Orgasmo arrakala ahoz aho
2021/01/23
2020aren hasieran Paola Damontik hitzaldia eskaini behar zuen udalaren lokal batzuetan: ez zioten utzi. Katakrak bete zuen trukean. Hitzaldi hartatik jaio zen LA BRECHA ORGÁSMICA, liburu pedagogiko eta zabal bat, aste gutxi dendetan daramana eta, honezkero, solasaldi asko sortu dituena.
Katakraken aurkeztu zuen (entzungai daukazu). Hasi da han eta hemen agertzen ere. Paula Etxeberriak elkarrizketa egin zion egileari DIARIO DE NOTICIASen, Reyes Ilintxetak ARGIAn, Zoe Martikorenak HAMAIKA TBen eta EGUZKI IRRATItik ere pasa zen.
«Kontu pribatu bat» GARAn, EUSKALERRIA IRRATIAn, ARGIAn, ETBn
KONTU PRIBATU BAT liburuaz jardun zuten GARAn, Lohitzune Amatriak elkarrizketa egin zion Josu Zabaletari EUSKALERRIA IRRATIAn, Ibai Atutxak iruzkina idatzi zuen ARGIAn eta EiTB Kulturan aipatu zuen Ana Moralesi eta Josu Zabaleta itzultzaileei egin erreportaian.
«Ramón Bengaray» eta «El blues de la invisibilidad» prentsan
Mar Basailek gutun ederra argitaratu zuen RAMÓN BENGARAY. OSASUNA Y REPÚBLICA liburuaz DIARIO DE NOTICIASen, Santiago Javier Navarrok iruzkina egin zion. Michele Wallacen EL BLUES DE LA INVISIBILIDADi buruz ere egin zuen iruzkina.
Audioak: Nader Koochaki &Aitzpea Leizaola, June Sanmillán
Santas Pascuas jaialdiaren baitan izan genituen Nader Koochaki eta Aitzpea Leizaola Soineko paisaiak artelan ederrari buruz hitz egiten.
June Sanmillán RADIO EUSKADIn izan zen mitologia elektrikoaz hitz egiten.