Salgaien zerrenda

Durangoko azokan gaude!

2018/12/05

Gaurtik igandera Durangoko Azokaren 53. edizioan gaude. Egunero Barrenkaleko 13an eta 14an, 10:30etatik 20:00etara. Hara heldu dira gure azken-azken nobedadeak ere (bell hooks, Heinrich von Kleist, Giorgio Antonucci), horrez gain funtsa ere badugu. Zatoz bixitan!
Gainera, 6an, 7an eta 8an 13:30ean Ahotsenean aurkezpenak izango ditugu: Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti Rosa Luxemburgena, Mari-mutil handi baten bluesa Leslie Feinbergena eta Feminismoa denon kontua da bell hooksena.


bell hooksen «Feminismoa denon kontua da» aurkeztu dugu

Prentsaurrean aurkeztu genuen FEMINISMOA DENON KONTUA DA, aurkezpenaren bideoa eskura daukazu bideo euskarrian, Mari Luz Esteban hitzaurrearen egilearekin batera, honezkero Ariane Kamiok horren berri eman zuen GARAn.

Zigorraren aurkako jardunaldien audioak eta bideoak

Biziki interesgarriak izan ziren, eta jada entzun ditzakezu, Salhaketak antolatutako hiru solasaldien audioak. Eta gainera AHOTSAk bideo euskarrian jaso zituen kartzelarik gabeko munduari buruzkoa, kartzelei buruz anarkismoak emandako alternatibei buruzkoa eta 1978ko Erregimeneko ezkerraren gogoetei buruzkoa.

«Sócrates» komikiari iruzkina

Yoanna Rodionovak iruzkina egin dio SÓCRATES Joann Sfar mitikoaren komiki berrienari.

Iflandia: Nafarroa marka gisa

Luis Soldevilak Nafarroaren eguna probestu zuen Iflandian Nafarroa markari buruz jarduteko.


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

Michael Kohlhaas

,

15,00 €

Badugu

Bizitzea ez al da oso arriskutsua?

,

16,00 €

Eskuragarri 4-5 egunetan

El prejuicio psiquiátrico

,

18,00 €

Badugu

El minuto y el año

,

17,50 €

Eskuragarri 4-5 egunetan

Pan y Rosas

,

15,00 €

Badugu

ESTETICA DE LA INSTALACION

,

23,00 €

Badugu