14/09/2015
Cuerpo:

Bai. Heldu dira. Aurten ere lau irakurle talde izango ditu Katakrakek. Urritik aurrera, hilean behin. Badakigu badakizula, baina taldeotara etortzeko bi baldintza bete beharko dituzu: liburuak irakurri eta entzun eta hitz egiteko gogoekin etorri. Etorri bazinen itzuliko zara agian, ezagutzen ez baduzu anima zaitez, elkarrizketarako eta testuak komunean jartzeko topaleku goxoa.
Asteon bi aurkeztuko dizkizugu.

,

Hileroko poesia talde honen bigarren ikasturtea izango da. Munduko poesia, 1915en eta 2015en artean idatzitako testuekin. Poesiako izen handiak izango dituzte aurten: Edgar Lee Masters, Paul Valéry, Anna Ajmátova, Alejandra Pizarnik, Sylvia Plath, Juan Carlos Mestre, Chantal Maillard, Adam Zagajewski eta Charles Simic. Informazio gehiago hemen.

Subtitulo: 
La casa roja: ehun urteko poesia
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Hileko azken ostiraletan 20etan hasiko da Irakurle taldearen laugarren ikasturteea. Nobelak, ipuinak, poema liburuak eta saiakera bat. Aurten errusierazko (Dovlatov), ingelesezko (Steinbeck, Woolf, Sexton, Mac Cain), arabierazko (Xukri), alemanezko (Kaminer, Bachman), serbo-kroazierazko (Kis) eta portugesezko (Lispector) izango ditugu. 6 gizon eta 4 emakume XX. eta XXI. mendekoak. . Informazio gehiago hemen.

Subtitulo: 
Irakurle Taldea: munduko narratiba eta gehiago
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Diadaren eta Printzipateko hauteskundeen artean etorriko da Jaume Lopez, ostegun honetan 19etan. Pompeu Fabra Unibertsitateko politologoa da eta Martxelo Otamendi, Ibai Fernandez eta Susana Erroz kazetariekin batera egongo da.

Subtitulo: 
Jaume Lopez: Kataluniaz jakin nahiko zenukeen guztia
Seccion: 
Actos
Imagen:
07/09/2015
Cuerpo:

Akaso gogoan dauzkazu 2014an argitaratu genituen Irakurketa ibilbideak. Genero ezberdinetako liburuen hautaketak gai bati buruzko funtsezko testuak irakurri edo sakontzeko. Hau dena Iruñerriko garraio publikoaren estetikaren aitzakiarekin. Bada ekimen honi bultzada eman diogu 2015erako hautaketa berri batekin, berriz ere The Balde aldizkariarekin elkarlanean.
Lehenengo ibilbidea Mundua hankaz gora da: erdi aroaren eta Frantziako iraultzaren arteko errebolta eta eraldaketei buruzko liburuen bilduma bat. Bigarrena Irensteko bulkada da eta apetitoari buruzko sail bat dakarkigu: komiki pornoetatik antropologia liburuetara, errezeta liburuetatik autoen piezak jaten dituzten pertsonaiak dituzten eleberrietara. Laugarrena Zientzia eskura da, Carl Saganen zaleentzako ibilbide bat: jakitearen plazare, ikertzearen eta zeure burua harritzeari buruzko ibilbide aberatsa. Genero eta zailtasun asko, aniztasunean. Bederatzigarrena Txina pentsagai da eta txinatar unibertsoa zabaltzen digu: harreman diplomatikoei buruzko liburuetatik prostitutek idatzitako poema bildumetara, nobeletatik Asian girotutatko antzezlanetara. Yuanfang Magazineko gure burkideek osatutako hautaketa, egunero Asiaren berri izan nahi baduzu jarrai itzazu sarean.

Gainera, ibilbideok bazkalorduan ere ikusiko dituzu, otordu bakoitzean horietako bat izango delako zure mantela. On egin beraz!

,

Ostiralean 19etan gurekin izango dira Maestro, Lasheras eta Fernández aurtengo lehenengo liburu aurkezpenean. Askoren artean idatzitako liburu honetan - hizlariez gainera - honako egileek hartu dute parte: Ángeles Diez Rodríguez, Begoña Zabala, Constantino Bértolo, Carlos Tena, Carlo Frabetti, Alberto Cruz, Eduardo Hernández.
Aukera ederra boterea hartzearen gaineko gogoeta egiteko.

Subtitulo: 
Ángeles Maestro, Amparo Lasheras, Javier Fernández «Cuando el pueblo se organiza»
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
31/08/2015
Cuerpo:

«Loreek iraileko koloreak daramatzate jada» Barbara abeslari paristarrak zioen bezala. Loreak dira Greziako estatuko erakundeen zilegitasun galeraren lekuko. Loreak daude duintasunaren bila Europara datozen errefuxiatuen galga izan nahi duten alanbre-arantzadunen artean. 27 uda joan dira ere Euskalerria irratiak lizentziarik izan gabe eta udagoienaren ateetan eskuratu dute zegokiena.

Iraileko loreekin eztabaidak, aisialdia, janaria eta edaria, formazioa, liburuak itzuliko dira. Aurten arrakasta izan duten zikloak izango ditugu ostera ere –irakurle taldeak, ardo dastatzeak, ekoafariak– eta orain arte egin gabekoak izango ditugu, formakuntzan bereziki. Hementxe kontatuko dizuegu, astero, eta sare sozialetan eta harrera egingo diguten komunikabideetan.

,

Jada ez dago mahairik liburu dendako sarreran. Askok ikusi duzue jada. Orain, eskailerak igotzean itsasontzi baten branka dago, Alejo Carpentierren El siglo de las luces eleberrikoa izan zitekeen, inprenta eta gillotina eraman zuen hura. Edo Richard Wagnerren belaontzi mamua izan zitekeen. Edota Iñigo Aranbarriren Zamaontziko Serenity Star matxuratutako ontzia, hilabete luzez hamalau marinel barruan izan zituena.

Pasabidearen bestaldean, Nafarroa Garaiko ardo ekologikoak, dagozkien apal txukunekin.

Zurgintza lan berri hauekin kantinatik liburu dendara igarotzea errazagoa izango da, bertatik areto nagusira igotzeko. OSB materialarekin egin ditugu, Europa erdialdean kaleko lanak estaltzeko erabili ohi dute materiala. Chocarro arkitektuarekin pentsatu dute liburu saltzaileek eta Joseba Burusko zurginak exekutatu du.

Subtitulo: 
Altzari berri bat
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Joan den ikasturteko joerak ikusita, apur bat aldatu ditugu zabaltzeko eta isteko ordutegiak. Kantina apur bat beranduago zabalduko duko, 10etan. Eta zabalik egongo da 23ak arte txigorki goxoekin astelehenetik asteazkenera eta afariekin ostegunetik larunbatera.

Liburu denda kantinarekin batera zabalduko da. Gainera, ez dugu eguerdietan itxiko, 10etatik 21etara zabalik etenik gabe.

Subtitulo: 
Ordutegi berriak
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Antzinako tomateari buruzko azoka eta ekitaldi zenbait antolatu dira gure hirian. Horietako hiru ekitaldi Katakraken izango dira. Lehena ekoafari tomate-dastaketa hau. Bigarrena, larunbatean espreski egindako pintxo batekin, hirugarrena 10ean 19:00etan hitzaldi bat.

Gogoan izan, etorri nahi baduzu kantina@katakrak.net-en izena ematea.

Subtitulo: 
Ekoafaria: antzinako tomatea
Seccion: 
vinoteca
,

Autoedizio jaialdi bat egingo dute Jazarren irailak 11 eta 12an. Jaialdiaren aurkezpena ostegunean 19etan.

Subtitulo: 
Pumpk! jaialdiaren aurkezpena
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
27/07/2015
Cuerpo:

Zin egin genuen eta itzuli gara. Oporren ostean zabalik dago, ostera, Katakrak. Iruñerriak udan duen martxara moldatua, gaur –uztailak 27– zabaldu ditugu kantina eta liburu denda. Eta ordutegi hori bera izango dugu uztaileko azken aste honetan eta abuztuan. Liburu denda 12etatik 20etara ordutegi jarraian.

,

Kantinan, kafeez eta garagardo artisauez gain –Txela etxeko garagardoak oso harrera ona izan zuen Sanferminetan– udako menua izango dugu: 3 entsalada, 3 katilu eta 3 azkenburuko aukeran. Ostiral eta larunbat gauetan, afaltzeko ogitartekoez gain 4 hanburger: txahalkia, oilaskoa, veganoa eta izokina.

Subtitulo: 
Elikatu eta edan
Seccion: 
vinoteca
,

Badakigu badakizula. Baina liburu dendan, funtsaz gain, nobedade hautatuak dauzkagu, aldizkariak, Potemkin Filmotekako funtsa alokagai, eta nola ez, argitaletxe gonbidatuak. Bigarren solairuan katalogoak osorik: Blackie Books, Acantilado, Anagrama Compactos, Minúscula, Impedimenta, Pasado y Presente, Ediciones del viento eta Capitán Swing. Zatoz ikustera!

Subtitulo: 
Udako irakurketak
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
29/06/2015
Cuerpo:

Aldaketa boladan dago. Berria hobea izango delako ustea. Egia da asko dugula pentsatzeke, baita geure hiriko jaiei buruz: genero eta klase harremanei buruz, zaratari eta zikinkeriari buruz, kultura eskaintzari buruz, animalienganako tratuari buruz.

Sanferminetako Katakraken ekarpena, Lampedusaren Gatopardo alderantziz pafraseatuz azalduko dugu: dena alda dadin nahi dugulako, antzera jarraitu beharko dugu. Beraz, aurtengo nobedadea da, ikasturtean zehar bezala jarraituko dugula. Adin guztietarako gune bat sortuz, ongi pasatzea errespetuzko jarrerekin batera dadin: gosaritik gaueko edarietara.

Festen ostean oporrak izango ditugu eta uztailak 27an itzuliko gara indar berrituta.

,

Egunero zabalduko dugu liburu denda 10etatik 14etara 6an, 7an eta igandeetan izan ezik. Ez dadila inor zelulosarik gabe gelditu. Gogoan izan bigarren solairuan erakusgai dauzkagula Argitaletxe Gonbidatuen katalogoak osorik: narratiba, saiakera, kronika, bidaiak, komikiak, txukun txukun.

Subtitulo: 
Liburu denda zabalik
Seccion: 
Irakurle taldea
,

14etatik 16etara dasta dezakezu Sanferminetako menua: gertuko produktuekin egina eta kalitatez, proportzio handian ekologikoa eta ohiko prozesuekin landua. Erreserba asko daude, deitu beraz 948 225520ra lehen bait lehen lasai ibiltzeko.

Egun osoan zehar izango ditugu ogitarteko hotzak eta afariak 21etatik gauerdira arte izango dira: izen irrigarriekin abagune soziala ilustratzeko.

Gogoan izan egunero izango ditugula gosariak eta bermuta.

Subtitulo: 
Bazkariak eta afariak
Seccion: 
vinoteca
,

Aspaldi bete zitzaizkigun uztailak 6ko hamaiketakoak. Egun horretan ez dugu bazkaririk eskainiko baina afari beroak 19etan hasiko dira. 15etatik aurrera Sanferminetako DJ saio bakarra izango dugu. Atlantiar beltzetik datorren Dj Reimyk funkarekin eragingo digu dantza.

Subtitulo: 
Uztailak 6an Dj Reimy
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
22/06/2015
Cuerpo:

Bai. Iritsi da 2014-2015 ikasturtearen amaiera. To datua: 500 ekitaldi baino gehiago eta milaka pertsona areto nagusian, bilera gelan, kantinan eta liburu dendan. Ikasturtea amaitzeaz gainera hilabetea ere amaituko da eta beraz ostegun honetan Komikiak (eta euskara) for dummies Muguruza-Cano-Alderete hirukotearen Black is Beltzarekin, ostiralean Irakurle Taldean Platonoven Lubakia eta larunbatean Ekonomia Kritikoan David Harveyren Kapitalismoaren 17 kontraesanak. Gainera Ekoafaria izango dugu asteazkenean eta ardo dastatzea ostegunean.

Gainera, badugu uda aurreko albiste polit bat liburu dendan. Bigarren solairuan -argazkiko gunean- Gonbidatutako argitaletxeak deitu dugun eremua dago: argitaletxe jakin batzuen katalogoak osorik aurkituko dituzu. Orain Potemkin Filmotekaren funtsa lehenengo solairuaren amaieran aurkituko duzu.

Oihalezko oharra: Sanferminetako Katakraken kamixetak eskuragarri dauzkazu. Joan den igandean Igor Elortzak San Mamés Barrian jantzi zuen bera: katua eta Hau dena aldatu nahi genune lemarekin.

,

Asteazkenean 20:30ean izango da ikasturteko azken ekoafaria Landare elkarteko David etorriko da, Presen arrandegiko Raul, Artajoko Albador oliogile Andrea eta Ilunberriko Aristu ardandegiko Agurtzane. Gogoan izan kantina@katakrak.net helbidean edo 948225520 telefonoan izena ematea. Menuak 15 euro balioko du.

Ostegunean 20:30ean Aristu upategien ardoa izango dugu. Eman izena ardotegia@katakrak.net helbidean edo deitu 948225520 zenbakian. 8 euroren truke. Gogoan izan plaza mugatuak dauzkagula.

Subtitulo: 
Ekoafaria + Dastatzea
Seccion: 
vinoteca
,

Astelehenean 19:00etan Argentinan Frankismoaren aurka martxan dagoen 4591/10 kereilari buruzko hitzaldia.

Asteartean 19:00etan Batirtze Cabello Nepalgo gaur egungo egoerari buruz.

Ostegunean 19:30ean arretak hezkuntzan duen garrantziari buruzko hitzaldia.

 

Subtitulo: 
Hitzaldiak: 78ko Sanferminak + Nepal + Hezkuntza
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Larunbatean 19:30ean Jesús Barcosek bere azken liburua aurkeztuko du.

Subtitulo: 
Jesús Barcos «eskuineko hizkera ulertzeko 25 hitz»
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen: