02/12/2017
Cuerpo:

Ez da sarritan aztertu navarrismoaren eboluzioa eta kultura herrikoiean izan duen lotura, sortu duen iruditeria. Ricardo Feliuren Navarrismo pop saiakerak klabe nagusi batzuk ematen dizkigu egungo nafarroa ulertzeko: identiateen arteko talkak, Osasuna, Xabierko Frantzisko, Indurain.

,

Abenduaren 6tik 10era izango da Durangoko Azoka. Hara joango gara geure azken liburuekin: Sergei Dovlatoven Filiala nobelarekin eta Silvia Federicik idatzi berri duen –eta oraindik ingelesez ere ez dagoen– Soldataren patriarkatuarekin. Horrez gain udaberrian argitaratutako Takiji Kobayashiren Nagusia kanpoan bizi da eta Robert Menasseren Europar mezularia ere izango ditugu. Baita gaztelaniaz argitaratutako liburuekin ere.
Kasu Ahotseneako aurkezpenei: abenduaren 6an 13:30ean Europar mezularia aurkeztuko dugu, 7an 18etan Soldataren patriarkatua eta 10an 13etan Filiala. Erdu!

Subtitulo: 
Durangora nobedadeekin
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,
Subtitulo: 
Eduardo Irujoren gomendioa: «El carruaje fantasma»
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,
Subtitulo: 
Rosa Cobo BERRIAn
Seccion: 
Irakurle taldea
,
Subtitulo: 
Donostia eta Bilboko gentrifikazioaz DIARIO DE NOTICIASen
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
25/11/2017
Cuerpo:

Zorionekoak Sergei Dovlatoven zaleak. Asteon iritsiko da inprentatik liburu dendetara Filiala, Amaia Apalauza eta Aroa Uhartek itzuli eta Katakrakek argitaratuta. Orain arte errusieraz, ingelesez eta katalanez irakurtzeko aukera zegoen. Orain, euskaraz barre egiteko txanda izango da. Gainera, mezu honen bidez, datorren ostegunean, azaroak 30, 20etan Xabier karrikako Karrikiri dendan egingo dugun aurkezpenera gonbidatu nahi zaitugu. Bi itzultzaileak egongo dira, musika, eta sorpresaren bat.
Etortzerik ez baduzu, Donostiako Liburutegiko sotoan ere aurkeztuko dugu abenduak 4an 11etan, baita Durangoko azokan ere, abenduak 10ean 13etan Ahotsenean.

,

Ane Eslavak Lagarder Danciu elkarrizketatu zuen BERRIAn. Errumaniarrak Sin techo liburua aurkeztu zigun.

Subtitulo: 
Largarder Danciu en BERRIA
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Aurten izango da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala BECen. Web-telebista saioa egiten ari da ARGIAn Kattalin Miner, eta Katakraken Sustrai Colina XiLaBako iazko txapeldun iruindarra elkarrizketatu zuen Antzerki eta Literatur kritika sailen artean.

Subtitulo: 
Zautela (ARGIA) kale Nagusitik
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

June Sanmillanek 948 Merkatuaz hitz egin zuen RADIO EUSKADIko Iflandia saioan.

Subtitulo: 
June Sanmillán 948 Merkatuaz
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,
Subtitulo: 
Ngugi Wa Thiongo-ri iruzkina
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
18/11/2017
Cuerpo:

Itzuli gara. Berriz piztu ditugu inprentak eta jada heldu da liburu dendetara La creación del patriarcado Gerda Lerneren historia liburu klasikoa: begira ezazu!

,

Alde Zaharrean Bizi plataformak gonbidatuta etorri zen Daniel Sorando First we take Manhattanen autorea. Bere hitzaldiari erreportaia egin zioten DIARIO DE NOTICIASen.
Gainera, Ana Ibarrak gaia landu zuen bere DIARIO DE NOTICIASeko zutabean

Subtitulo: 
Daniel Sorandok «First we take Manhattan» aurkeztu zuen
Seccion: 
Irakurle taldea
,
Subtitulo: 
Osasunaren lehendakaritzarako eztabaida
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,
Subtitulo: 
Chiquito de la Calzadari omenaldia
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Andrea Momoitiok generoaz eta kazetaritzaz hitz egin zuen. Aukera probestu eta Iker Tubiak elkarrizketa egin zion BERRIAn eta gauza bera egin zuten AHOTSAn ere.

