01/12/2015
Cuerpo:

Atzo amaitu ziren zigorraren kulturaren aurkako jardunaldiak. Astelehena jai izan zen, Katakrak itxita izan genuen salbu eta iluntzean, Protesta democrática y democracia antiprotesta liburua aurkezteko etorri zen Pedro Oliver. Hemen entzun dezakezu amaierako solasaldia. Era berean, Daniel Francoren liburu aurkezpena jaso dugu: aurten argitaratu duen Trampas y tormentos.
Astero joaten gara Euskalerria irratiko estudiora gure sukaldeko errezetak azaltzera. Berriki Maitanek Oiloa pepitoria eran nola egin azaldu zuen eta Xabierrek Oilo gumboa egiten erakutsi zigun.
Horrez gain, gure kide June Radio Euskadiko Iflandia saioan egon zen Maslowren teoremari buruz solasten. Emilio Majuelok 1917ko sobietar iraultzez solastu zuen. Eta Stamatis Karagiannopoulosek Greziako aktualidadez.
Erreseinak batzen jarraitzen dugu. Eduardok EL SÍ DE LOS PERROS iruzkindu zuen, Juan Vilak idatzia. Eta Inaxiok TRES MUJERES La casa roja irakurle taldeko solasalditik abiatuta.
Aste honetako boletina apur bat aldatuta dator. Kontu estetikoak alde batera, jada ez dugu egitaraua banan banan azalduko, behean ikus dezakezu, egitarauan.

Imagen:
23/11/2015
Cuerpo:

Duela aste batzuk aurreratu genizuen eta ia egunero ari gara Katakrakeko aurkezpenak eta hitzaldiak. Hemen entzun dezakezu Laurent Bonelli Frantziako adituak gazteleraz eskaini zuen hitzaldia egunotan Parisen gertatu denari buruz. Lohitzune Zuloagaren liburu aurkezpena ere igo dugu (segurtasunaren lilurari buruzkoa). Fonoteka txiki bat ari gara sortzen, gutxinaka gutxinaka.
Batu dugun edukiaren artean aurki dezakezu, espreski itzuli dugun Judith Butlerren idazkia Parisko atentatuen ostean.

,

Asteartean 19:30ean Eric Toussainten txosten bat aztertuko dugu zor publikoaren bilakaerari buruz Ekonomia kritikoa taldean.
Ostegunea 20:30ean Miguel Gallardo eta Maria Gallardoren «Maria eta biok» aztertuko dute Komikiak (eta euskara) for dummies irakurle taldean.
Ostiralean 20etan John Steinbecken «Saguak eta gizonak» landuko dute Irakurle taldean.

Subtitulo: 
3 irakurle taldeen saioak
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Jaieguna da Iruñean datorren astelehena. Itxita egongo gara, noski, salbuespen batekin. Pedro Oliver izango da gurean «Protesta democrática y democracia antiprotesta» liburua aurkezten Zigorraren aurkako jardunaldien baitan. Beraz, kantinako ateak 18:45ean zabalduko ditugu, ekitaldia hasi baino pixka bat lehenago eta amaitutakoan itxiko dugu. Hiriko gainontzeko liburu-dendek bezala itxita izango dugu denda, halere Oliverren liburua eskuratu ahalko duzu.

Subtitulo: 
Datorren astelehenean: Pedro Oliver
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Hilabete honetako ekoafariko gonbidatua Urniza kolektiboa izango da. Erroko bailaran bizi den talde bat. Komunitatean elkarbizitzen eta elikagai ekologikoak ekoizten dute. Barne kontsumorako eta salmentarako. 15€ren truke afari goxo bat. Eman izena kantina@katakrak.net helbidean edota 948 225520ra deituta.
Ostegunean 20:30ean Bagordi Upatiegietakoak etorriko dira Andosillatik. Ardo ekologikoa ekoizten hasi berri dira. Zizka mizkekin egingo dugu dastatzea 8€ren truke, eman izena ardotegia@katakrak.net helbidean edo deitu geure telefonora.

Subtitulo: 
Asteazkenean ekoafaria, ostegunean ardo dastatzea
Seccion: 
vinoteca
,

Larunbatean 18etan, dantzen eta erlijioaren kafe-solasaldiaren ostean, LUR dokumentala ikusiko dugu (40 minutu), Mercedes Mangranék zuzendutako lana.
Ostean Sustrai Erakuntzako, AHT geldituko, 3 Mugak Baterako, Bardenas ya!ko, Fracking ez!eko eta Montealduide Koordinadorako kideekin solasaldia egongo da, Juan del Barrio moderatzaile.

Subtitulo: 
Dokumentala eta mahai-ingurua Zilbetiri buruz
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Liburu iruzkinak egiten jarraitzen dugu. Asteon INMUNIDAD liburuaren txanda izan da. Eula Bissek txertoen inguruan idatzitako gaia. Kezka soziala badago, gaia sakon aztertzen hastea interesgarria izan daiteke.
Era berean, Almudena Monteroren azken eleberria iruzkindu dugu NO HAY SITIO PARA EL MIEDO.

Subtitulo: 
2 erreseina
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
16/11/2015
Cuerpo:

Paris, Tinbuktu, Alepo. Gerra mundu osoan da eta pentsatzea ezinbestekoa: zertan dira gure herrietan egiten diren armen industriak, ze harreman dute geure erakundeek Ekialde hurbileko eta Afrikako sarraskiekin, nor ari da eztaidetan indartzen.
Parisko atentatuen hurrengo egunean Tariq Alik gogoeta llaburra egin zuen honen inguruan eta guk geure blogean euskaratu genuen Estatu Islamikoa Parisen. Egunotan gertatzen denari liburu askok erantzuten diote. Esaterako, asteon aurkeztuko du zigorraren kulturaren aurkako jardunaldien baitan Lohitzune Zuloagak El espejismo de la seguridad ciudadana liburua. Gerra elikatzen duen gerraren garaian zigorrari buruzko ikerketa bat. Bide beretik doa, larunbatean goizeko 11etan Iratzar Fundazioak antolatu duen hitzaldia ere. Frantziatik etorriko da Laurent Bonelli sekurokraziaz eta «terrorismoaren kontrako borrokaz» hitz egitera.
Bi ekitaldi hauez gain beste 7 izango dira asteon: begiratu egitarauko hitzorduak.

,

1963ko ekainak 16an abiatu zen Vostok 6 espaziontzia Valentina Terexkovarekin (Валенти́на Влади́мировна Терешко́ва): kanpoko espaziora bidaiatu zuen lehenengo emakumea zen.
Sobietar kosmonautan oinarrituta egin dugu geure Txela berria. Belgiar estiloko garabardo bat, negurako pentsatua, gozoagoa eta ilunagoa. Iruñerrian garaiotan dugun ganduarekin edateko.

Subtitulo: 
Terexkova: garagardo berria
Seccion: 
vinoteca
,

Asteazkenean 20etan Akuirekin egingo dugu hileko garagardo dastatzea. Gogoan izan izena eman behar dela garagardotegia@katakrak.net helbidean edo 948 225520 telefonoan.

Subtitulo: 
Akuirekin garagardo dastatzea
Seccion: 
vinoteca
,

Klasiko herrikoi bat izaten da Aldaketa sozialaren aldeko asanbladak eztabaida bat antolatzen duenean. Honakoan gai nagusia fiskalitatea eta iruzurraren kontrako borroka izango da. Mahai-ingurura Jokin Castiella (Geroa Bai), Maiorga Ramírez (EH Bildu), Fátima Andreo (Ahal Dugu) eta José Miguel Nuin (Ezkerra) etorriko dira.

