Hilero bezala, presaka hitz egin zuen Luis Soldevilak Felix Linaresekin RADIO EUSKADIN. Zertaz? Bada asteon Iruñerrian izango ditugun musika aferez: Maravillas Gaztetxeko Skabideanen esperimentuaz, Ibaiertzean jaialdiaz, Iruñea NOLA?ren aurtengo proposamenaz.
Kalea musikaz josita egongo da, baina kale Nagusian ere ez dira hitzorduak falta: Ander Izagirre izango dugu asteartean eta Juan Carlos Garcia ostiralean.
Moreno Cabrerak utzi du arrastoa gurean, asteon Ander Perezek ARGIAn egin zion elkarrizketa argitaratu dute.
Joan den larunbatean Alez Juanmartiren hitzaldi bat izan genuen eta GAUR8n elkarrizketa egin zioten Kataluniako hezkuntzaren egoerari buruz.
Bere bixitaren aurretik Mariluz Secilla June Sanmillanekin solasten aritu zen Siriako mugimendu bakezaleari buruz.
Eduardo Irujo INFO7 irratian izan zen UNA SOLA MUERTE NUMEROSA liburuaz solasten, bere oharrak ere irakur ditzakezu.
Ekainaren bian izango da Alternatiben Herria. Udazkenetik jende mordoa ari da lantzen. Eta geure kide Maitane Unzu ari da, mugimendu sozial eta sindikaletako beste zenbaitekin, koordinazio lanetan. Berriki elkarrizketa egin diote ALDA aldizkarian. Beraz, Alternatiben Herria lagundu nahi baduzu: zure eskuak eta txanponak (BAI CROWDFUNDING BAT!) ongi etorriko dira seguru.
Sandra Loreak hitzaldia eskaini zigun Txiapasi buruz, emakumeez, hezkuntzaz, Ekologistak martxanek gonbidatuta etorri zen.
Berriki itxi dute Auzolan liburu denda. Eta egun batzuk lehenago hil egin zen Javier Morote, Eduardo Irujok lerro batzuk idatzi dizkio.
Gertakizunei aurrea hartu zien June Sanmillanek RADIO EUSKADIKO Iflandiako kolaborazioan: Altsasuko kasuaren manifestazioa Gamazadarekin eta Foruen monumentuarekin lotu zuen. Handik egun batzuetara, asteon, beste bidegabekeria judizial bat tarteko – Antonio Manuel Guerrero, Alfonso Cabezuelo, Jesús Escudero, Ángel Boza eta José Ángel Prendaren bortxaketa– hamaika mobilizazio ikusi ditugu.
Ismael López Fauste eta Yolanda Rodríguezek ESCÚPELO liburua aurkeztu ziguten pornoaz eta prostituzioaz.
Justo Arriola eta Joxe Paulosek Nafarroaren historia hurbilaz jardun zuten A PIES DEL CABALLO (Txalaparta 2017) liburuaren aitzakian.
Bete dugu furgoneta. Eta bihar, goizeko hamarretatik, %10eko deskontuarekin Karlos III.a etorbidean. Nobedade mordoarekin eta azken hilabeteotako liburu interesgarrienekin. Eman krema lepoan eta zatoz itzaletik: zure zain egongo gara.
Kasu. Ostegunean 19etan gurekin izango dugula María Pazos, eta ordurako eskuartean izango dugu CONTRA EL PATRIARCADO. Economía feminista para una sociedad justa y sostenible (Katakrak 2018) argitaratu berri dugun azken liburua.
Baina gainera, Liburuaren egunerako MACHO NEGRO Y EL MITO DE LA SUPERMUJER (Katakrak 2018) prest izango dugu, Michele Wallacen lan polemiko hura. Horrez gain, heldu zaigu jada, LA CREACIÓN DEL PATRIARCADO (Katakrak 2017).
Jada entzun ditzakezu Laia Estrada (CUO), Mireia Foradada (Gatamaula), Begoña Zabala eta Amaia Zufia (Bilgune Feminista) feminismoaz, antolakuntzaz eta erabakitze eskubideaz.
Xabier Maeztu sukaldari eta informatikaria ETB1en izan zen garbantzuak Andaluziako erara egiten: ikusi bideoa.
Duela urte bete argitaratu genuen SIGUE ADELANTE (Katakrak 2017) eta, berriki Ferran Rierak erreseina egin dio DIARIOFOLK agerkarian.
Aste hasieran etorri zitzaizkigun Juan Pablo Huércanos (Oteiza museoko zuzendari-ordea) eta Susana Romanos (greylock-eko editorea) EL CALIFA CIGÜEÑA aurkeztera. Gainera, Ana Oliveirak erreportaia egin zion DIARIO DE NOTICIASen.
Duela bederatzi egun Moreno Cabrerari Ion Orzaizek BERRIAn elkarrizketa egin zion. Oihartzun handia izan zuen eta bere hitzaldia berreskuratzen dugu berriz ere.
Tristtan Mourguyk kontzertu ederra eskaini zuen lau lagunen aurrean. Teknologiari esker lagun gehiagorengana helduko da orain.
Jon Jimenez, Iñaki Egaña eta Goizeder Taberna Armagabetzea (Txalaparta-Mediabask-Gara 2018) aurkezten izan genituen.
Joannes Jauregik Filiala (Katakrak 2017) eleberriari iruzkina egin zion igandeko BERRIAn.
June Sanmillánek Amaia Zufia elkarrizketatu zuen EGUZKI IRRATIko Taupadak saioan.
Eduardo Irujok El nervio óptico (Anagrama 2017) gomendatu zuen INFO ZAZPI irratian.
Pese a la precariedad de la línea telefónica... Luis Soldevila charló con Félix Linares sobre Radio Patio Irratia, iniciativa de la Comunidad de Aprendizaje García Galdeano (en RADIO EUSKADI).
Hala da. Maiakovskiren olerki hartan bezala: itzuli da inprenten hotsa eta tintaren usaina. Asteon, berriz ere igorri dugu Alzatera LA CREACIÓN DEL PATRIARCADO Gerda Lernerren saiakera, jada agortzear dagoelako. Baina gainera liburu berri bat ere sartu dugu labean: MACHO NEGRO Y EL MITO DE LA SUPERMUJER Michelle Wallaceen (Nueva York 1952) saiakera. Askoz albiste gehiago emango dizkizugu aurki, oraingoz bi hauek.
1978ko Sanferminetan jazotako aitzaki El Drogas, Helena Taberna, Alberto San Juan eta Tania Arriagaizan genituen solasean. Emaitza? Entzun mahai-ingurua. Edota ikusi bideoa. Ala irakurri Edurne Elizondoren erreportaia NAFARROAKO HITZAn.
Edurne Elizondok elkarrizketa egin zien NAFARROAKO HITZAn COPELi buruzko dokumentaleko protagonistei.
Nafarroako liburu denden sari banaketaren audioa berreskuratu dugu.
Moreno Cabrera hizkuntzalariak hitzaldi suharra eskaini zuen 140 lagunen aurrean. Lehenxeago DIARIO DE NOTICIASen galderei erantzun zien.
Leire Iriarte eta Xabier Zubialdek TRANSITANDO LA MATRIX liburua aurkeztu ziguten.