Adi, ostegunean 19etan LAS BATALLAS DE LA BICI (Katakrak 2019) aurkeztuko dugu Xabier Apestegui txirrindulari eta DJarekin, Laura Carasusán itzultzailearekin eta Nacho Uribelarrea txirrindulariarekin.
Ekarri zure kaskoa kale Nagusira!
Entzungai dauzkazu jada maitasunari buruzko audio guztiak gure Soundcloudean.
Asteon iritsi da liburu dendetara eta asteon aurkeztu dugu prentsaurrean Susan Buck-Morssen IZUAREN OSTEKO GOGOETA (Katakrak 2019). Liburuak mendebaldeko pentsalariek azken hamarkadotan beren mugetatik kanpora pentsatzeko izan dituzten mugak aztertzen ditu. Eta Ezkerrean eta islamean neoliberalismoaren eta kolonialismoaren kontrako kritika aurkitzen duten pertsonen erronka komunak zeintzuk izan daitezkeen ulertzen ahalegintzen da. 2001eko irailak 11ren ostean hasi zen idazten Susan Buck-Morss.
Pello Agirre izan du itzultzaile liburuak eta bere gogoetak agertu ziren HAMAIKA TELEBISTAko asteazkeneko albistegietan, Amalur Artolak GARAn jaso zituen eta Nerea Azurmendik DIARIO VASCOn.
Eneko Ander Romerok EL SALTO aldizkariaren POLIRIKA blogean iruzkina egin dio Sandro Mezzadra eta Mario Neumann-en CLASE Y DIVERSIDAD (Katakrak 2019) liburuari.
Amaitu da maitasunari buruzko ikastaroa, azkenaurreko saioan Pamela Palenciano izan genuen, eta entzun dezakezu audioa jada.
Duela hilabete luze egin zion Ion Stegmeier-ek erreportaia SOFIA PETROVNA (Katakrak 2019) eleberriari DIARIO DE NAVARRAn. Eleberri labur eta gogorra gomendatzen dizugu.
Guillermo Verak erreportaia egin zion duela hilabete batzuk EL SALTOn EL PREJUICIO PSIQUIÁTRICO (Katakrak 2018) saiakerari, berriki sareratu dugu itzultzailearekin izan zuen pasarte hura.
Duela pare bat aste aurkezpen ederra izan genuen: Pepe Buenaventura Durruti (GP Ediciones 2019) irudi eleberriarena, bere hiru egileekin.
Joan den igandean elkarrizketa egin zioten gure kide German Esparzari DIARIO DE NAVARRAn, liburuez eta liburu-dendez jardun zuen bereziki.
Ostegunean Katakraken izango dugu Lisa Vollmer ESTRATEGIAS CONTRA LA GENTRIFICACIÓN (Katakrak 2019) aurkezten. Egingo duen iberiar tourraren azken geltokia izango da (6an Bartzelonako Lleialtat Santsencan egongo da Ciutat Invisible liburu dendaren sekutik, 7an Valentzian La Repartidoran egongo da eta 8an La Ingobernablen Traficantes de sueños liburu dendaren eskutik).
Entzungai daukazu Pan y toros liburuaren aurkezpena.
Entzungai daukazu Javier Ortiz, talento y oficio de un periodista liburuaren aurkezpena.
Entzungai daukazu Miguel Vagalumek maitasunari buruzko ikastaroan emandako hitzaldia.
Iritsi da. Ostiralarekin aurtengo Liburu azoka hasiko da.
Non? Gaztelu plazan.
Eta gu non zehazki? Karlos III.ren aldera.
Zenbat? 3 postu eta 400 izenburu ezberdin: nobedade hautatuak eta ikasturteko interesgarrienen hautaketa bat.
Noiz? Astelehenetik ostiralera 10:30etatik 14etara eta 17etatik 21etara. Asteburuan 11etatik 14:30era eta 17etatik 21etara.