Subtitulo: 
Fiskalitateari buruzko mahai-ingurua
Seccion: 
Actos
,

Ostiralean 19:30ean hileroko poesiaren solasaldiaren hitzordua izango da. Hogeigarren mendeko klasiko bat izango dute mintzagai: Paul Valeryren itsas hilerria.
Irakurtzeko garaitz zabiltza. Zatoz!

Subtitulo: 
Paul Valery poesiari buruzko irakurle taldean
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Asteon, gure blogean, Por cuatro duros liburuaren erreseina jaso dugu (Barbara Ehrenreich: Madrid, Capitan Swing, 2014). Egunerokotasunezko gaia, AEBetatik etxera ekarria.

Subtitulo: 
Erreseina: POR CUATRO DUROS
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
09/11/2015
Cuerpo:

Joan den asteazkenean bi handi izan genituen ustekabean: Gregorio Morán eta Miguel Sánchez-Ostiz. Bidaia liburuei buruz hitz egin zuten, abaguneari buruz, literaturaz funtsean. Hemen entzun dezakezu izan zuten solasaldia. Gainera, audio ezberdinak batzen hasi gara webgunean: esaterako Radio Euskadiko Iflandia saioan Luis Soldevilak berriki egin duen kolaborazioa entzun dezakezu; edota Euskalerria Irratian Xabier Maeztuk euskal pastela nola egin aurkeztu zuen; edota Fernando Mendiolak Sin piedad liburuari egin zion sarrera joan den astean.

,

Asteazkenean 19etan etorriko da Maria Jose Gea Fernandez Zelatatu eta zigortu zigorraren kulturaren kontrako jardunaldien baitan bere azken liburua aurkeztera. Kartzeletan dauden emakumeek duten errealitatea landu du, ikusezinak diren haurrei buruz, hain justu.

Subtitulo: 
M. José Gea Fernández «Una condena compartida»
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Ostiralean 19etan etorriko da Emilio Gancedo gurera Pepitas de Calabaza argitaletxearen eskutik.
6 hilabetez ibili zen Emilio Gancedo Espainiako herriz herri. Bere bidean nekazal lurralde asko bixitatu zituen eta zaharrenen hitzak jaso zituen. Esperientzia eta jakintza horiek erabilgarriak izan daitezke gaur egun.

Subtitulo: 
Emilio Gancedo «Palabras mayores»
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Hemen irakur dezakezu Sukalde kontuak blogean Luis Soldevilak asteon idatzi duen gogoeta.

Subtitulo: 
Asteko gogoeta: Gumbo
Seccion: 
vinoteca
,

Nafarroako Dantzarien biltzarrak antolatuta larunbat honetan 16:30an hasiko dira dantzari buruzko kafe solasaldiak. Lehenengoa musika grabatua erabili edo zuzenean musikariak izateari buruz.

Subtitulo: 
Dantzari buruzko kafe-solasaldiak
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
02/11/2015
Cuerpo:

Amaitu dira irakurle taldeen bigarren jardunaldiak. Ezin izan bazenuen lehenengo saiora etorri, egon lasai, irakurri hurrengo aleak eta anima zaitez, talde anitzak eta interesgarriak eratzen ari dira.
Ostiralean Prestazio Altuen Trenaren aurka egindako ekintzetan isuna jaso duten tartalarientzako elkartasun afaria izan genuen. Ekarpen ekonomiko polita jaso genuen.
Larunbatean Euskal Herriko zazpi ixkinetako friki maitagarriak etorri ziren Euskal Harriaren ABDa ikustera: azaroak 14an ikus dezakezu Txantreako Biltokin beldurrezko, fantasiazko eta zientzia-fikziozko 26 labur.
Gogoan izan aste honetan hasiko dela Gerra totalaren garaiko iraultzei buruzko ikastaroa eta oraindik badirela izena emateko tokiak. Hemen dituzu ekitaldi guztiak.

,

Asteazkenean 19etan Gregorio Moranek bere azken liburua aurkeztuko digu.

Subtitulo: 
Gregorio Moranen liburu aurkezpena
Seccion: 
Irakurle taldea
,

2013ko abenduan zabaldu eta hilabete gutxira egin genituen zigorraren kulturaren kontrako lehenengo jardunaldiak Nafarroako Salhaketarekin batera. Datorren astelehenetik aurrera bigarren edizioari ekingo diogu. Mahai-inguruak, hitzaldiak, liburu aurkezpenak kartzelari eta zigorraren kulturari kritika egiteko. Begira itzazu jardunaldien hitzordu guztiak hemen.
Anima zaitez gogoetara!

Subtitulo: 
Zigorraren kulturaren aurkako bigarren jardunaldiak
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Sarean daukazu asteko liburu iruzkina Juan Etxenike "Xare"k idatzia. Gai klasikoa jorratzen du, berriki Federico Engels Fundazioak itzuli duen Concepción materialista de la cuestión judía liburutik.

Subtitulo: 
Asteko liburu iruzkina
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
26/10/2015
Cuerpo:

Think tank txiki bat da Katakrakeko sukaldea. Horren erakusgarri asteon zabaltzen dugun Sukalde kontuak blog berria, Luis Soldevilaren azalpen eta gogoetekin. Norenak dira lehengaiak, nola sukaldatzen ditugu, zergatik horrela eta ez beste modu batera? Egin bixita hemen

,

Zer egin? Gerra ala bakea? Nolako erakundeak eraiki? Hauexek dira XX. Mende hasierako Europa aztoratuan milaka gizon emakumek plazaraturiko galderak, eta horietatik abiaturik hainbat prozesu iraultzaile jarri zuten martxan. Ikastaro honetan prozesu horiek dinamika partehartzaile batekin aztertuko ditugu, errealitate lokalak dinamika globaletan txertatuz, eta galdera horiek gaurko mugimendu erailtzaileetan planteatzen direnekin harremanetan jarriz.
Hemen begira ditzakezu bost hitzorduak. Izena emateko idatzi ikastaroak@katakrak.net helbidera edo deitu gaitzazu.

Subtitulo: 
Iraultzak gerra garaian: ikastaroa datorren astetik aurrera
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Hileko azken astea eta joan den ostiraleko La casa rojaren hitzorduaren ostean datoz irakurle taldeen aurtengo lehenengo saioak.
Asteartean Ekonomia kritikoan Graeberren testu bat landuko dute zorrari buruz; ostegunean Komikiak (eta euskara) for dummies taldean Javier de Isusiren Baleak ikusi ditut izango dute mintzagai; ostiralean Irakurle taldean tertulia Dovlatoven Maletari buruz izango da.

Subtitulo: 
Ekonomia kritikoa + Komikiak for dummies + Irakurle taldea
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Asteazkenean 20:30ean hasiko da aurtengo lehenengo ekoafaria. Egongo dira gurekin Karrakela (Kooperatiba Integrala da, ekoizle txikiek osatua), Josu (garaiko gaztainekin), Andoni (Uharteko eskarolekin), Juanjo (Goizuetako txekorrarekin), Nino (garaiko frituekin). Izena emateko idatzi kantina@katakrak.net helbidera.
Ostegunean 20:30ean ardotegian sagardoa dastatuko dugu. Eman izena ardotegia@katakrak.net helbidean.
Ostiralean AHTaren kontrako ekintzetan parte hartu eta isunak jaso dituzten tartalariekin elkartasunezko afaria egingo dugu. Bildutako dirua haientzat!

Subtitulo: 
Elkartasun afaria + Ekoafaria + Sagardo dastaketa
Seccion: 
vinoteca
,

El botín da Miguel Sanchez-Ostizen azken eleberria, El escarmientoren bigarren atal moduko bat. Asteartean 19etan izango dugu gurean berbetan.

Subtitulo: 
Sanchez-Ostiz asteartean
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen: