Liburu-dendako lan-taldea handituko dugu. Apurka. Eta horretarako eskuak zangoak buruak behar ditugu. Zer nahi dugun? Emakume euskaldunak, espiritu kritikoak, liburuekiko eta politikarekiko pasioa izango dutenak. Guztia aldatzeko jendea behar dugu. Nahi duzu? Nahiko duen inor ezagutzen duzu? Idatziguzu maiatzaren 13a baino lehen cv@katakrak.net helbidera. Aipa itzazu zure bizitzako pasarte nabarmenenak (formazioa, lana, militantzia).
Ideia zabaldu!
Joan den igandean Aiora Sanpedrok iruzkina egin zion BERRIAn eta egun batzuk lehenago Miren Garateren erreportaia argitaratu zuen.
Berriki ESCLAVITUD. UNA HISTORIA DE LA HUMANIDAD liburuari iruzkina egin diote LA AVENTURA DE LA HISTORIA aldizkarian eta DIARIO DE NOTICIAS egunkarian.
Liburuaren eguna zirraragarria izan zen. Bai ferian eta baita liburu dendan ere. Espero gabeko bisita ederrekin. Irakurtzeko jende mordoarekin egon ginen.
Baina egunotan arkeologia egiten ere aritu gara. Jaso ditugu Ian Brossaten AIRBNB, LA CIUDAD UBERIZADA liburuak Frantziako prentsan jaso duen oihartzunaren parte bat. Ez da guztia baina bai agerpen nabarmen batzuk: LIBÉRATION, LE PARISIEN eta LE MONDEn landu zuten liburua, adibidez.
César de Vicente Hernandok Giorgio Antonucciren EL PREJUICIO PSIQUIÁTRICOri iruzkina egin dio Leganesko Zarzaquemada herrixkako PEDIMOS LA PALABRA auzokideen aldizkarian.
Ignacio Juliàk SOUND SYSTEM. EL PODER POLÍTICO DE LA MÚSICAri iruzkina egin dio RUTA 66 musika aldizkarian.
Xabier Mendigurenen itzulera aitzaki, Nerea Azurmendik elkarrizketa luzeagoa egin nahi zian dio MICHAEL KOHLHAASen itzultzaileari DIARIO VASCOn.
Asteazken iluntzean itxi genuen Katakrak, lehenengo gizakia kanpo espaziora joan zela 58 urte betetzen zirelako lau jai-egun. Itxita egongo gara 22ra arte, larunbata barne.
Baina ez larritu: 23an, asteartearekin, kale Nagusikoa zabaltzeaz gain Karlos III. etorbidean ere egongo gara Liburuaren eguneko azokan, 10ak eta 21ak artean Muga eta Deborahlibrosen postuen artean, Gaztelu Plazatik gertu. Nobedadeak izango ditugu eta liburu-saltzaileen apustuak noski. Zatoz bisitan!
Liburu-denda guztiak gabiltza zoroen pare egunotan. Hala, Bartzelonako La ciutat invisiblek Sant Jordirako bere gomendioen artean aipatu (eta iruzkindu) ditu SOUND SYSTEM (Katakrak 2018) eta ESCLAVITUD. UNA HISTORIA DE LA HUMANIDAD (Katakrak 2018). Baina ez dira bakarrak izan, Alcoiko Detroit Llibresekoek beren sareetan AIRBNB. LA CIUDAD UBERIZADA (Katakrak 2019) gomendatu dute.
Hala, ORTZADAR gehigarriak Lidia Txukovskaiaren SOFIA PETROVNA (Katakrak 2019) gomendatu zuen joan den larunbatean Noticias Taldeko agerkarietan.
María Eugenia R. Palopek Revolución feminista y políticas de lo común frente a la extrema derecha (Icaria 2019) aurkeztu zuen gurean .
Tirso W. Sáenz Che Guevararen ministro-orde ohia izan zen eta El Che ministre (Tigre de Paper 2018) aurkeztu aurretik AHOTSA.INFOk elkarrizketa egin zion.
June Sanmillánek Kike Martini azoka alternatiboez hitz egin zien, bizitzaz ere jardun zuen: entzungai daukazu.
Jon Tomasena joan zaigu. Hilabete luzez aritu zen gurean lanean. Partekatu genituen besoak, irriak, izerdiak, zigarretak eta punk abestiren bat edo beste. Kontatu zigun asteburuko kontzertua, eztabaidatu genuen gertuko eta urruneko aferez. Bere hiletan, anaiak esan zuen Jon pertsona on bat izan zela, «onegia agian».
Orain oroitzapenak besterik ez zaizkigu geldituko eta, Jonek sare sozialetan partekatu zuen argazki hurra bezala, oroituko dugu Jon irribarretsu bat eta erradikala. Intentsitate handiko gizona zen, etxebizitzen eta gaztetxeen hustutzeen kontra, AHTaren kontra, faxista eraberrituen kontra, poliziaren indarkeriaren kontra, jende xehearen alde, musikaren eta naturaren edertasunaren alde.
Mila esker Jon.
Miran Foroak June Fernández gonbidatu zuen eta 10 ingobernables (Libros del KO) aurkeztu zuen gurean bigarrenez.
Andrea Peralesek Errebelde 50 bider (Erein) aurkeztu zigun.
Silvia Federiciren bisitak kate luzea utzi digu. Ane Eslavak, adibidez, elkarrizketa mardula egin zion BERRIAn MUNDUA BERRIZ LILURATU (Katakrak 2019) liburuari buruz.
Horrez gain, sorgin-ehizaren topaketen ostean halakoak jaso ditugu: Nerea Fillati elkarrizketa egin zioten Valentziako Radio Klaran, BERRIAk jardunaldien erreportaia luzea argitaratu zuen, Amaia Nausiak artikulu bat idatzi zuen eta elkarrizketa egin zioten HALA BEDIn, eta Amaia Astobizak ere gaia landu zuen BERRIAn.
Hedabide bat isilarazteko modu asko dago, Aritz Intxusta, Iñaki Soto eta Amaia Kanbrak azaldu ziguten nola itxi nahi duten GARA egunkaria, eta ze plan daukaten hala gerta ez dadin: entzungai daukazu.
Nando Serverek Dave Randall elkarrizketatu zuen LA DIRECTAn: irakurgai daukazu. Gainera, Igor Saenzek SOUND SYSTEM liburuari iruzkina egin dio SONORAMA MAGAZINE aldizkarian.
Jakue Pascualek eta Joxe Lacallek Movimiento de resistencia II. Años 80 en EH (Txalaparta) aurkeztu ziguten.
Lehenik eta behin gomendio bat. Ez ahaztu eposta honen amaieran dagoen agendan begiratzea. Sarritan hala da, baina asteon, besteak beste, María Eugenia R. Palop, Zerocalcare (bai, Sustrai Colinarekin batera), Eugenio Ibarzabal, Miguel Urbán edota Tirso W. Sáenz (Che Guevararen burkidea) etorriko zaizkigu.
Joan den astean aurkeztu genuen Josu Zabaleta itzultzailea eta Nataliya Myslyvets laguntzailearekin SOFIA PETROVNA (Katakrak 2019) eta hala jaso zuen Amalur Artolak GARAn eta Nerea Azurmendik DIARIO VASCOn.
Eta duela hamar bat egun inprimategitik iritsi zitzaigun Ian Brossat Parisko etxebizitza zinegotziak idatzitako AIRBNB, LA CIUDAD UBERIZADA (Katakrak 2019) gai asaldagarriari buruz idatzi den lehenengo liburuetako bat.
Ederra izan zen Jesus Aranak zuzendu zuen solasaldia Nafarroako Museoan: entzungai daukazu osorik.
German Esparzak iruzkina egin dio Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa (Susa 2018) eleberriari.
Zirraragarria izan zen joan den astea. Sorgin-ehizari buruzko jardunaldien aurretik, jardunaldiak albiste ziren jada: DIARIO DE NOTICIASen, DIARIO DE NAVARRAn, ETBko Ahoz aho saioan Ilaski Serranorekin, EL SALTOn, RADIO EUSKADIn eta EUSKALERRIA IRRATIAn.
Eta aurrez ziren itxaropenak bete ziren. Ostiralean 592 lagun eseri ziren Gurutze Plazako besaulkietan. Asko gelditu ziren kalean baina, zorionez, gure sareko audioen gordailuan Silvia Federiciren sarrera hitzaldia eta beste guztiak entzun ditzakezu jada.
Apurka ari da hedabideetan azaltzen Silvia Federiciren MUNDUA BERRIZ LILURATUZ liburu berriaren albistea. Bigarrengoz argitaratu dugu historialari amerikar-italiarraren lan bat eta hala jaso zuten kazetariek: Miren Mindegiak DIARIO DE NOTICIASen, Ion Stegmeierrek DIARIO DE NAVARRAn, HAMAIKA TELEBISTAko albistegian ere azaldu zuten eta GARAn elkarrizketa egin zion Amalu Artolak.
Astetxo batzuk joan dira Dave Randallek Zaragozako Pantera Rossa liburu dendan SOUND SYSTEM aurkeztu zutenetik Sororitrap Sound Antisystem-eko lagunekin. Bada aurkezpen hori egiteaz gain, Sororitrapekoek elkarrizketa egin zioten idazleari ARAINFOn.