Albiste onak... azkenean! Ez da pandemia amaitu baina... eraberritu dugu ardotegia. Betiko tokian daukazu, liburu dendako sarreran. Aurrez genituen erreferentziak dauzkagu, baina berritasunak baita ere, dozenatik gora mahastizain iparraldetik mendebaldera: Nafarroa Garaikoez gain, Arabakoak baina, baita, Bidasoaren iparraldekoak ere. Biba ardoakekin interkooperazioan. Zatoz eta ikusi zuk zeuk...
Gainera gertuko barazki ekologikoen kontsumo taldea sortu dugu Caparrosoko El puente viejo kooperatibarekin. Argibide gehiago nahi badituzu deituiguzu: 948 225520. Eta gauza bera egin dezakezu gure gazta eta esnekiekin ere, Jauregiatik, Baztandik; eta Gunekoko arrautz ekologikoak ere eskura ditzakezu.
(Badakigu badakizula, baina badaezpada: eramateko janaria prestatzen ari gara, plater goxoak, hanburgerrak, bizkotxoak... ez dizugu telefonoa errepikatuko ;)
Santiago Javier Navarrok iruzkina egin zion CUANDO TU JEFE ES UNA APP liburuari DIARIO DENOTICIASen eta ZAZPIKA aldizkarian hautatu zuten.
Luis Soldevilak RADIO EUSKADIn azaldu zuen badela Amazoni alternatiba online, eta antipodetan dagoela gainera.
Garai grisa da, eguzkitsua baina. Kantinan ezin gara eseri, baina jendeak jana eta edana eramaten du etxera. Gero eta eskaintza zabalagoa dugu, arrautzak, ogia, gazta, ardoa, gure sukaldetik zure sukaldera. Kontzertuak atzeratu behar izan ditugu (Amorante, Petti &Larburu, Eneritz Furyak &Gurrutxaga).
Baditugu albiste onak ere, irailaren amaieran irtsi zen RAMÓN BENGARAY. OSASUNA Y REPÚBLICA Esther Aldaverena eta udazkeneko nobedade nabarmenetako bat izan da: historiaren eta futbolaren zaleak liluratu ditu. Urrian iritsi zen EL BLUES DE LA INVISIBILIDAD. TEORÍA FEMINISTA NEGRA Y CULTURA POPULAR, Michele Wallacena, feminismoaren eta ikasketa kulturalen klasiko bat, hamaika liburu-dendek harrera egin diote. Gaur bertan aurkeztu dugu Beppe Fenoglioren KONTU PRIBATU BAT, Italo Calvinoren aburuz partisanoen literaturako harribitxia.
Mikel Soto, Petti, Harkaitz Cano, Irati Jimenez, Oier Guillan eta Jon Alonsok Suak pizten direnean poema liburua aurkeztu zuten.
Laura P. Larrayak Crónicas de la Hija del viento aurkeztu zuen.
Coral Herrerak Cómo disfrutar del amor ekarri zigun.
Ez dira guztiak, baina hara Letrazaurituetako audio gehiago: Nuria Labari eta Silvia Nanclares eta María Sánchez eta Andrea Abreu.
Esther Aldave, RAMÓN BENGARAY. OSASUNA Y REPÚBLICA liburuaren egilea RNEn izan zen, baita RADIO EUSKADIn ere.
Laureano Martínez, CUANDO TU JEFE ES UNA APP liburuko hitzaurrearen egilea CARNE CRUDA irratsaio sonatuan egon zen.
Urriaren 13an hasiko da, bigarrengoz, Redstone zikloa. Bilboko BIRArekin eta Durangoko Plateruenarekin koordinatuta, hamar musikari apart bost kontzertu bikoitzetan. 13an Raitx datoz Donostiatik eta Joseba B. Lenoir Beratik. 27an Petti eta Maite Larbururen txanda izango da. 5 kontzertu denera, hauekin guztiekin: Eneritz Furyak, Jon Gurrutxaga, Gaizka Isunza, Pelax, MICE eta Joseba Irazoki.
Urriaren 13an bukatuko da Ok, Boomer! ikastaroan izena emateko eguna. Anima zaitez!
Aurkeztu dugu RAMÓN BENGARAY. OSASUNA Y REPÚBLICA eta Esther Aldave hedabideekin hizketan hasi da, SER katean izan zen, adibidez.
Pedro A. Morenok eta Asel Luzarragak Ecologismo integral aurkeztu zuten.
Liberoamerika taldeak Izotzetan islatuak aurkeztu zuen.
Itzuli dira June Sanmillan eta Luis Soldevila Iflandiara. Lehenengo txandan, Kike Martinekin, pandemiaz eta kulturaz aritu zen Soldevila.
Uztailetik ez dizugu buletinik bidali. Gauza mordoa gertatu da, eta beste hainbeste dauzkagu aurrean. Hasi da ikasturtea. Liburu denda nobedadez josita dago, jendeak babesa bilatzen du kantinan euri eta haizetik ihesi. Eta liburu aurkezpenak, solasaldiak, asanbladak, topera dugu areto nagusia. Kontu asko datoz. Adi.
Hogei lagun baino gehiago joan ziren IRAKURLE TALDE FEMINISTAren lehenengo saiora, kontsultatu programa nahi duzunean batu zaitezkeelako. Martxan dago baita ere LA CIUDAD NO ES PARA MIren bigarren denboraldia.
Urriaren amaieran hasiko da IRAKURLE TALDEAren zortzigarren edizioa, indar berrituta.
Itzuli da, Trapezistaren orekak antolatuta, Letrazaurituak II topaketa Katakrakera. Solasaldiak, ikuskizunak, ikastaro bat. Eta bazkidea bazara, irailaren 30era arte (tokia bete artea) aulkia gordeko dizugu socixs@katakrak.net helbidean, ez bazara bazkidea hemen aukera: reservasletraheridas@gmail.com.
KRISTO FUSILAREKIN liburuari iruzkina egin zioten ALDA aldizkarian.
Danele Sarriugarteri elkarrizketa egin zioten BIZKAIA IRRATIAn ARIMAREN ETORKIZUNAri buruz.
Sebastian Friedrich-i elkarrizketa egin zioten LA SOCIEDAD DEL RENDIMIENTO liburuaren, eta beste batzuen kontura, LA DIRECTAn.
LA INCOMPLETA, VERDADERA Y AUTÉNTICA HISTORIA DEL PRIMERO DE MAYO liburuari erreportaia egin zioten DIARIO DE NAVARRAn eta DIARIO DE NOTICIASen.
Honezkero 330 bazkide dauzkagu: lortuko ditugu 500 urtea amaitu aurretik? Kanpainari toki egin zion DIARIO DE NOTICIASek, ORTZADAR gehigarriak eta GARAk argitaletxearen gaia jorratu zuen.
Liburu dendetan dago jada CUANDO TU JEFE ES UNA APP Sarah Abdelnour eta Dominique Médak idatzia eta inprentatik atera berri da RAMÓN BENGARAY. OSASUNA Y REPÚBLICA Esther Aldave Monreal iruindarrak idatzia.
Teknologiaren ikuspen fatalista duzu? Batera daitezke teknologiak prozesu eta prozesu eraldatzaileak? Begira ze programa ederra dugun urriak 19etik aurrera.
Entzungai daukazu Bixente Serrano Izkori egin omenaldia, baita Delincuenciario (Eunate 2020) liburuaren aurkezpena Pascual García Aranorekin ere.
Gazteleraz ekarri nahi genituen bi liburu inprentako ateetan geratu dira, 2021erako zain... baina nobedadeak dakartzagu. Udako lehena izango da Peter Linebaugh historialari marxista. Linebaugh E. P. Thompson-en oinordekoetako bat da eta La incompleta, verdadera, auténtica y maravillosa historia del Primero de Mayo liburuan gertakizun mordoa berreskuratzen ditu, Maiatzaren lehenaren kolore guztiak daude bertan: gorria, berdea, beltza, morea, zuria. Dibulgaziozko liburu bat eta, aldi berean, aberatsa. Aurrez ezagutuko zenituen Crítica eta Traficantes de sueños argitaletxeek gazteleraz emandakoak, agian... urrun dago datorren udaberria, bizitzaren hasiera, eta ordea, udarako irakurketa oso aproposa da hau.
«Eta Sanferminetan zer?» galdetzen diguzue... erantzuna erraza da: ezer ez. Alegia Blackferminik ez. Zer esan nahi du horrek? Bada Nicollette bezalako tabernek irekitako bidea jarraituko dugula: erakundeen lainoen artean ardura. 6an itxita. Eta 7tik aurrera ba ekainaren 7a ala irailaren 7a balitz bezala: gorde bazkaldu ala afaltzeko asmoa baduzu, mahaietan soilik emango dugu jana eta edana, eta liburu denda zabalik izango dugu 10etatik 14etara eta 16:30etatik 20:30etara.
Blogean jaso dugu Irati Majuelok Tiagori BERRIAn egin iruzkina.
Aitor Etxartek Iñigo Roquerekin hitz egin zuen EUSKALERRIA IRRATIAn.
Javier Rojok iruzkina egin zion Kristo fusilarekin (Katakrak 2019) liburuari DIARIO VASCOn eta EL CORREOn.
Antonio Aretxabalak txostena egin du Nafarroako meatzaritza berriaren egoerari buruz, nardagarria da eta entzungai daukazu, txostenaren aleak dauzkazu liburu dendan.
Amaiur Ruizek egin zuen aurtengo azken liburu aurkezpena, entzule gazte-gazteak ziren adi, maskarak bisai erdia estaltzen.
Berrogeialdi betean inprentan geratu zen BOST EGUN, BOST GAU. Eleberri labur bat eta bi narrazio jasotzen ditu liburuak, Portugaldik Frantziara ihes eign zuten ehunka milaka lagunek Frankismo gorrian, eta hori kontatzen du fikziotik Manuel Tiagok. Idazle portugesaren lanez gain Amets Arzallusek (Miñan arrakastatsua eman zuen Susak iazko udagoienan) hitzaurrea egin dio eta Iñigo Roque itzultzaileak hitzatzea Bidasoako muga pasa eta pertsonen trafikoari buruz.
Liburuak egin du bidea hedabideetan: Miren Mindegiak DIARIO DE NOTICIASen jaso zuen, Ane Eslavak BERRIAn, Arantxa Iturbek Iñigo Roqueri elkarrizketa egin zion EUSKADI IRRATIAn, Ion Stegmeierrek DIARIO DE NAVARRAn. Gainera, Roquek eta Amets Arzallusek bideoaren bidez aurkeztu zuten liburua Radical Mayn. Horrez gain Irati Majuelok iruzkina egin zion BERRIAn.
Ícaro Obeso Muñizek PAISAJE TRANSVERSAL blogean AIRBNB, LA CIUDAD UBERIZADA (Katakrak 2019) liburuari iruzkina egin dio.
Silvia Federiciren azken lanari buruz aritu dira ZAZPIKAn eta Patxi Gaztelumendik GARAn Federici eta Amaia Astobizaren arteko solasaldia jaso zuen.
Fernando Castrok bideo bidezko iruzkina egin zion LA SOCIEDAD DEL RENDIMIENTO (Katakrak 2018) liburuari.
HAMAIKA TBn eta DK IRRATIAko Ispilu Beltza saioetan bazkide kanpainaren berri emateko aukera izan genuen. Mila esker hedabideoi.
Fernando Rey solasean izan zen Arantxa Iturberekin EUSKADI IRRATIAko Arratsean saioan Nanni Balestriniren nobelari buruz.