2019a hastearekin batera beteko dira 100 urte Rosa Luxemburg eta beste 32 iraultzaile hil zituztenetik. Iraultza haren porrotaren gainean eraikiko zuten Weimarreko Errepublika. Eta une historiko hartako material eder eta ertzeko bat argitaratu berri dugu, asteon iritsiko da liburu-dendetara KARTZELAKO GUTUNAK SOPHIE LIEBKNECHTI.
Naturaz, literaturaz eta bizitzaz jarduten du testuotan. Gutunak Amaia Lasa itzultzailearen hitzaurre batekin eta Ignazio Ayestaran filosofoaren hitzoste batekin lagunduta datoz.
Angela Davisen nobedadeak bidea egin du prentsan. June Sanmillánek EGUZKI IRRATIAn landu zuen. Nerea Alejosek DIARIO DE NAVARRAn. Eta Pello Argiñarenak EUSKALERRIA IRRATIAn.
Entzungai daukazu Miguel Izu hizo de EL REY DE ANDORRAren (Berenice 2018) aurkezpena.
Laura Puyk erreportaia egin zuen DIARIO DE NAVARRAn irakurle taldeei buruz: asteon hasi den feminismoarenaz, datorren ostiralean hasiko den euskarazko narratibarenaz eta katalanezkoaz.
Hasi da ikasturtea EUSKALERRIA IRRATIAn eta Juan Etxenikek bixita egin die kantinatik tomateaz hitz egiteko.
Jada Hegoaldeko 25 liburu dendetara iritsi da Angela Davisen EMAKUMEAK, KULTURA ETA POLITIKA. Prentsan ere harrera ederra izan zuen: BERRIAn, GARAn, DIARIO VASCOn eta UBERANen.
Bart Grugeon reseña MULTITUDES Y PARTIDO de Jodi Dean en el semanario DIRECTA.
Garazi Arrulak iruzkina egin dio MARI-MUTIL HANDI BATEN BLUESAri ERRIA aldizkari berrian.
Administrazioaren opakotasunaren eta diru-xahubidearen aurrean Sustrai Erakuntzak bere Tren Publiko eta Sozialaren proposamena ekarri zigun: entzungai daukazu. AHOTSAk bideo elkarrizketa egin zion Pablo Lorente Sustraiko kideari. Eta DIARIO DE NOTICIASek hitzaldiari buruzko kronika bat egin zuen, proposamenaren eduki guztia ikusgai dago Sustrairen beraren webgunean.
Imanol Miramón eta Hedoi Etxarte Félix Linaresekin izan ziren RADIO EUSKADIn Katakrakek udazkenean argitaratuko dituen zazpi nobedadeetatik batzuk aurkezteko: Angela Davis, Michael Zeuske, Rosa Luxemburg eta Heinrich von Kleist, besteak beste.
Towanda Rebels-eko kideek Hola guerrera aurkeztu zuten Amelia Tiganus eta Yolanda Rodríguezekin batera.
Urrian beteko dira bi urte liburuak argitaratzen hasi ginenetik. Eta udazken honetan erritmoak ez du behera egingo. Saiakeraren bildumara itzuli da Angela Davis, jada kale Nagusian daukagu eta datorren aste amaierarako EHko liburu-dendetan egongo da. Liburuan munduari bira ematen zaio 18 kapitulutan: con un viaje al mundo en 18 capítulos: arrazakeria, emakumeen osasuna, arma nuklearrak, familia beltzak, afro-amerikarren argazkilaritza eta eraldaketa AEBetan, Hego Afrikan, Egiptoko emakumeen egoera, Clara Zetkin pentsalari klasikoa, Rupert Garciaren margolanak...
Zuekin: EMAKUMEAK, KULTURA ETA POLITIKA.
Iñaki Urdanibiak iruzkina egin dio duela urte bete argitaratu genuen LA CREACIÓN DEL PATRIARCADO liburuari.
Joan den astean Enrique Martinez Reguera etorri zen gurera eta CRITERIOS BÁSICOS EN LA EDUCACIÓN DE CHICOS REBELDES aurkeztu zuen, audioa entzungai daukazu.
Duela hamar egun Gerónimo de Ustariz institutuak, adin guztietako hamarnaka lagunen aurrean, hiru hitzaldi eta eztabaida bat antolatu zituen.
Hala da. Datorren ostiralean, hilak 28, Koldo Almandozen Oreinaren estreinaldia egongo da Golem zinemetan: euskaraz gaztelaniazko azpitituluekin. Erantzun e-posta honi eta bi sarrera gordeko dizkizugu.
Oreretako Noski! liburu-dendako lagunen bixita izan genuen berriki eta Sihara Nuñok Enormidad eta Juan Manuel Uríak K'amékuarhu aurkeztu ziguten.
Mariana Vilnitzkyk indarrez adierazi du ALTERNATIVAS ECONÓMICAS aldizkarian Contra el patriarcadori buruzko iritzia: «Irakur ezazue Pazos, mesedez». Eta ohorea da guretzat Pazosena izatea hil honetarako hautatutako liburua. Berdina gertatu zitzaigun SER irrati katean Alcoiko (Valentzia) Detroit Llibreseko kideak entzun genituenean La sociedad del rendimiento gomendatzen.
Amaia Zurutuzak elkarrizketa egin zion Fermin Zabaltzari Mari-mutil handi baten bluesa nobelari buruz.
Pedro Muñoz Hervasek iruzkina egin dio El discurso del terrorismori MICOCULTURA blogean.