Gerturatzen ari da Nazioarteko Poesiaren Eguna: asteon izango da La Casa Rojaren hileroko hitzordua eta Irakurle Taldean Ingeborg Bachman eta Anne Sexton izango dituzte berbagai. Iruñerrian genero honi lotutako ekitaldi gehiago egongo dira, baina guk gertuen sentitu dugun gertakizunetako bat Inaxio Goldaracenaren Anestesia liburuaren argitalpena izan da. Aurkezpena? Apirilak 15ean kale Nagusiko 54an.
Entzungai duzu Iñaki Redín 'Popi'ren TDAHri buruzko hitzaldiaren osteko galdera erantzunen erronda.
Paul Bilbao eta Asier Basurto Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa aurkezten egon ziren.
Cristiana Luisa Francisca eta Marleni Polo Errepublika Dominikarreko emakumeen eskubideez aritu ziren.
Barbara Balzerani y Gloria Rekarte reflexionaron en torno a la cárcel y la lucha armada en la Italia del siglo pasado.
Martin Aranburu, Arantza Santesteban y Zelai Nikolas charlaron sobre la coyuntura catalana.
German Esparzak Unai Maleski poeta iruindarraren Hau ez da poesia (Elkar 2016) liburu argitaratu berria iruzkind du.
2015eko azaroko atentatuen osteko saiotik Korsikako egoerara egin du jauzi TELEZELULOSAk saio berrian. Zenbait berritasun teknikorekin gainera, Ahotsa.info lagunen lanari esker.
Euskaratu dugu Slavoj Zizek filosofo esloveniarrak Donald Trumpi buruz idatzi berri duena.
Gainera –eta aurrez audioaren esteka eman badizu ere– bideoan daukagu Kataluniari buruzko mahai ingurua.
Itzuli da Emakume langilearen nazioarteko eguna eta Feminismoa(k) irakurketa ibilbidea berreskuratuko dugu berriz ere: saiakerak, eleberriak, ipuinak, poemak eta komikiak
Egunotako geure agenda ere interesatuko zaizu: Cristiana Luisa Francisca eta Marleni Polo Dominikar Errepublikako emakumeen eskubidei buruz martxoak zortzian, Barbara Balzeranik eta Gloria Rekartek Brigada Gorriei buruzko liburua aurkeztuko dute bederatzian, Adoración Guamamek TTIPari eta generoari buruz hamaikan eta Estibaliz de Miguelek maitasun harremanei eta kartzelari buruz hamazazpian.
Bide batez, buletin honetan bertan Txela eta Terexkova garagardoen posterrak igortzen dizkizugu, Marisa Mantxolaren irudiekin.
160 lagun bertaratu ziren TDAHari buruz Iñaki Redín 'Popi'k eman zuen hitzaldira. Ederra izan zen entzutea eta pentsatzea hezkuntzaren, jakintzaren eta osasunaren inguruko gai honi buruz.
Aurki igoko dugu galdera-erantzunen audioa. Baina jada prest duzu hitzaldiko ikusizko materiala. Buletin honen azpikaldean, PDF batean.
Mar Gigón eta Soraida Hussein izan genituen Palestinamo emakumeen mugimenduari buruzko liburua aurkezten.
Atlantiko Beltzaren garaian argitaratu zuten Sustraian Recordseko lagunek euskarazko musika beltzari buruzko abestien bilduma. Berriz ere sareratu ditugu, deskargatzeko aukerarekin.
Lehenengoak 1970etik 1986rako aldia biltzen du. Eta bigarrenak 1986tik 2016rakoa.
Ederra da funts handia duten bi disko jasotzen dituzunean. Heldu dira jada liburu dendara Broken Brothers Brass Banden Ildoa landuz eta The Titaniansen From Zerokoma. Bizitza handia duten lanak, errealak eta utopikoak, Iruñerriaren barrunbeetatik erdituak.
Bide batez, ostegunean izango dugun Iñaki Redín 'Popi'ren TDAHri buruzko hitzaldira gonbidatu nahi zaitugu.
Nafarroako Ubidearen bigarren faseari buruzko eztabaida entzun dezakezu Uraren kultura berriaren aldeko elkarteak antolatutako ekitaldia.
Erresilientziaz, tortura gainditzeaz, jardun zuten Ainara Iraizozek, Janette Goikotxetak, Gorka Zabalak eta Patxi Arratibelek.
Solasaldi beraren audioaeskaintzen dizugu.
Inaxio Goldaracenak Anna Akhmatovaren REQUIEM liburua iruzkindu du (Madril, Cátedra, 2006).
Luis Soldevilak, 'Elmo' Williamsen heriotzaren aitzakiarekin, seriotasunez hitz egin digu Fron Zerokomoa to The Titanians eta Ildoa landuz diskoen inguruan.
Hedoi Etxartek zergatik entzun behar duzun BBBBren diskoa azalduko dizu.
Asteon Maitane Unzu Nafarroako Parlamentuan egon zen elikadura subirautzari buruzko jardunaldi batzuetan (bideoa ikus dezakezu). Horri loturik, larunbatean, 27an kooperatiba ezberdinetako lagunak etorriko dira: anima zaitez bermutera.
Asteartean kulturatik torturari buruz hitz egiteari buruz jardun zuten.
June Sanmillan en Radio Euskadiko Iflandian izan zen Felix Linaresekin gai bera -eta beste batzuk- jorratzen.
Xabier Maeztu astero bezala Euskalerria Irratian izan zen eta ore hautsia eta kuia krema egiten erakutsi zigun.
Ez baduzu Atlantiko Beltzako audio guztiak entzuteko aukerarik hemen duzu dena nahastuta 13 minututan, Sustraian Recordseko burkideek egindako erremix bat esaldi ederrekin eta humorearekin.
Aste aberatsa izan da, gauak luzatu ditugu Radio 3ko El Séptimo Vicio kantinan izan dugulako Ikuspuntua Jaialdia aitzaki. Hemen beheko audioetan entzun ahalko dituzu.
Asteon izan da Bertolt Brechten jaiotzaren urteurrena - baita Julio Cortazarren heriotzarena ere - eta gure sukaldariek esaten duten bezala: «Lehenena da jana, gero dator morala». Tori beraz elikagai sorta bat.
Eduardo Irujok azken nobel saridunaren liburuetako bati egin dio iruzkina: LA GUERRA NO TIENE ROSTRO DE MUJER(Bartzelona, Debate, 2015).
Ahotsa.info-koen albistea torturaren eta kulturaren arteko erakusketari eta hitzaldiei buruz.
Javier Tolentino eta bere gonbidatuek 4 saio egin dituzte Katakraketik. Entzungai dituzu jada lehenengo hiru hitzorduak. Zeluloideari eta solasaldiari gorazarreak dira. El Drogas, Tonino Carotone edota J'aime bezalako artisten kontzertuekin.
Hemen batu ditugu aurtengo jardunaldi eta ikastaroen audioak, elkarrekin izan ditzazun.
Zigorraren Kulturaren Kontrako bigarren jardunaldietako bost audioak.
Gerrari buruzko jardunaldietako hitzaldietako bi hitzaldi.
Atlantiko Beltza)ko zortzi hitzorduak.
Astelehenetik aurrera erakusketa bat izango dugu, eta hitzaldi sorta bat torturaren eta kulturaren inguruan ikusi hitzordu bakoitza.
Astelehenetik ostegunera Radio 3ko El Séptimo Vicio saioa Katakraken grabatuko dute Ikuspuntua jaialdiaren baitan. Iluntzeko 22etatik aurrera El Drogas, Tonino Carotone, J'aime eta Belizeren kontzertu akustikoak izango ditugu.
Ricardo Hernándezek Joan-etorriko kanteei buruzko hitzaldia eskaini zigun. Solasaldian gaia hazi zen.
Aritz Ibañezek Bidador past(f)oralari buruz hitz egin zigun.
Iruñea Tropikal berri bat dator? mahai-inguruan DJ Reimy, Mosto (Raperos de Emaus), Ada (Benation), Fermin Valls (The Titanians) eta Olaia Oneka (Arima) bildu ziren eta mikro irekian jendeak parte hartu zuen.
Atlantiko Beltzko audio guztiekin maratoi bat egin dezakezu eta guztiak jarraian entzun.
Akatz reggae taldeko lagunek EH jamaikarrari buruz hitz egin ziguten.
Hilero bezala Luis Soldevila Iflandia irratsaioan egon zen eta gure eskualdean zabaltzen ari den paradigma musikal berriaz jardun zuen. Torturari buruzko jardunaldiez ere jardun zuen.
Jada sarean daukazu Broken Brothers Brass Banden bideoklip berria: Arga ibaitik Jito Alai pilotalekura Katakrakeko sukaldetik pasata. Gumbo ibaiertzean deitzen da eta basatiki ederra da.
Urtea hasi zenean hil zen Pierre Boulez. XX. mendeko orkestra zuzendaririk garrantzitsuenetako bat. L'Humanité egunkariak 2010ean egin zion elkarrizketa luzea euskaratu dugu.