Gaurtik igandera Durangoko Azokaren 53. edizioan gaude. Egunero Barrenkaleko 13an eta 14an, 10:30etatik 20:00etara. Hara heldu dira gure azken-azken nobedadeak ere (bell hooks, Heinrich von Kleist, Giorgio Antonucci), horrez gain funtsa ere badugu. Zatoz bixitan!
Gainera, 6an, 7an eta 8an 13:30ean Ahotsenean aurkezpenak izango ditugu: Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti Rosa Luxemburgena, Mari-mutil handi baten bluesa Leslie Feinbergena eta Feminismoa denon kontua da bell hooksena.
Prentsaurrean aurkeztu genuen FEMINISMOA DENON KONTUA DA, aurkezpenaren bideoa eskura daukazu bideo euskarrian, Mari Luz Esteban hitzaurrearen egilearekin batera, honezkero Ariane Kamiok horren berri eman zuen GARAn.
Biziki interesgarriak izan ziren, eta jada entzun ditzakezu, Salhaketak antolatutako hiru solasaldien audioak. Eta gainera AHOTSAk bideo euskarrian jaso zituen kartzelarik gabeko munduari buruzkoa, kartzelei buruz anarkismoak emandako alternatibei buruzkoa eta 1978ko Erregimeneko ezkerraren gogoetei buruzkoa.
Yoanna Rodionovak iruzkina egin dio SÓCRATES Joann Sfar mitikoaren komiki berrienari.
Luis Soldevilak Nafarroaren eguna probestu zuen Iflandian Nafarroa markari buruz jarduteko.
«Esklabotza debekatua dago ofizialki mundu guztian eta, ordea, oraindik existitu egiten da. Afera da, ez dela ere gehiegi aipatzen». Ideia horren bultzadarekin heldu zaigu Micahel Zeuskeren ESCLAVITUD. UNA HISTORIA DE LA HUMANIDAD, Alemanetik itzulia eta Fernando Mendiolaren hitzaurre batekin.
500 lagunetik gora pasa ziren joan den asteburuan Altsasuko gurasoek antolatuta jardunaldietatik. Entzungai dauzkazu, 4 pistetan, 4 solasaldiak: S. Cuadra, N. Fillat, J. K. Lakasta, A. Zufia eta F. Mendiola; Amaia Izko, Garbiñe Biurrun, Olga Rodríguez eta Soledad Barber; M. Ferrer, M. Díaz, J. Senar eta D. Albin; A. Barandiaran, J. Juaristi, M. Mola, Joan Tarda eta Gabriel Rufián.
Ikusgai daukazu AHOTSAren erreportaia jardunaldien inguruan.
Abenduaren 30ean 5 urte beteko dira kale Nagusiko 54a eta 56a zabaldu genuenetik. Horregatik 2019a zorrotzago hasi nahi genuke, proiektu batzuk indartuz, gogoeta eginez. Eta horretarako barne asanbladen maratoi bat egingo dugu astelehenean, 19an, eta asteartean, 20an. Horregatik itxita egongo gara asteazkenera arte.
Baina... kasu! Ongi begiratu agenda zeren ekitaldi mordoa daukagu. Asteazkenean Pablo Simón izango dugu, adibidez, eta, gainera Punitibismoaren kontrako hirugarren jardunaldiak izango ditugu Salhaketa Nafarroari esker.
Oso hitzaldi ederra antolatu zuen Genero indarkeriaren kontrako plataformak Hondarribiako alardearen inguruan, entzun Ixabel Alkain eta Oihana Etxabarria.
Azaroaren 23tik aurrera Euskaraldia izango da, hantxe egongo gara ere Katakraeko ahobiziak, belarriprestak eta irakurzaleak, zergatik? Hemen azaldu dugu.
23an Irakurle taldearen saioa izango da eta Jack Kerouacen ERREPIDEAN (Pasazaite 2018) liburuari buruz arituko gara, bada Iñigo Roque itzultzaileak testu ederra prestatu digu.
Aurten Txalaparta argitaletxeak 30 urte beteko ditu, horren karietara Jose Mari Esparza editoreak APOLOGÍA. MEMORIAS DE UN EDITOR ROJO-SEPARATISTA argitaratu du, aurkezpenean Laura Mintegirekin batera egon zen.
Itzuli da June Sanmillan RADIO EUSKADIra Felix Linaresekin: entzun esan zituenak.
Oraindik ez dakizkigu gonbidatuen izenak, baina badakigu datorren ostiral eta larunbatean jardunaldi ederrak egongo direla gurean Altsasuko epaiketen inguruan: gazteak, hedabideen eta epaitegien tratamendua... prentsaurrekoaren audioa entzun dezakezu.
Asteon bete dira 101 urte Neguko jauregian sobietarrak sartu zirenetik eta Xabier Maeztuk iruzkina egin dio OCTUBRE (Akal 2017) liburuari.
Joan den igandean BERRIAk erreportaia egin zion KARTZELAKO GUTUNAK SOPHIE LIEBKNECHTIen liburuari eta UBERANen Rosa Luxemburgen liburuaren aurkezpeneko bideoa sareratu zuten.
Alejandro Pérez-Olivaresek VICTORIA Y CONTROL EN EL MADRID OCUPADO liburua aurkeztu zigun, entzungai daukazu aurkezpena.
Joan den ostiralean aurkeztu genuen KARTZELAKO GUTUNAK SOPHIE LIEBKNECTHI Donostiako liburutegi nagusian. Hala jaso dute hedabideetan: GARAn, DIARIO VASCOn, HAMAIKA TELEBISTAn eta HITZEN UBERANen. Liburua 25 dendetara heldu da jada, Hegoaldeko geografia osora.
Yoanna Rodionovak EL VIOLETA komikia iruzkindu du, bertan Frankismoko homosexual zigortuei buruz hitz egiten da.
Entzungai daukazu LAS VENTAJAS DE SER ANTIPÁTICO (Pepitas de calabaza 2018) liburuaren aurkezpena Simón Elíasekin.
Entzungai daukazu LA TRAMPA DE LA DIVERSIDAD (Akal 2018) liburuaren aurkezpena, Daniel Bernabérekin.
1993 ekarri zuen euskara Susak AUTOA eta aurten iritsi da, behingoz, gaztelaniara Harry Crewsen klasikoa Dirty Works argitaletxean: COCHE, eleberri puska bat. Juan Etxenikek irakurri du eta iruzkin hau egin dio.
Aspalditik ez zuten elkar hitz egiten Felix Linaresek eta Luis Soldevilak. Ez zen kalapitarik tarteko, besterik gabe, ez zen haien txanda iritsi RADIO EUSKADIra. Isilune hori hitzez bete dute asteon eta entzun ditzakezu Iruñerriko azpiegiturez eta saltoki handiez hitz egiten.
Patxi Gaztelumendik gonbidatu gintuen eta Angela Davis eta Rosa Luxemburgen nobedadeez aritu ginen 97 IRRATIAn.