Salgaien zerrenda

«La poesía de la clase» liburu-dendetan

2020/12/06

Proletarioez hitz egin aurretik, babesgabetasun komunaren esperientziari buruz hitz egin aurretik, sortu eta zirkulazioan egon ziren hamaika testu, txosten, ikerketa, buletin eta eleberri, gerora mespretxatu ziren dokumentu haiek, atzeraokiak zirela, anarkikoak eta erromantikoak. Beren delitua izan zen lehenaldira jo zutela, neurri batean idealizazioaren bidez, egunerokotasunean zegoen heriotza eta suntsiketa erasotzeko.
LA POESÍA DE LA CLASE (Patrick Eiden-Offe) XIX. mendearen lehenengo erdira bidaia da, antikapitalismo erromantikoaren errehabilitazio ariketa berantiar bat da.
Baina adi, egunotan geuk argiratutako beste bost nobedade iritsi baitira liburu-dendetara.


Durangoko azoka

Durangoko Azoka digitalan gure funtsaren hautaketa bat ikusiko duzu. Gainera 7an 18etan ERBESTEKO GUTUNAK VICTOR HUGORI aurkeztuko dugu Amaia Lasarekin eta zuzenean ikusteko aukera izango duzu. 8an 18etan GURE HISTORIA DA ETORKIZUNAren txanda izango da Danele Sarriugarterekin: hemen zuzenekoa.

Liburu-denden eguna

Azaroan izan zen liburu-denden eguna. Martxan jarri zuten Todostuslibros ataria. Orain gure webgunean saltzeaz gain han ere bagaude. Kontu horietaz aritu zen Xabier Maeztu RADIO NACIONALen eta BERRIAn. GARAn ere aritu ginen Amaia Ereñagarekin.

Audioak: Pirritx, Ricardo Gómez, Mikel Reparaz, Pirritx, Oihana Arana

Asteazken goibela zen eta Ricardo Gomez eta Haritz Pascualek Los crímenes de la vuelta 83 (Antipersona 2020) aurkeztu zuten.
Mikel Reparaz eta Juan Kruz Lakastak Las grietas de América (Península 2020) aurkeztu zuten.
Pirritx, Porrotx, Marimotots, Maite Mutuberria eta Julio Soto izan genituen Amaren intxaurrak (Katxiporreta 2020) aurkezten.
Oihana Arana, Xabat Illarregi, Endika Legarra, Aner Peritz, Maite Sarasola eta Ekiñe Zapiain Bertsoaroaren baitako saio batean entzun genituen.
June Sanmillán eguberri argiez eta sexuaz aritu zen RADIO EUSKADIn eta LA BRECHA ORGÁSMICA eta EXCEPCIONALISMO SEXUAL (Katakrak 2020) izan zituen mintzagai.

«Kontu pribatu bat» DIARIO VASCOn eta DIARIO DE NAVARRAn

Nerea Azurmendi KONTU PRIBATU BAT (Beppe Fenoglio) liburuaren argitalpenaz aritu zen DIARIO VASCOn eta Ion Stegmeierrek gauza bera egin zuen DIARIO DE NAVARRAn.

«Cuando tu jefe es una APP» GARAn

Ane Urkirik interneteko plataformetarako lan egiten duten langileen eskubideei buruz erreportaia egin zuen eta CUANDO TU JEFE ES UNA APP (Katakrak 2020) liburuko Laureano Martínezekin hitz egin zuen, besteak beste.

Murgildu ardotegian: El Mozo Wines

Mahastizain mordoaren ardoak dauzkagu ardotegian. Tartean Arabakoak, Lantziegokoak. El Mozo Wines familia proiektu bat da, 40 urte dauzka. Ardotegitik hiru erreferentzia nabarmentzen dizkizugu: Herrigoia (beratze karbonikoa), El cosmonauta y el viaje en el tiempo (mahats guztiak elkarrekin lantzen dira, mahas guztiak osorik erabiltzen dira eta beratze karbonikoa erdizka egiten da) edota Malaspiedras (zigilu ekologikoa duen ardoa).


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

TEORÍA FEMINISTA

,

18,00 €

Badugu

TURISTA KLASEA

,

16,00 €

Badugu

Cartas de Sylvia Plath

,

26,00 €

Eskuragarri 7 egunetan

HILKETA LOKARTUA

,

15,00 €

Badugu

Los desposeídos

,

19,95 €

Eskuragarri 4-5 egunetan

Gauzak direna balira

,

19,00 €

Eskuragarri 7 egunetan