15/01/2024
Cuerpo:

Abenduaren 30ean Katakrakek 10 urte bete zituen. 10 urte hamarna lagunen lan eta gogoari esker. HAU DENA disko bikoitzarekin ospatu genuen eta neguko solsitizioarekin bat, iritsi zen erakusleiho berria: Patxi Chocarro arkitektoaren diseinuarekin eta Joseba Buruskoren zurgin lanarekin. Argazkian: erakusleiho berria euripean.

Urteurrenaz aritu gara ere han hemenka. Euskalerria irratia Katakrakera bertara etorri zen, baita Nafarroako hitza ere, ETBko albistegietan agertu zen nola egin genuen topa xanpainarekin eta BIBA ZUEK! magazinekoak ere bertaratu ziren.

Gomendio bat: ostiralean Jacques Rancièren Los treinta ingloriosos liburuaz arituko zaigu Xavier Bassas Vila itzultzaile eta aditua.

,

Urtearen hondarrean, ohi bezala, liburu salduenak zeintzuk izan ziren begiratu genuen. Hauek izan ziren euskarako salduenak eta beste hauek gazteleraz.

Subtitulo: 
2023ko liburu salduenak
,

bell hooks-en Transgresioa irakasgairen albistea argitaratu zuten Radio Euskadin eta Euskadi irratian,Stefan Zweigen Gizadiaren oren gorenaki buruz idatzi zuen Xalba Ramirezek Irutxuloko hitzan.
Diario de navarrak El cirujano y el pastorri erreportaia egin zion eta Zazpikan Kepa Arbizuren Hau dena disko bikoitzari buruz hitz egin zuten.

Subtitulo: 
Hedabideetan: Transgresioa irakasgai, Hau dena, Gizadiaren oren gorenak...
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
13/12/2023
Cuerpo:

Egun zoroak dira kantinan, liburu-dendan eta areto nagusian. Argibide batzuk, beraz. Baga: liburu denda altxorrez lepo dugu. Biga: nahi baduzu nahi duzun tokira bidal ditzakegu erositako liburuak -edozein banatzailerekin izango dituzun prezio merkeago eta tarte llaburragoekin-. Higa: gogoan izan Aturri eta Ebro arteko ardo eskaintza ederra dugula, ardandegi txiki eta sarritan ekologikoek ekoitzitakoak gainera.

,

Liburu-dendetara iritsi da Andrea García Gonzalezen CALLA Y OLVIDA. Violencias, conflicto vasco y la escucha vulnerable como propuesta feminista: euskal gatazka armatuko kontakizunak ikuspegi feminista batetik. Hitzaurrea Joseba Zulaikak idatzi du eta hitzatzea Mari Luz Estebanek.

Subtitulo: 
Andrea García González: CALLA Y OLVIDA
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Azaroaren hasieran iritsi zen liburu-dendetara Stefan Zweigen GIZADIAREN OREN GORENAK, Edorta Mataukoren itzulpen zoragarriarekin. Hitzatzea Nerea Ibarzabal idaztel eta bertsolariak idatzi du eta Amaia Astobizak egin du zuzenketa. Azala, ohi bezala, Koldo Atxagarena da.

Subtitulo: 
Stefan Zweig: GIZADIAREN OREN GORENAK
,

Iritsi da HAU DENA LP bikoitza, libretoa eta posterra: Fermin Muguruza, Nakar, Chill Mafia, Broken Brothers Brass Band, Los Chikos del Maiz, Ibil bedi, J Martina, Raimundo el Canastero, Mursego, Trigger, Kinbonbo Brass Band, FECBEG, Joseba Tapia, Pirritx Porrotx eta Marimotots, DJ Reimy, eta hamarka musikari gehiago. Bide batez. Jakizu abenduaren 20an 19etan diskoaren entzunaldia egingo dugula, zenbait musikarik lagunduta.

Subtitulo: 
El doble LP: HAU DENA
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
15/11/2023
Cuerpo:

Kolonialismo sionista Palestinan egiten ari den sarraskiaren garaian, gomendio bat: irakurri Shlomo Sand, Ilan Pappé, Noam Chomsky, Hannah Arendt edota Norman Finkelstein.

,

Katakrakek 10 urte egingo ditu abenduan. Ospatzeko 87 musikarik 15 abesti egin dituzte eta LP bikoitz batean jaso ditugu, gehiago jakin nahi baduzu (eta merkeago eskuratu) hemen irakurri.

Subtitulo: 
HAU DENA: LP bikoitza eta 24 orrialdetako libretoa 10 urte ospatzeko
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Friedrich Engelsen ETXEBIZITZAREN AUZIA argitaratu dugu Amaia Prietoren hitzaurrearekin eta Ane Garcíak itzulia. Albistea IRUTXULOKO HITZAn eta BERRIAn argitaratu dugu. Egunerokotasun handiko lana da nahiz eta duela 150 urte argitaratu zuten.

Subtitulo: 
Friedrich Engels: ETXEBIZITZAREN AUZIA
,

Argitaletxeari loturiko albiste hauek argitaratu dira hedabideetan: EL CIRUJANO Y EL PASTOR GARAn, TRANSGRESIOA IRAKASGAI ARGIAn eta Irati Majueloren iruzkina BERRIAn, Iñaki Urdanibiarena MEDITERRANEO NEGROri buruz KAOS EN LA REDen, José Luis Carretero Miramarrena RACISMO, CLASE Y EL PARIA RACIALIZADOri buruz VIENTO SURren.

Subtitulo: 
El cirujano y el pastor, Transgresioa irakasgai, Mediterráneo negro, Racismo
Imagen:
11/10/2023
Cuerpo:

Astelehenean hasiko da Letrazaurituen bosgarren edizioa. Joan den astean iritsi zen liburu-dendetara EL CIRUJANO Y EL PASTOR. Resistencia al nazismo en la Selva de Irati 1942 eta 1943 artean naziengandik ihesean ari ziren hamaika laguni lagundu zien sareari buruz. Aezkoan kokatua Baxe Nafarrotik Iratin barna Ingalaterrara bidean.

,

Hedabideei aurkeztu genien TRANSGRESIOA IRAKASGAI. Hezkuntza askatasunaren praktika gisa de bell hooks eta honezkero agertu da Gara, Berria, Argia, Euskadi Irratia eta Radio Euskadin.

Subtitulo: 
Aurkezut dugu «Transgresioa irakasgai»
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Azken egunotan hunkituta dago jende asko Ekialde hurbilean gertatzen direnekin, kontua da 75 urte baino gehiago dauzkan gatazka bat ezin dela albistegi bat entzunda ulertu. Horregatik, egunean eguneko informazioarekin batera, seguru Ilan Pappé, Shlomo Sand edota Idith Zertal irakurrita sentsazionalismoa gainditu eta auzia sakonago ulertzeko gai izango garela.

Subtitulo: 
Palestina, Israel, kolonizazioa, sionismoa
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
22/09/2023
Cuerpo:

Hasi da ikasturtea. Hasi da, Irakurle talde feminista, egitarauan dauzkazu hitzorduak eta hemen Koldo Atxagaren afixa, zabaltzeko. Hasi da, Irakurle taldea eta hemen aurten munduko literaturarekin euskaraz dauzkazun hitzorduak. Astelehenean alemanetik euskara eta gaztelerara azpititulatutako Rote Zorari buruzko dokumentalaren proiekzioa izango dugu 19:00etan, Euskal Herriko biraren hasiera izango da, partekatu zure lagunekin afixa.
Eta urriaren bigarren hamabostaldian... Letrazaurituak-en V. edizioa.

,

Xabier Letonak, aurten beteko dugun hamargarren urteurrena aitzaki, erreportaia ederra egin zigun ARGIAn.
INDIENAUTAn POR NUESTRA CUENTAren iruzkina egin zigun Raül Jiménezek.
ROTE ZORAren argitalpenaren berri argitaratu zuen BERRIAk.
ESCLAVITUD eta HAURREK HITZArenri iruzkina egin zioten udako ARGIAren Gakoak gehigarrian.

Subtitulo: 
ARGIAren azalean eta mamian
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
04/07/2023
Cuerpo:

Uztailak jan gaitu.

Eta bidean iritsi zen Hannah Arendt-en klasiko handia EICHMANN JERUSALEMEN. Gaizkiaren hutsaltasunaren gaineko txosten bat, Koro Navarroren itzulpen berri batekin, Mario Zubiagaren hitzaurrearekin, burokraziak eta Estatuek sor dezaketen basakeriari buruzko, nazismoa eta holokaustoa ulertzeko ezinbesteko tresna.

Paurl Rocher-en QUÉ HACE LA POLICÍA. Y cómo vivir sin ella, egunerokotasun izugarriko liburua: zigortzen dituzten grebalarien auzia berpentsatzeko; Paris, Lyon eta Bruselasen trafiko arau hauste batengatik poliziak hiltzen dituen pertsonen egunerokoa ulertzeko.

Rote Zoraren ROTE ZORA: Hiri-gerrilla feminista piztiaren bihotzean (1974-1995) bilduma: elkarrizketa bat, manifestuak, abagunea aztertzeko testuak, hiri-gerrilla feministaren proiektura gerturatzeko tresna eramangarri bat.

,

Adi Sanferminetako planari.
Batetik jana: hamaiketakoak, bazkariak, afariak, gozoak.
Bestetik dantza: 6an 12:00etatik Black Fermin DJ maratoia, 7an 18:00etatik San Fer Queer (Kbless, Original Sistah, Señora, Arsenike, Canino), 8an 19:00etatik Kabia DJak eta 00:00etatik DJa eta Txitxi&Kurry Queens.

Subtitulo: 
Blackfermin
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen: