Salgaien zerrenda

Iritsi dira «Hiri-gerra Palestinan» eta «Lo que Engels no podía saber»

2024/10/16

Hemen daude Katakrak argitaletxearen azken bi nobedadeak. Eyal Weizmanen Hiri-gerra Palestinan. Okupazioaren arkitektura eta estrategia militarra (Amaia Astobizak itzulia eta Itsaso Larramendiren hitzaurre batekin) eta Andrej Holm Lo que Engels no podía saber. La vivienda como bien de inversión (Pablo Carmonaren hitzaurrearekin).


Letraheridas jaialdia seigarrenez

Itzuli da Letraheridas, gaztelaniazko edizioa inarrosten duten emakumeen jaialdia. Urriaren 21etik aurrera sei egun zoragarri. Hemen behean dauzkazu datak eta gonbidatuak. Zatoz, eta bazkide bazara, eskatu tokia gordetzea socixs@katakrak.net helbidean.

«El cirujano y el pastor» HORDAGOn

Aitziber Jimenez de Aberasturik elkarrizketa egin zion Meg Ostrumi El cirujano y el pastorren egileari.

«Rifqa» eta «Girgileria» hedabideetan

Hedabideetan albiste izan da udaberrian hasi ginen Katakraken poesia bilduma berria. Abuztuaren 26an Miren Mindegiak Eider Beobide elkarrizketatu zuen, Rifqaren itzultzailea, EUSKALERRIA IRRATIAn. Irati Majuelok iruzkina egin zion BERRIAn. EiTB Kulturan itzultzailearen kultur gomendioak jaso zituzten eta Itziar Diez de Ultzurrunek itzulpenaren garrantzia nabarmendu zuen Palestinaren aldeko borrokan.

Miren Mindegiak Maider Ramirez elkarrizketatu zuen Girgileriaren itzultzailea.

Irakurle taldeak

Hasi da Irakurle talde feminista (hautaketa eder batekin eta Maite Mutuberriaren afixa zoragarria lagun) baina baita Irakurle taldea ere: begira datak agendaren webgunean ala galdetu liburu-dedan. Gogoan izan: ez da izenik eman behar, liburua irakurri eta zatoz entzuteko gogoz.

«Sorginak, emaginak eta erizainak» & «Herriaren hezkuntza eta demokrazia»

Ainhoa Aldazabal reseñó Sorginak, emaginak eta erizainak en ARGIA.

Jon Jimenez reseñó Herriaren hezkuntza eta demokrazia en ZAZPIKA.


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

LO QUE ENGELS NO PODÍA SABER

,

19,00 €

Badugu

Hiri-gerra Palestinan

,

12,00 €

Badugu

LA VIRALIDAD DEL MAL

,

18,00 €

Badugu

HETERO

,

17,50 €

Badugu

El ojo del lobo

,

18,00 €

Badugu

SEMENA MUNDIALA DA

,

16,75 €

Badugu