Eta zer gehiago? Bada 30ean gure azken 5 nobedadeetako 3 aurkeztuko ditugula: AIRBNB, LA CIUDAD UBERIZADA Ian Brossatena, CLASE Y DIVERSIDAD Sandro Mezzadra eta Mario Neumannena eta IZUAREN OSTEKO GOGOETA Susan Buck-Morssena.
Santiago Javier Navarrok iruzkina egin zion AIRBNB. LA CIUDAD UBERIZADA liburuari DIARIO DE NOTICIASen eta Mirne Artetxek ZAZPIKAn.
Entzungai daukazu maitasunari buruzko ikastaroaren baitan Roma de las Herasek emandako saioa.
Josep Manel Busqueta eta Oscar Garcíak ekonomia sozial eraldatzaileari buruzko saio ederra eman ziguten SOBERANÍAS liburua aitzaki.
Zer da gentrifikazioa? Zer egiten du? Zer ez da gentrifikazioa? Non gertatzen da eta zertarako? Nola egin diote aurre hiri ezberdinetan? Lisa Vollmerrek Institut für Europäische Urbanistik-en egiten du lan eta Berlingo eta New Yorkeko maizterren mugimenduetan aritu da. Modu ulergarri eta aberatsean lantzen du gaia Gema Facalek gaztelerara itzuli berri duen ESTRATEGIAS CONTRA LA GENTRIFICACIÓN (Katakrak 2019) liburuan, adi: ekainaren 6an gurekin izango dugu.Liburuak Irene Sabatéren hitzoste bat dauka, Sabaté Bartzelonako Sindicat de llogatersekoa da.
Duela ia bi aste hasi zen Las mariposas me confunden ikastaroa eta jada entzungai daukazu bai Irantzu Varelaren hitzaldia baita Laura Latorrerena ere. Astelehenean hurrengo hitzordua.
Parlamentu Sozialak fiskalitateaz eta banku publikoaz eztabaida antolatu zuen eta GeBai, EHBildu, Orain Bai, Podemos eta I-E erantzuten aritu ziren: entzun ditzakezu.
Joan den asteburuan LITERALen ginela Los Chikos del Maizeko Negak esan zigun oso gustura irakurri zuela Dave Randallen SOUND SYSTEM, hurrengo egunean txio sorta bat idatzi zuen. Joan den astean ere, Bernardo Atxagak LA VANGUARDIAn liburuko pasarte bat aipatu zuen. Eta Santiago Javier Navarrok musikari buruzko beste saiakera batzuekin batera iruzkindu zuen.
Amaia Lekunberrik XXL elkarrizketa bat egin zion Silvia Federiciri MUNDUA BERRIZ LILURATUZ (Katakrak 2019) liburuaz ARGIAn.
Joan den asteburuan Bartzelonako Fira Literalen izan ginen, lerrootan bertako martxari buruz aritu gara.
Atzo izan zen Ibaiertzean jaialdia Santurtzin. Hantxe egon zen bigarrengoz Katanga sound systema, ez badakizu zer den Luis Soldevilak azalduko dizu.
Sarritan egokitu zaigu azken garaiotan Europan: zer da klasea? Zer izan zen XX. mendean? Zer izan zen klasea Marxentzat? Klasea alboratzea ote da borroka feminista ala etorkinen eskubideen aldeko borroka? Bada, saiakera llabur baten bidez bilduma berriarekin hasi gara gaztelaniaz, justifikatu gabe, tranparik gabe, hitzaurrerik gabe, ildora zuzenean, Sandro Mezzadra eta Mario Neumann ekarri ditugu CLASE Y DIVERSIDAD. SIN TRAMPAS liburuan: atsegingo zaizulakoan.
Maitane Unzu EUSKALERRIA IRRATIAn izan zen eta Julia Rothmanen liburu ederra aurkeztu zion Lohitzune Amatriari.
Che Guevararen ministro ordea izan zen Tirso W. Sáenz izan genuen gure artean eta Kuban sozialismoa nola eraiki zuten kontatu zigun.
Udazkenean ale berri bat argitaratu zuen EHAZEk antzerkiari buruz, solasaldi kolektiboa entzungai daukazu.