Hannah Arendt, Satnam Virdee, Lidia Txukovskaia...
2021/05/04
Ez dakigu noiztik ez dizugun buletinik bidali. Tartean Borborka bezalako ekimen ederrekin hasi gara. IRUÑEA NOLA?! kolektiboaren ekimenak, honezkero hiru kontzertu eta irrati show egin ditu. Lehenengo saioan Moisés no duerme etorri zen, eta ikusgai daukazu. Bertan izan ditugu ere Broken Brothers Brass Band eta Chill Mafiakoak ere, birritan bete dute aretoa, gainera. Xabier Maeztuk ekimena aurkeztu zuen EUSKALERRIA IRRATIAn eta Luis Soldevilak RADIO EUSKADIn.
Horrez gain, Liburuaren egun zoragarria pasa genuen, Udaletik trabak jarri bazizkiguten ere, Nerea Fillatek liburuak gomendatu zituen SER katean eta Xabier Maeztu NAVARRA TVra joan zen.
Gainera, Luis Soldevilak Maria Palauk EL PUNT AVUIn Jordi Oliverasi egin elkarrizketa gaztelerara itzuli zuen.
Hannah Arendt-en «Indarkeriaz»
Duela hilabete iritsi zen Hannah Arendten INDARKERIAZ liburu dendetara. Itziar Diez de Ultzurrunen itzulpenarekin eta Mario Zubiagaren hitzaurrearekin. Eskuz-esku ibili da liburua eta argitalpenaren berri eman dute BERRIAn, BILBO HIRIA IRRATIAn, DIARIO DE NOTICIASen, GARAn eta ORTZADARren.
Satnam Virdeeren «Racismo, clase y el paria racializado»
Duela hilabete iritsi zen argitaratu dugun azken liburua. RACISMO, CLASE Y EL PARIA RACIALIZADO Gema Facal Lozanok itzuli du eta hemen dituzu argibide gehiago.
«La brecha orgásmica», «Kontu pribatu bat», «Mari-mutil handi baten bluesa»
Yasmine Khris Maansrik erreportaia egin zion LA BRECHA ORGÁSMICA liburuari MEDIABASKen frantsesez.
Quarantazortzi talde italiarzaleko Gorka Salces poetak Beppe Fenoglioren KONTU PRIBATU BAT gomendatu zuen BIZKAIA IRRATIAn.
Garazi Albizuak elkarrizketa luzea egin zion Fermin Zabaltza itzultzaileari MARI-MUTIL HANDI BATEN BLUESAren kontura.
Entzun Miguel Vázquez eta June Sanmillán
Entzungai daukazu Miguel Vázquezek egin zuen ABAJO LA DICTADURA liburuaren aurkezpena.
June Sanmillán birritan pasa da RADIO EUSKADItik, batean historialarien askatasun faltaz eta, bestean, 7.200 behi izango dituen makroetxaldeaz aritu zen Iflandia saioan.
Harremana duten ekitaldiak
Libros recomendados:





