Iruñeko Udalak debekatutako hitzaldia eskaini zuen Paola Damontik. Aretoa bete zuen. 300 lagun geratu ziren kalean. Eta hiru egunera 500 lagunek entzun dute podcasta.
Prentsak ere jaso du: AHOTSA, NAFARROAKO HITZA, DIARIO DE NOTICIAS eta GARAk elkarrizketa egin diote Damontiri eta Virginia Urietak zuzeneko kronika egin zuen sarean eta gero DIARIO DE NOTICIASen jaso zuen.
Ane Abarrategik Bilduma bat aurkeztu zigun.
Entzungai daukazu Mujeres de frente liburuaren aurkezpena, Nuria Coronado, Yolanda Rodríguez eta Tere Saezekin.
Eguzki Donnellan, Haizea Beruete eta Laura Moscosok Tripak: huts bete hots aurkeztu ziguten.
Entzungai daukazu Mitos sobre delincuentes y víctimas (Catarata 2019) liburuaren aurkezpena.
Duela hamar egun Burgoseko La figa ta tia (Llana de Adentro karrika, 5) taberna-liburu-denda ezagutzeko aukera izan genuen. Toki bero bat, ia-egunero ekitaldiak dauzkana. Tartetxo bat egin ziguten La creación de la conciencia feminista aurkezteko adi-adi zeuden entzuleen aurrean. Bidaia aitzaki RADIO ONDA EXPANSIVA n elkarrizketa egin zioten Nerea Fillati eta erreportaia idatzi zuten DIARIO DE BURGOSen.
Ia aurki aurkezpen gehiagoren berri emateko aukera dugun.
Irati Salsamendik Maria Colerari elkarrizketa egin zion IRUTXULOKO HITZAn traductora de SORGINAK, EMAGINAK ETA ERIZAINAK (Katakrak 2019) liburuari buruz.
Joannes Jauregik iruzkina egin zion KRISTO FUSILAREKIN liburuari joan den igandeko BERRIAn.
Santiago J. Navarrok iruzkina egin dio EL ODIO COMO POLÍTICA liburuari DIARIO DE NOTICIASen.
Makalaldi batean dago Iruñerria ere. Eta krisi hasi zenetik asko irakurri dugu baina bizitzaren behin-behinekotasuna ez da bukatu. Eskuin muturrarekin ala kontra: neoliberalismoa errege Arga ibaiaren bi ertzetan. Eta azken bi martxoak 8etako grebaren ostean iritsi da beste bat: lana, zaintza eta kontsumoa eteteko beste greba orokor bat. Espazio urbanoan anomaliak sortzeko 24 ordu. Katakrak itxiko dugu, noski. Hamaika deialdi dauzkazu: oinez, bizikletaz, orgatxoarekin egiteko. Joan Margaritek poema hartan idatzi bezala:: «Askatasuna da eguna argitzen duenean greba orokor batean».
Gure 30erako lemak astelehenean, 27an, iragarriko ditugu: adi egon sareei. Eta 30a heldu bitartean animazioa izango dugu kale Nagusian, tartean astearte-asteazkeneko liburu aurkezpenetan. Beroketa ariketa moduko bat: batetik M15a eta osteko zikloa Malagatik ikusita (Santi Fernández Patón) eta, bestetik, higiezinen eta etxebizitzaren zikloari buruzko beste liburu aurkezpen bat (Manuel Gabarre).
Eta, grebaren ostean, 31an, Paola Damonti izango dugu orgasmo arrakalari buruz Udalak zentsuratu duen hitzaldiarekin.
Itzuli dira Luis Soldevila eta Felix Linares RADIO EUSKADIra, solasaldi bizi bat nostalgiaz eta kulturaz, Iflandia irratsaioan, ¡non bestela!
Duela astebete, ZAZPIKA irakurtzen ari ginela egin genuen KRISTO FUSILAREKIN (Katakrak 2019) liburuaren iruzkinarekin topo.
EITB KULTURA da EiTBko saio interesgarrienetako bat. Duten tarteetako batean liburuak, filmak eta albumak gomendatzen dira. Oso pozgarria izan zen Xabier Gantzarain (Dinamoa: Azpeitia) entzutea, besteak beste, IZUAREN OSTEKO GOGOETA (Katakrak 2019) gomendatzen.
Pozarren jakin dugu Madrilgo Traficantes de sueños liburu dendak lerro hauek idatzi dituela eta gune fisiko hau eman diola gure argitaletxeari (bertaratzen bazara, euskarazko liburuen katalogoa ere badute).
Duela pare bat aste amaitu zen Santas Pascuas jaialdia. Katakraken hiru hitzordu izan ziren, hitzaldiez gain baditugu kronikak: Miren Mindegiak DIARIO DE NOTICIASen Kontrako eztarritiken aurkezpenari egin zion, Paloma Delabertek DIARIO DE NAVARRAn Morbo legítimoren aurkezpenari buruz.
