Salgaien zerrenda

Durangora arte!

2019/11/30

Abenduaren 5etik 8ra mendebalde urrunera itzuliko gara, urtero dugunez, Azokara urteko nobedade guztiekin. Beraz, egiguzu kuku, Artekalen izango gaituzu, 78-79an.

Aurten euskaraz argitara eman ditugun zazpi liburuetatik bost aurkeztuko ditugu Ahotsenean. Ostiralean, abenduaren 6an 19:30ean Silvia Federiciren MUNDUA BERRIZ LILURATUZ. Abenduaren 7an 18:30ean Eva Illouzen ARIMAREN ETORKIZUNA Danele Sarriugarte itzultzailearekin, 19:00etan Ryszard Kapuscinskiren KRISTO FUSILAREKIN Amaia Apalauza itzultzailearen eta 19:30ean Nanni Balestriniren DEN-DENA NAHI DUGU Fernando Rey itzultzailearekin. Igandean, 8an, Barbara Ehrenreich eta Deirdre Englishen SORGINAK, EMAGINAK ETA ERIZAINAKen txanda izango da.

Horretaz gain gaztelaniazko nobedade guztiak izango ditugu, EL ODIO COMO POLíTICA, besteak beste.

Ez bazatoz, egon lasai, kale Nagusia prest daukagu neguko solstiziorako.


Audioa: Isidro López Txina eta AEBen arteko gerraz

Gutxitan izaten ditugu hain solasaldi osatuak. Eskuin-muturraz, Espainiako higiezinen burbuilaz... entzun Isidro Lopezen hitzaldia.

Iruzkina «Sorginak, emaginak eta erizainak»i BERRIAn

Irati Majuelok iruzkina egin zion Barbara Ehrenreich eta Deirdre Englishen SORGINAK, EMAGINAK ETA ERIZAINAK (Katakrak 2019) liburuari joan den igandeko BERRIAn.

Elkarrizketa «Arimaren etorkizuna»ri buruz NAIZ IRRATIAn

NAIZ IRRATIAn elkarrizketa egin zioten Danele Sarriugarteri Eva Illouzen ARIMAREN ETORKIZUNA (Katakrak 2019) itzuli duela-eta.

Murruen eta mugen historiaren audioak

Entzungai dauzkazu Geronimo de Ustariz Institutuak egindako zikloko bigarren mahai-ingurua zigorraz eta krimenaz eta hirugarrena Herrera de la Manchaz eta trantsizio politikoaz.

Audioa: Eider Goiburu nerabezaroko genero indarkeriaz

Eider Goiburu nerabezaroko genero indarkeriaz aritu zitzaigun.

Audioa: Miren Ortubay zigorrez eta indarkeria sexistaz

Miren Ortubay kriminologoa zigor kodeaz eta indarkeria sexistaz aritu zen.


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

El odio como política

,

16,00 €

Badugu

Diccionario en guerra

,

13,90 €

Badugu

Joemak eta polasak

,

14,00 €

Badugu

Tocar fondo.

,

8,00 €

Badugu

17 segundo

,

18,00 €

Badugu

Tristeza de los cítricos

,

16,00 €

Eskuragarri 4-5 egunetan