Salgaien zerrenda

Udazkenerako 4 hit: Feinberg, Lafuente, Feinberg, Thoreau &Horvat

2021/11/20

Duela haste batzuk hasi ziren argitaratu ditugun azken nobedadeak iristen. Azken-azkenak Henry David Thoreauren WALDEN (estrainekoz euskaraz!) eta Srecko Horvaten DESPUÉS DEL APOCALÍPSIS izan dira (bizi dugun garai post-apokaliptikoari begirada zorrotza).
Horrez gain datozen egunotan dauzkagun ekitaldietara gonbidatzen zaitugu, blogean ere material mordoa dugu.
Liburu denden egunaren karietara Paula Etxeberriak elkarrizketa egin zigun en DIARIO DE NOTICIAS eta erreportaian ere azaldu ginen (argazki zoragarriak Iban Aginagak egin zituen).


Borrokalari transgeneroak

2018ko maiatzan argitaratu genuen Leslie Feinbergen MARI-MUTIL HANDI BATEN BLUESA eleberria. Hari esker ezagutu genuen AEBko langile klaseko lgtbi pertsonen bizitza latza eta jazarria XX. mendearen bigarren erdian. Feinbergen saiakera ezagunena ekarri du orain Fermintxo Zabaltzak: BORROKALARI TRANSGENEROAK, 110 irudi dauzka eta 5 kontinenteetako transen genealogia egiten du.
Honezkero argitalpenaren berri jaso dute BERRIAn, KULTUR SHAREAn, EUSKALERRIA IRRATIAn, EUSKADI IRRATIAn, RADIO EUSKADIn eta EL CORREOn.

Mercados reproductivos: crisis, deseo y desigualdad

Uda hasi berritan argitaratu genuen Sara Lafuenteren MERCADOS REPRODUCTIVOS eta harrera ederra izaten ari da irakurleen eta liburu denden artean. Hedabideetan ere agertzen hasi da: PIKARA MAGAZINE, ARGIA, SER katea, CTXT, berria ETA ELDIARIO.ES.

Urpean murgildu en la prensa eta La poesía de la clase

Garazi Albizuak Josu Zabaleta elkarrizketatu zuen BIZKAIA IRRATIAn URPEAN MURGILDU eleberriari buruz eta Nagore Fernandezek iruzkina egin zion BERRIAn.
Pedro Chavesek iruzkina egin zion LA POESÍA DE LA CLASEri LE MONDE DIPLOMATIQUEn.


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

Hermanito

,

17,90 €

Badugu

GURE FALANGISTA ZEN

,

12,00 €

Badugu

LODO

,

19,95 €

Badugu

LATINOAMERIKAREN ZAIN URRATUAK

,

22,00 €

Badugu

Orgas(mitos)

,

21,00 €

Badugu

Expolio y castigo

,

20,00 €

Badugu