Luxu handia da astelehenetik gurean egongo dena. Gaztelaniaz idazten duten 15 egile handi 5 solasalditan 5 ardatzen inguruan pentsatzen: autobusean, ohean edota liburutegian irakurri ditugu orain arte, eta orain parez pare izango ditugu. Panorama eder hau ekarri digu Vértigo de la trapecistak kale Nagusira eta kontsultagai daukazu programa osorik gure webgunean ere.
Hasi da mezua hedabideetan zabaltzen: DIARIO DE NOTICIAS, DIARIO DE NAVARRA, EUSKALERRIA IRRATIA, GARA, RNE eta HAMAIKA TB.
Etortzeko asmoa baduzu zatoz garaiz, aretoa betetzean ateak itxiko baititugu.
Aste bete daramagu burutik rap abesti bat kendu ezinik... hemen kontatuko dizugu.
Entzungai daukazu casi ciervos (Greylock 2019) liburuaren aurkezpena Uxue Juarez, Regina Salcedo eta Susana Romanosekin.
Duela bi aste jarri genuen Txelaren kupel berria Lynn Conway-ren omenez, badakizu nor den?
![](https://katakrak.net/sites/default/files/styles/blog_home/public/71153601_2356325537959172_1872010025001066854_n_0.jpg?itok=BntQhQLM)
Buletin honek badu izenburu bat. Irudi bat. Eta ordea, lerroburua garatu aurretik hiru kontu garrantzitsu esan behar dizkizugu. BAGA. Iritsi zaigu inprimategitik La creación de la conciencia feminista, Gerda Lernerren bigarren lan klasikoa. BIGA. Dasta dezakezu jada Txela berria: Lynn Conway izena dauka. TRES. Asteon iritsi zaigu baita ere Subversión. Conversaciones con Srecko Horvat, Alfie Bowmen elkarrizketa liburua.
Orain bai. Lerroburura. Bizkaian sortu zen Redstone Soluk. Eta hara lotu gara, Ondarruko Portuko Ranpin eta Bilboko Biran egingo dira REDSTONE zirkuituko kontzertuak: musikari handiak etorriko dira kale Nagusira. Petti eta Iker Lauroba izango ditugu asteartean. 19etan. Eta sarrerak dauzkazu liburu-dendan. Ezin badituzu hartu erantzun eposta honi eta gordeko dizkizugu. Ederra izango da.
Duela aste batzuk argitaratu zuten DIARIO DE NOTICIAS egunkarian Santiago Javier Navarro Las batallas de la bici Una historia popular del fútbol ederrarekin batera.
June Sanmillán itzuli da RADIO EUSKADIko mirkoetara, klimaren krisiaz aritu zen, entzun!.
Hamaika jatorritako lagunek aurkeztu zuten Euskaraldia 2020, Ion Celestino eta Nerea Erbitirekin batera.
Entzungai daukazu No me avergoncé del Evangelio liburuaren aurkezpena.
Gurean izan genuen Jann Marc Rouillan militante historikoa egunotan Frantziako Errepublikan harrera handia izan duen lana.
![](https://katakrak.net/sites/default/files/styles/blog_home/public/2019-10-04_204249.318_1.jpg?itok=s9qB8-QJ)
Asteon iritsiko da liburu-dendetara gure hurrengo argitalpena: Arimaren etorkizuna / Estandar emozionalen sorrera. Eva Illouzen bi testu indartsu dakartza. Danele Sarriugarteren itzulpen garden batekin eta Patricia Amigoten hitzaurre argigarri batekin.
Oso eztabaidatua izan da CLASE Y DIVERSIDAD (Katakrak 2019) liburua. Eta orain bere bidea egiten ari da hedabideetan. Uztailan Santiago Javier Navarrok egin zion iruzkina DIARIO DE NOTICIASen eta Jon Bernat Zubirik eta Endika Alabortek liburuari buruz jardun zuten BILBO HIRIA irratian eta beren EL SALTOko blogean.
Duela aste bete ekarri zigun Asier Amezagak Iratxe Retolazarekin batera Gabriel Arestiren inguruko bere saiakera: entzungai daukazu aurkezpenaren audioa.
Duela pare bat aste, Askapenak gonbidatuta, Maizali buruzko hitzaurrea eskaini ziguten Cira Pascualek eta Chris Gilbertek, biak dira Venezuelako Unibertsitate Bolivartarreko irakasleak: entzungai daukazu.