Subtitulo: 
Andrea Momoitio BERRIAn eta AHOTSAn
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
12/11/2017
Cuerpo:

Asteartean, azaroaren 7an, ehun urte bete ziren milioika lagunen bultzadarekin Neguko jauregia hartu zutenetik. Mende honek erakutsi digu Greenwichekoa ez dela meridiano bakarra –Koldo Izagirren abestu bezala–. Gertakizun politiko hark zazpi arteetan eta zientzia guztietan izan zituen oihartzunak. Erakutsi zien milioika laguni alfabetoa dezifratzen. Gaia interesatzen bazaizu, iparrorratz gisa Sobietar mendea irakurketa ibilbidea berreskuratu dugu, 44 liburu pedagogiaz, filosofiaz, historiaz, nobelak, saiakerak, komikiak. Abes dezagun Erns Buschekin batera –Vladimir Maiakovskiren hitzekin eta Hanns Eisleren musikarekin–:
«Nostalgiak biziko gaitu?
Proletarioen hatzek
munduaren lepoan
estutzen dute.»

,

Miran Foroak gonbidatu zuen Irantzu Varela feminista. Jada entzun dezakezu hitzaldi guztia. Eta ikus dezakezu
AHOTSAko kideek egin zioten elkarrizketa.

Subtitulo: 
Irantzu Varelaren hitzaldia eta elkarrizketa AHOTSAn
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,
Subtitulo: 
Hiromi Yoshida GARAn
Seccion: 
Irakurle taldea
,
Subtitulo: 
Eduardo Irujo «Asesinato»ri buruz
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
03/11/2017
Cuerpo:
,

Itziar Ancinek bere Me desharé en palabras (Ediciones 4 de agosto 2017) poema liburua aurkeztu zigun.

Subtitulo: 
Itziar Ancinek «Me desharé en palabras» aurkeztu zuen
Seccion: 
Irakurle taldea
,

María Ángeles Fernándezek Pikara aldizkariaren bosgarren alea aurkeztu zuen.

Subtitulo: 
María Ángeles Fernándezek «Pikara 5» aurkeztu zuen
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Alba Padrok Somos la leche (Grijalbo 2017) aurkeztu zuen.

Subtitulo: 
Alba Padrok «Somos la leche» aurkeztu zuen
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
28/10/2017
Cuerpo:

Duela urte bete, polizia nazionalen azpian, hil egin zen Elhadji Ndiaye. AHOTSAk erreportaia argigarri bate egin du poliziaren eskuetan izan zen hildako senegaldarrari buruz. Geuk, Angela Davisen Askatasuna, etengabeko borroka bat liburuko Argitaletxearen oharra hasteko erabili genuen. Eta geure gogoetetan presente daukagu oraindik.

,
Subtitulo: 
Rosa Cobok «La prostitución en el corazón del capitalismo» aurkeztu zuen
Seccion: 
Irakurle taldea
,
Subtitulo: 
«País en llamas» liburuari iruzkina
Seccion: 
Irakurle taldea
,
Subtitulo: 
David Beorlegik «Transición y melancolía» aurkeztu zuen
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Santiago Alba-Ricok Todo el pasado por delante (Catarata 2017) aurkeztu zuen. Abaguneaz ere aritu zen: orainaldiaren pisua, Ekialde hurbila, 78ko erregimena.

Subtitulo: 
Santiago Alba-Ricok «Todo el pasado por delante» aurkeztu zuen
Seccion: 
Irakurle taldea
,

HARMAILA kirol hedabide berria aurkeztu ziguten.

Subtitulo: 
Kirol hedabide berri bat: HARMAILA
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,
Subtitulo: 
Irakurle talde feministari buruz HALA BEDIn
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen: