Martxoak 29an Nafarroako Museoan emango ditugu Nafarroako liburu denden sariak. 13etan saria banatuko dugu eta 19etan Jesus Arana liburuzainak Santiago Lorenzo, Harkaitz Cano eta Júlia Sardàrekin hitz egingo du. Eta, gogotsu bazabiltza, 18etan Museoko lagunek bisita gidatua egingo digute.
Gonbidatu zure lagunak!
Entzungai daukazu Aitziber Sarasolaren omenez Miren Amurizak eta Nerea Ibarzabalek egindako bertso-saio ederra.
Jesús Vicente Aguirrek Lo que pasó (Pepitas de Calbaza 2019) aurkeztu zuen Koldo Plarekin batera.
Joan zaigu martxoak 8 zirragarria eta nekea zangoetan eta burua bizi aurkezten dizugu SORGIN-EHIZAREN HISTORIARI BURUZKO I. TOPAKETA FEMINISTA: jende mordoa izango dugu geurekin (tartean Silvia Federici), beraz, interesa baduzu eman izena ahal bait lasterren toki mugatuak dauzkagula.
Bide batez, jakizu astelehen honetan, hilak 11, Onintza Irureta izango dugula Berdea da more berria (Argia Liburuak 2019) aurkezten, Bizkaiko erresidentzietako 378 eguneko greba (eta garaipena) kontatuko dizkigu.
Entzungai dauzkazu gure SOUNDCLOUD plataformako zerrendan ATLANTIKO BELTZA zikloko audio ia guztiak.
Mariak eta Borjak SER POBRE aurkeztu ziguten eta entzungai daukazu audioa.
MARTXOAK 8 STOP
EMAKUME* LANGILEON NAZIOARTEKO EGUNA STOP
GREBAREKIN BAT EGIN ETA KATAKRAK ITXIKO DUGU STOP
GREBALARIENTZAKO BAZKARIRAKO TXARTELA BADUZU STOP
KATAKRAKEN BAZKAL DEZAKEZU STOP
ZURE ZEURE BAZKARIA BADAKARZU: BOKATA, TAPERRA,... STOP
HEMEN BAZKALDU ETA ATSEDEN HAR DEZAKEZU STOP
AFIXA EDER BAT JARRI DUGU ERAKUSLEIHOAN STOP
GOZATU GURE LIBURU HAUTAKETAREKIN STOP
GORA GREBA STOP
GORA 365 EGUNEKO MARTXOAK 8
DON'T STOP US NOW
EZ GAITUZUE GELDITUKO
Duela hamar egun izan genuen Javier eta Juan Gallegoren, Mugarik Gabeko Mdikuetako Idoia Morenoren eta El Drogas musikariaren bisita. Egun batzuk lehenago Laura Puyk erreportaia egin zion DIARIO DE NAVARRAn. DIARIO DE NOTICIASek argazkia egin zion ekitaldiari. Marisa Lacabek elkarrizketa egin zion Morenori ONDA CEROn.
Huts egin bazenuen aurkezpena entzuteko aukera daukazu.
Santiago Javier Navarrok iruzkina egin dio EL PREJUICIO PSIQUIÁTRICOri DIARIO DE NOTICIASen.
Laura Puyk Borja Monreali elkarrizketa egin dio DIARIO DE NAVARRAn.
Duela aste batzuk etorri zen Fernando Barbero bere liburua aurkeztera: entzungai daukazu ordukoa.
ZAD da egungo Europako esperientzia ederrenetako bat. Iñaki Etxelekuk liburu ederra argitaratu du Gatuzain argitaletxean eta bera entzuteko parada izan genuen.
Entzungai dauzkazu ATLANTIKO BELTZAko lehenengo hitzaldiak. Lehenengo hitzordua María Cabralekin izan zen. Bigarrenean Ihitz Iriart, Aritz Ibañez, Oier Zuñiga eta Ion Celestino izan genituen IRUINKOKOAz hitz egiteko.
Gustau Nerinek elkarrizketa egin dio ELNACIONAL.CAT-en Michael Zeuskeri (katalanez) eta (gazteleraz) Esclavitud. Una historia de la humanidad liburuari buruz.
Duela pare bat aste izan zen Bortizkeria sexistarne kontrako plataformaren dokumentalaren proiekzioa, eta Amaia Zubieta ETB2N elkarrizketatu zuten.
June Sanmillanek Kike Martínekin hitz egin zuen RADIO EUSKADIn Atlantiko Beltzari buruz, DIARIO DE NOTICIASek ere eman zuen ikastaroaren berri.
Hiru urte joan zaizkigu Atlantiko Beltzaren lehenengo edizio hartatik. Baina jakinmina ez dugunez ase, eztabaida zaharretara itzuli nahi dugu. Horregatik, eta gogotsu bazabiltza, idatziguzu ikastaroak@katakrak.net helbidera eta eman izena!. Ineteresgarria izango da.
Getariako Gutun Sozialak Amaia Lasa gonbidatu zuen Rosa Luxemburgi buruz hitz egitera eta UROLA KOSTAKO HITZAk aurkezpenaren bideoa jaso zuen.
Ion Stegmeierrek erreportaia egin du KARTZELAKO GUTUNAK liburuari buruz DIARIO DE NAVARRAn.
Itsasoaren suntsiketarekin hasi ginenetik gero eta gutxiagotan gertatzen da. Baina lantzean behin, zetazeo bat gure kostaldera dator hiltzera. Duela egun batzuk Sopelan gertatu zen eta, beste sareko lagun batzuekin 18 pasarte bildu genituen: literatura eta kantagintzakoak.
Patxi Irurzun izan zen duela aste batzuk Laura Freixasen cicerona eta GARAn TODOS LLEVAN MÁSCARAren aurkezpenaren erreportaia egin zuen.