Horrez gain, entzungai dauzkazu hitzaldietako bi: Ernesto Castro eta Ion Celestino trapari buruz-eta eta Uxue Alberdi eta Saioa Alkaiza bertsolaritzako misoginiaz ia aurki igotzerik dugun Niño de Elche eta Xabier Erkiziaren performancea.
Laura Freixas idazleak (otsailaren 7an izango dugu gurekin? LA VANGUARDIA egunkarian iruzkin ederra egin zion Gerda Lernerren liburuari.
Ion Stegmeierrek Nanni Balestriniren DEN-DENA NAHI DUGUri buruzko erreportaia egin du DIARIO DE NAVARRAn; Zoe Martikorenak, Nerea del Vallek eta Ekhi Atorrasagastik erreportaia egin dute Fernando Rey elkarrizketatuz HAMAIKA TBn eta Iñigo Aranbarrik BERRIAko igandeko zutabean jardun zuen liburuaz.
Upsalako Unibertsitateko Ståle Holgersen-ek LA NUEVA CUESTIÓN URBANA (Katakrak 2019) liburuari iruzkina egin zion eta gure blogean jaso dugu.
Azaroaren hondarrean iritsi zen gazteleraz argitaratu dugun azken lana:: LA NUEVA CUESTIÓN URBANA, Andy Merrifield geografo kritikok Manuel Castellesen hiriaren afera kontzeptuari egindako kritika zabal bat.
Hasi da liburua hedabideetan agertzen: DIARIO DE NAVARRAn eta DIARIO DE NOTICIASen argitaratu da liburuaren berri, eta Fernando Castrok bere bideo katean iruzkin luze bat egin dio. Ohar hauez gain, noski, liburura gerturatzea gomendatzen dizugu.
Oiane Valerok abenduan aurkeztu zigun Euskal langile andreak (Ipes 2019), entzungai daukazu aurkezpena.
Agus Morales eta Anna Surinyachek No somos refugiados (Círculo de tiza) aurkeztu ziguten abenduan.
Urtea hasi berritan aurkeztu zigun Benet Salellasek epaiketa politikoei buruzko bere liburua.
Hèctor Estruchek iruzkina egin dio EL ODIO COMO POLÍTICA (Katakrak 2019) liburuari LE MONDE DIPLOMATIQUE aldizkariaren azken alean.
Joan zen 2019. Urte indartsu bat eta ederra. Baita ere goibela. Berarekin egin dute alde Jon Tomasena Aldaiak eta Sagrario Ruiz Elizaldek. Guregandik gertu izan ditugu, ospa dezagun hori.
2019ak ekarritako gauza ederren artean daude aurten euskarari ekarri dizkiogun zazpi liburuak: Lidia Txukovskaiaren eleberri bat eta Nanni Balestriniren beste bat eta Silvia Federici, Susan Buck-Morss, Eva Illouz eta Ryszard Kapuscinskiren saiakerak. Horrez gain zortzi saiakera bildu ditugu gazteleraz: hiriguneetako borroken ingurukoak, klaseari eta antolaketa politikoari buruzkoak, emakumeen historiari buruzko klasiko bat, Brasilgo eskuin muturrari buruzko lan bat, errepideei eta bizikletari buruzko beste bat, maitasuna eta teknologiari buruzko Horvaten azkena. Tartean dago, noski, Airbnb. La ciudad uberizada Sagrariok itzulitakoa.
Urtero egiten ditugu salduenen rankingak. Urtero moldatzen ditugu kategoriak. Hauek dira, beraz, iazko datuak: euskarazko salduenak saiakeran eta narratiban (Katakrakek argitaratutakoak kenduta) eta Katakrakek argitaratutakoetatik salduenak gure liburu-dendan. Eta ariketa bera gaztelaniaz: saiakerako eta narratibako salduenak (Katakrakek argitaratutakoak kenduta) eta Katakrakek argitaratutakoetatik salduenak gure liburu-dendan.
Ezinezkoa da 2019ko 200 ekitaldien berri hemen ematea. Horregatik hautaketatxo bat egin dugu.
Rosa Luxemburgen Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti liburua aitzaki Alemaniako iraultzen loraldiaren eta porrotaren berri eman genuen.
Atlantiko Beltzaren bigarren edizioan Dave Randall, Iruinkokoa, María Cabral edota Zarys Falcon etorri ziren gurera.
Martxoaren amaieran Sorgin-ehizari buruzko lehenengo topaketa feministak egin ziren Iruñean eta, besteak beste, Silvia Federici, Amaia Nausia, Nùria Morelló, Gemma Piérola, Nùria Morelló, Eva Vázquez, Iraitz Agirre, Lisset Coba eta Alice Markham-Cantor izan ziren gurean.
Maiatzan Laura Latorrek polimaitasunari buruzko ikastaro bat antolatu zuen eta Irantzu Varela, Brigitte Vasallo edota Miguel Vagalumek hitzaldia eskaini zuten.
Udazkenean Letrazaurituak jaialdia izan genuen, besteak beste, Marta Sanz, Luna Miguel, María Bastarós, Sabina Urraca edota Cristina Fallarás etorri ziren.