarah Hepolaren Lagunas eta Rosa Luxemburgen Kartzelako gutunak.
Eta poema liburuekin amaitu genuen Iñigo Astizen Analfabetoa, Jose Luis Otamendiren Disoluzio agiriak, Castillo Suarezen Irautera eta Sylvia Plathen Ariel eta beste poema batzuk gomendatzen.
Uda betean egin zion Raül Jiménezek iruzkina Ian Brossaten AIRBNB, LA CIUDAD UBERIZADA liburuari INDIENAUTAn.
Mari Luz Esteban eta Nerea Fillat BIZKAIA IRRATIAn izan ziren Hibai Atutxarekin bell hooksen FEMINISMOA DENON KONTUA DA gomendatzen.
Udako gauza ederretako bat izan da Mediterraneoko (La Ciutat Invisible Bartzelonan, Synusia de Terrassan, La Repartidora de Valentzian) eta Erdialdeko Goi Ordokiko (Leganeseko La Libren) Katakrakek 2019an argitaratutako liburuak gomendatu dituztela udako irakurketa gisa (AIRBNB, LA CIUDAD UBERIZADA, CLASE Y DIVERSIDAD SIN TRAMPAS eta ESTRATEGIAS CONTRA LA GENTRIFICACIÓN).
Baina ikasturte hasierarekin ez diogu bizigrinari adiorik esango, mundu autista honetan, sentimendu protesikoak gainditzeko tresnak ere badira liburuak. Eta liburuak zertarako ez bada haiekin pentsatu eta haiez solasteko. Horregatik pozez iragartzen dizugu Irakurle talde feministak antolatutako plana.
Ekainaren hondarrean aurkeztu genion prentsari Susan Buck-Morssen IZUAREN OSTEKO GOGOETA eta hala jaso zuen Miren Garatek BERRIAn.
Handik egun batzuetara Peru Iparragirrek iruzkina egin zion egunkari berean.
Jordi Relañok EL PREJUICIO PSIQUIÁTRICO iruzkindu zuen LA DIRECTAn.
Justo Barrancok AIRBNB. LA CIUDAD UBERIZADA iruzkindu zuen LA VANGUARDIAn.
Uztailero bezala Blackfermin etorriko da kale Nagusira.
Aurtengo eskaintza gastronomikoa goxo-goxoa izango da. Eguerdietako menua 14etatik 16etara izango dugu. Sarrerarako 4, 5 bigarren eta 6 azkenburuko hautatzeko. Jakiak, ohi bezala, ekologikoak, garaikoak eta gertukoak izango dira. 25$en truke.
Iluntzeetan aukera beltz beltzak izango ditugu. 6an urteroko maratoi musikala izango dugu eguerditik aurrera. Eta horrez gain, hara:
Uztailak 7an 19etan Elektrozarata, 22etan Titanians in Dub, 00:30ean Iruñerria Jamaica Clash.
Uztailak 9an 18:30ean Txan Magoa.
Uztailak 11an 19etan Rober Portu, 22etan Brick Paco, 00:30ean Stepi Bad Sound.
Uztailak 12etan 19etan Guarimba, 22etan Nizuri Tazuneri, 00:30ean Itzaletan sua.
Uztailak 13an 19etan Fresh Meat, De Capricho, 21etan Zozketa mundiala, 23etan Selectoras, Jai&Guagua.
Uztailak 14an 22etan Katanga, gauerdian Pobre de Reimy.
Josu Zabaleta EUSKADI IRRATIAn izan zen Arantxa Iturberekin Sofia Petrovnaz (Katakrak 2019).
Bestalde, Ibai Atutxak ARGIAn argitaratu du bere iruzkina.
Berriki Glovoko langile bat izan genuen Nafarroako Gazte Prekarioen Asanbladak gonbidatuta, entzungai daukazu.
Ia amaitu da ikasturtea eta, ordea, datozen egunotan luxuzko lagunak izango ditugu. Javier de Isusik La divina comedia de Oscar Wilde (Astiberri 2019) aurkeztuko digu, Jakoba Errekondok Vive la huerta (Argia 2019) aurkeztuko du eta Samara Veltek Yo sí te creo (Txalaparta 2019).
Hasi dira hedabideak Lisa Vollmerren bisitaren berri ematen. ESTRATEGIAS CONTRA LA GENTRIFICACIÓN (Katakrak 2019) liburuaren egilea joan den igandeko GARAren ZAZPIKA gehigarrian gomendatu zuten, egun batzuk lehenago Ainhoa Larretxeak BERRIAn egin zion elkarrizketa eta AHOTSAk asteon argitaratu du egin zion elkarrizketa.
Joan den astean Blanca Eslava eta Asun Eslava izan genituen, lagun mordoarekin, poema errezitaldian Paisajes del agua aurkezten.