19/10/2019
Cuerpo:

Intentsitate handikoa izan da aste hau: letrazaurituen ilunabarrak (behean dauzkazu lehenengo audioak), astean zeharreko menu goxoaren itzulera berritua, Aroa upategien ardo dastaketa goxoa, Arimaren etorkizunaren aurkezpena hedabideei... aste berria ere eder dator, eskuragarri dituzu astearteko Miren Narbaiza MICE eta Jurgi Ekizaren kontzerturako sarrerak, eta ostegunean IZUAREN OSTEKO GOGOETAren aurkezpena Pello Agirre eta Garazi Arrularekin Karrikirin.

Duela aste batzuk iritsi da liburu dendetara LA CREACIÓN DE LA CONCIENCIA FEMINISTA. Desde la Edad Media hasta 1870 (Katakrak 2019) Gerda Lerneren liburua. Hamabi mende luzetan patriarkatutik beren burua askatu nahi izan zuten pentsalariei buruzko azterketa sakona eskaintzen digu.

Paula Etxeberriak iruzkina egin dio liburuari Srecko Horvat y Alfie Bownen ¡SUBVERSIÓN! nobedadearekin batera.

,

Gai mordoa ekarri dizkigu Letrazaurituak topaketak, entzungai dauzkazu lehenengo audioak: Clara Serra, Marta Sanz eta Itziar Ziga, Eva Baltasar eta Luna Miguel y María Bastaros eta Isabel González. Aurki material gehiago argitaratuko dugu, txukunxeago. A, eta ikusgai dauzkazu baita ere El vértigo de la trapecistak egindako bideotxoak.

Subtitulo: 
Audioak: Marta Sanz, Clara Serra, Itziar Ziga, Luna Miguel, Eva Baltasar, María Bastaros, Isabel González
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Héctor Estruchek iruzkina egin dio LE MONDE DIPLOMATIQUEn AIRBNB, LA CIUDAD UBERIZADA (Katakrak 2019) liburuari.

Subtitulo: 
«Airbnb, la ciudad uberizada» LE MONDE DIPLOMATIQUEn
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

DIARIO DE NAVARRAk jaso zuen gure azken nobedadearen berri: Eva Illouzen Arimaren etorkizuna eta jada nabarmendu dute Patricia Amigoten hitzaurrea eta Danele Sarriugarteren itzulpen lana.

Subtitulo: 
«Arimaren etorkizuna» DIARIO DE NAVARRAn
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,
Subtitulo: 
Katakraki buruz EUSKADI IRRATIAn
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
11/10/2019
Cuerpo:

Luxu handia da astelehenetik gurean egongo dena. Gaztelaniaz idazten duten 15 egile handi 5 solasalditan 5 ardatzen inguruan pentsatzen: autobusean, ohean edota liburutegian irakurri ditugu orain arte, eta orain parez pare izango ditugu. Panorama eder hau ekarri digu Vértigo de la trapecistak kale Nagusira eta kontsultagai daukazu programa osorik gure webgunean ere.

Hasi da mezua hedabideetan zabaltzen: DIARIO DE NOTICIAS, DIARIO DE NAVARRA, EUSKALERRIA IRRATIA, GARA, RNE eta HAMAIKA TB.

Etortzeko asmoa baduzu zatoz garaiz, aretoa betetzean ateak itxiko baititugu.

,
Subtitulo: 
Angel Erro eta Oskar Alegria solasean
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Aste bete daramagu burutik rap abesti bat kendu ezinik... hemen kontatuko dizugu.

Subtitulo: 
«Libreros» feat.: Los Chikos Del Maíz
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Entzungai daukazu casi ciervos (Greylock 2019) liburuaren aurkezpena Uxue Juarez, Regina Salcedo eta Susana Romanosekin.

Subtitulo: 
Audioa: «casi ciervos» de Uxue Juárez
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Duela bi aste jarri genuen Txelaren kupel berria Lynn Conway-ren omenez, badakizu nor den?

Subtitulo: 
«Lynn Conway» Txela
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
05/10/2019
Cuerpo:

Buletin honek badu izenburu bat. Irudi bat. Eta ordea, lerroburua garatu aurretik hiru kontu garrantzitsu esan behar dizkizugu. BAGA. Iritsi zaigu inprimategitik La creación de la conciencia feminista, Gerda Lernerren bigarren lan klasikoa. BIGA. Dasta dezakezu jada Txela berria: Lynn Conway izena dauka. TRES. Asteon iritsi zaigu baita ere Subversión. Conversaciones con Srecko Horvat, Alfie Bowmen elkarrizketa liburua.

Orain bai. Lerroburura. Bizkaian sortu zen Redstone Soluk. Eta hara lotu gara, Ondarruko Portuko Ranpin eta Bilboko Biran egingo dira REDSTONE zirkuituko kontzertuak: musikari handiak etorriko dira kale Nagusira. Petti eta Iker Lauroba izango ditugu asteartean. 19etan. Eta sarrerak dauzkazu liburu-dendan. Ezin badituzu hartu erantzun eposta honi eta gordeko dizkizugu. Ederra izango da.

,

Duela aste batzuk argitaratu zuten DIARIO DE NOTICIAS egunkarian Santiago Javier Navarro Las batallas de la bici Una historia popular del fútbol ederrarekin batera.

Subtitulo: 
«Las batallas de la bici» DIARIO DE NOTICIASen
Seccion: 
Irakurle taldea
,
Subtitulo: 
Iflandia: How dare you!
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Hamaika jatorritako lagunek aurkeztu zuten Euskaraldia 2020, Ion Celestino eta Nerea Erbitirekin batera.

Subtitulo: 
Audioa: Euskaraldia 2020
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,
Subtitulo: 
Audioa: «No me avergoncé del Evangelio», Marino Ayerra
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Gurean izan genuen Jann Marc Rouillan militante historikoa egunotan Frantziako Errepublikan harrera handia izan duen lana.

Subtitulo: 
Audioa: Jann Marc Rouillan «Dix ans d’Action directe»
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
28/09/2019
Cuerpo:

Asteon iritsiko da liburu-dendetara gure hurrengo argitalpena: Arimaren etorkizuna / Estandar emozionalen sorrera. Eva Illouzen bi testu indartsu dakartza. Danele Sarriugarteren itzulpen garden batekin eta Patricia Amigoten hitzaurre argigarri batekin.

,

Oso eztabaidatua izan da CLASE Y DIVERSIDAD (Katakrak 2019) liburua. Eta orain bere bidea egiten ari da hedabideetan. Uztailan Santiago Javier Navarrok egin zion iruzkina DIARIO DE NOTICIASen eta Jon Bernat Zubirik eta Endika Alabortek liburuari buruz jardun zuten BILBO HIRIA irratian eta beren EL SALTOko blogean.

Subtitulo: 
«Clase y diversidad. Sin trampas» DIARIO DE NOTICIAS eta EL SALTOn
Seccion: 
Irakurle taldea
,
Subtitulo: 
«Sound system»i iruzkina ARAn
Seccion: 
Irakurle taldea
,
Subtitulo: 
Asier Amezagak «Inor ez da profeta bere mendean» aurkeztu zigun
Seccion: 
Irakurle taldea
,
Subtitulo: 
Venezuelako egoerari buruzko hitzaldia
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
21/09/2019
Cuerpo:

Uztailaren hasieran aurkeztu zuen gurean Samara Veltek Yo sí te creo (Nik sinesten dizut liburuaren gaztelaniarazko itzulpena) Zaloa Basabe, Garazi Arrula eta Maitena Monroyrekin. Orain argitaratu dugu orduko audio hura.

,
Subtitulo: 
Brais Fernándezen erreseina «El prejuicio psiquiátrico»ri VIENTO SUR aldizkarian
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,
Subtitulo: 
«Kartzelako gutunak Sophie Liebknecthi» iruzkina BILBAOn
Seccion: 
Irakurle taldea
,
Subtitulo: 
Onintza Iruretaren iruzkina «Mari-mutil handi baten bluesa»ri ARGIAn
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Udarako zenbait liburu hautatu zituen DIARIO DE NAVARRAn eta tartean sartu zuen IZUAREN OSTEKO GOGOETA (Katakrak 2019).

Subtitulo: 
«Izuaren osteko gogoeta» DIARIO DE NAVARRAn
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Ikasturtea hasierarekin ituzli da Luis Soldevila RADIO EUSKADIra.

Subtitulo: 
Iflandia: PUMPK eta Nafarroako komikiaren hilabetea
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
14/09/2019
Cuerpo:
,

Uda betean egin zion Raül Jiménezek iruzkina Ian Brossaten AIRBNB, LA CIUDAD UBERIZADA liburuari INDIENAUTAn.

Subtitulo: 
«Airbnb. La ciudad uberizada» INDIENAUTAn
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Mari Luz Esteban eta Nerea Fillat BIZKAIA IRRATIAn izan ziren Hibai Atutxarekin bell hooksen FEMINISMOA DENON KONTUA DA gomendatzen.

Subtitulo: 
«Feminismoa denon kontua da» BIZKAIA IRRATIAn
Seccion: 
Irakurle taldea
,
Subtitulo: 
Lorenzo Rocha: «Arquitectura crítica»
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen: