Stuart Hall euskaraz! Colin Ward gazteleraz!
2025/03/14
Iritsi da liburu-dendetara euskarazko azken nobedadea, Ibai Atutxak hautatu eta itzuli dio, sarrera ere idatzi du, Stuart Hallen funtsezko sei testu dira. Kultur ikerketetatik gaur egungo mundua ulertu eta aldatzeko gonbidapen bat dira: kapitalismoa kulturatik ulertzekoa, arrazakeria, hegemonia neoliberala, eskuin muturraren goraldia. Irakurri KULTURA, AURKAKOTASUAN ETA BOTEREA, gainera McKenzie Warken hitzatzea dauka. Liburua prentsaurrean aurkeztu genuen eta albistea jaso dute DIARIO VASCOn eta EUSKADI IRRATIAn.
Colin Ward «El niño en la ciudad»
Iritsi da liburu-dendetara gure gaztelerazko azken nobedadea Colin Warden EL NIÑO EN LA CIUDAD, hirien eta haurren ikuspegi ezohiko eta askatzaile bat. Gainera, edizio honek Ann Golzenen 122 argazki dauzka. Asteartean 19:00etan Alfredo Hoyuelos eta Clara Eslavarekin aurkeztuko dugu liburua Katakraken.
Bi ikastaro berri: Eskolaz eta transfeminismoaren auziaz
Astelehenean hasi zen (nahiz eta batu zaitezkeen) QUE ARDA EL COLE ikastarora eta martxoaren 27an hasiko da DRIG, DRAG, DRUG (Danele Sarriugarte, Fermintxo Zabaltza, Miren Narbaiza, Plazeratu, Gordas pimponeras...). Begiratu, eman izena eta lagunak gonbidatu!
Greba? Zer egin?
Oihana Bildarratz, Miren Izco, Xabier Murciano, Isabel Irigibel eta Xabier Gallo hezkuntzan egon diren greben inguruan solastu ziren. Entzungai daukazu!
«Idazketa labana bat da» EUSKADI IRRATIAn
Entzungai daukazu Arantxa Iturbe eta Leire Lakastak Annie Ernauxen liburuaren inguruan izan zuten solasaldia.
Harremana duten ekitaldiak
Libros recomendados:





