«El arte de no ser gobernados» eta «Abolizioa»
2024/10/31
Azken egunotan liburu garrantzitsuak iritsi dira liburu-dendara. Aurrenekoa Angela Davisen Abolizioa. Politika, praktikak, promesak da: kartzelarik gabeko mundu bat pentsatzea helburu duen lan mardula. Bigarrena James C. Scotten El arte de no ser gobernados. Una historia anarquista de las tierras altas del sudeste asiático da, liburu mardul eta sofistikatua Asia hego-ekialdeko historia ezezagunari buruz.
Palestinaren aldeko proiekzioa
Datorren azaroaren 2an Balfourren deklarazioa gogoratzeko, nazioarteko hitzorduarekin bat egin eta Naila and the uprising proiektatuko dugu Katakraken.
Mintegia: Etxebizitzaren arazoa Iruñean
Itzuli da Katakrakeko Ikerketa Gunea mintegi berri batekin: Etxebizitzaren arazoa Iruñean. Eman izena!
Rifqa Iruñean
Azaroaren 6an 19:30ean Eider Beobide itzultzaileak eta Xalba Ramirezek errezitaldia egingo dute Iruñeko Laban (Gaztelu Plazan) Karrikirik antolatuta Mohammed el-Kurd-en Rifqa poema liburua oinarri. Horrez gain, azaroaren 10ean 13etan Arrasateko Irati tabernan egongo dira eta azaroaren 13an 18:30ean Bilboko Zirikan.
«Abolizioa» BERRIAn, DIARIO VASCOn eta GARAn
Joan den astean aurkeztu genuen Angela Davisen Abolizioa. Politika, praktikak, promesak prentsaurrean eta albistea argitaratu zuten GARAn, DIARIO VASCOn eta BERRIAn.
«El arte de no ser gobernados»en aurkezpen bideoa
Modu ezohikoan aurkeztu zuten Aitor Balbásek eta Emmanuel Rodríguezek James C. Scotten El arte de no ser gobernados. Una historia anarquista de las tierras altas del sudeste asiático eta bideoa ikusgai daukazu.
«Hiri-gerra Palestinan» irratian
Miren Mindegiak elkarrizketa egin zion Itsaso Larramendi Hiri-gerra Palestinan liburuaren hitzaurrearen egileari EUSKALERRIA IRRATIAn eta Bego Yebrak RADIO EUSKADIra gonbidatu zuen.