![](https://katakrak.net/sites/default/files/styles/blog_home/public/whitagram-image_2.jpg?itok=T8Pkr0KQ)
Uztailaren hasieran aurkeztu zuen gurean Samara Veltek Yo sí te creo (Nik sinesten dizut liburuaren gaztelaniarazko itzulpena) Zaloa Basabe, Garazi Arrula eta Maitena Monroyrekin. Orain argitaratu dugu orduko audio hura.
José Luis Padrónekiruzkina egin zion KARTZELAKO GUTUNAK SOPHIE LIEBKNECHTI (Katakrak 2018) liburuari BILBAO aldizkarian.
Onintza Iruretak MARI-MUTIL HANDI BATEN BLUESA (Katakrak 2018) gomendatu zuen udan ARGIAn.
Udarako zenbait liburu hautatu zituen DIARIO DE NAVARRAn eta tartean sartu zuen IZUAREN OSTEKO GOGOETA (Katakrak 2019).
Ikasturtea hasierarekin ituzli da Luis Soldevila RADIO EUSKADIra.
![](https://katakrak.net/sites/default/files/styles/blog_home/public/62438irunea_18.jpg?itok=bJmL4j0z)
Sanfermin betean, goizaldeko 6etan hasi ginen EUSKADI IRRATIAn Tamara Ferrarirekin liburuak gomendatzen, azkenerako 18 liburu gomendatu genituen 5 saiotan: nobelak, ipuinak, saiakerak, poema liburuak.
Hasi ginen Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsarekin, Lidia Txukovskaiaren Sofia Petrovnarekin, Xabier Gantzarainen Zuloarekin eta Susan Buck-Morssen Izuaren osteko gogoetarekin.
Bigarren kolaborazioan gomendatu genuen bell hooksen Feminismoa denon kontua da, María Bastarósen Historia de España contada a las niñas eta Helen Oxenburyren Hartza ehizatzera goaz.
Hirugarrenean: James Longhurtsen Las batallas de la bici, Ilsa Barea-Kulscaren Telefónica eta Iñigo Aranbarriren Munduko tokirik ederrena.
Laugarrenean: Ottessa Moshfeghen Mi año de descanso y relajación, Sigrid Nunezen El amigo, Sarah Hepolaren Lagunas eta Rosa Luxemburgen Kartzelako gutunak.
Eta poema liburuekin amaitu genuen Iñigo Astizen Analfabetoa, Jose Luis Otamendiren Disoluzio agiriak, Castillo Suarezen Irautera eta Sylvia Plathen Ariel eta beste poema batzuk gomendatzen.
Uda betean egin zion Raül Jiménezek iruzkina Ian Brossaten AIRBNB, LA CIUDAD UBERIZADA liburuari INDIENAUTAn.
Mari Luz Esteban eta Nerea Fillat BIZKAIA IRRATIAn izan ziren Hibai Atutxarekin bell hooksen FEMINISMOA DENON KONTUA DA gomendatzen.
![](https://katakrak.net/sites/default/files/styles/blog_home/public/2marilyn-monroe_reading-and-writing_0.jpg?itok=jJ1a7WCn)
Udako gauza ederretako bat izan da Mediterraneoko (La Ciutat Invisible Bartzelonan, Synusia de Terrassan, La Repartidora de Valentzian) eta Erdialdeko Goi Ordokiko (Leganeseko La Libren) Katakrakek 2019an argitaratutako liburuak gomendatu dituztela udako irakurketa gisa (AIRBNB, LA CIUDAD UBERIZADA, CLASE Y DIVERSIDAD SIN TRAMPAS eta ESTRATEGIAS CONTRA LA GENTRIFICACIÓN).
Baina ikasturte hasierarekin ez diogu bizigrinari adiorik esango, mundu autista honetan, sentimendu protesikoak gainditzeko tresnak ere badira liburuak. Eta liburuak zertarako ez bada haiekin pentsatu eta haiez solasteko. Horregatik pozez iragartzen dizugu Irakurle talde feministak antolatutako plana.
Ekainaren hondarrean aurkeztu genion prentsari Susan Buck-Morssen IZUAREN OSTEKO GOGOETA eta hala jaso zuen Miren Garatek BERRIAn.
Handik egun batzuetara Peru Iparragirrek iruzkina egin zion egunkari berean.
Jordi Relañok EL PREJUICIO PSIQUIÁTRICO iruzkindu zuen LA DIRECTAn.
Justo Barrancok AIRBNB. LA CIUDAD UBERIZADA iruzkindu zuen LA VANGUARDIAn.
![](https://katakrak.net/sites/default/files/styles/blog_home/public/1136042-7_1.jpg?itok=ooAM_puT)