Jakina da gaur liburu dendak ez garela Karlos III.ean egongo. Eta sareta jaitsita jarraitzen dugu. Halere, nolabait ospatu nahi dugu (alamoduzko lema baikor baten inguruan Egunero da Liburuaren eguna) eta aspaldi egiteke genituen bi kontu martxan jarri ditugu: lizentzia libreekin argitaratutako gure liburuen PDFak eskegitzen hasiko gara eta argitaletxearentzako dohaintzak egiteko aukera irekin dugu.
Eskuragai dauzkazu Angela Davisen ASKATASUNA, ETENGABEKO BORROKA BAT, Takiji Kobayashiren NAGUSIA KANPOAN BIZI DA, Leslie Feinbergen MARI-MUTIL HANDI BATEN BLUESA, Srecko Horvaten LA RADICALIDAD DEL AMOR, Lisa Vollmerren ESTRATEGIAS CONTRA LA GENTRIFICACIÓN eta Jodi Dean MULTITUDES Y PARTIDO.
Gaur osteguna da eta igandetan jaso ohi duzun buletina jaso duzu. Merezi du sareak saturatzea saturazio garaietan? Merezi du elkar hainbeste xaxatzea? Tira. Ahalik eta gehien jaitsi ditugu komunikazioak plataforma digitaletan, salbuespenen batekin. Baina hemen gaude. Bileragintzan. Zutako asko bezala. Telematika telezaborra bihur ez dadin saiatzen. Baina hemen gaude. Zu bezala. Eta gauzatxo batzuk batu ditugu, zuri kontatzeko.
Hasteko. Hondoratzearen aurreko egunetan iritsi zen liburu dendetaraKAPITALISMOA ETA EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA Silvia Federiciren azkena. Sareta jaitsita ala erdi-irekita, han dabil Federici Iruñeko Abarzuzan, Zornotzako Billikenen, Tuterako Letras a la tazan, Donostiako Hontzan. Baina tira. Saretak igo arte itxaron beharko dugula...
Bitartean, aurkezpen publikorik gabeko liburu hori hasi da bidetxoa egiten hedabideetan: DIARIO DE NOTICIASen Miren Mindegia, Irati Majueloren iruzkina BERRIAn, Ane Eslavaren artikulua BERRIAn ere eta iragarpena NOTICIAS taldeko Ortzadar gehigarrian.
Oso eskertuta gaude. Hamarnaka online erosketa egin dituzue egun gogor hauetan. Abailduta gaude eskaera kopuruarekin, sarritan bi ala are hiru erosketa egin dituzue.
Erosketa bakoitza laguntza handi ada, egia esan. Buka dadila alarma egoera, jasotze festa egin dezagun. Ia aurten egitea posible den.
Santiago J. Navarrok iruzkina egin zion LA CREACIÓN DE LA CONCIENCIA FEMINISTAri DIARIO DE NOTICIASen
Iritzi helduak, uste handikoak pandemiaz. Hasi eta segidan hauek idatzi zituen Sandro Mezzadrak.
Pandemia iritsi aurretik aritu ziren Nerea Fillat eta Hedoi Etxarte RADIO EUSKADIko Pompas de papel-en Kike Martin eta Txani Rodriguezekin. Saioaren bertsio luzea ere entzun dezakezu RADIO EUSKADIren nahieran plataforman.
Espainiako Gobernuak dekretu bidez ezarri du alarma egoera astelehenetik aurrera. Foru erakundeek autonomia osoa galdu dute. 155a. Nafarroa Garaian, 2007ko murrizketengatik %8,32 gutxiago bideratzen da osasungintzara. Zer esan nahi du horrek? 1.000 biztanleko 2,6 ohe dauzkagula erietxe publikoetan. Europako batez-bestekoa 5,08koa da, Alemaniako 8,63koa. Galdera da: nola irakurri egoera honetan? Nola eztabaidatu irakurritakoa? Zer antolatuko dugu berrogeialdi honen ostean zomorroen kontra? Ospitaleetako oheak murriztu dituzte, osasungintza publikoko lan mordoa azpikontratu, porlanean dena eta eta bi xahutu, aberatsei zergak jeitsi, jendea etxegabetzen utzi. Eta orain birus bat etorri zaigunean ez dago azpiegiturarik.
Erakunde publikoen amateurismoak larrituta (abenduan izan genuen birusaren berri) ostegunean erabaki genuen ekitaldiak bertan behera uztea (Renata Souza, Patxi Zubizarreta, Raimundo Cuesta...) berriz kontrakoa esan arte. Ostiralean, gure asanbladak erabaki zuen kantina ixtea eta larunbatean eguerdira arte liburu-denda zabalik izatea.
Hori bai. 30.000 liburu dauzkagu gure apaletan. Eta aurrera jarraituko badugu zuri esker izango da. Eta posta zerbitzua daukagun artean gure online dendan eros dezakezu, online erosita liburua dendan jasotzean eska dezakezu eta berrogeialdiaren ostean festa bat egiteko asmoa dugu. Horrez gain argitaletxearen katalogoa hauta dezakezu, noski.
Tira, gaurkoan beste asmo batzuk genituen, asteroko komunikazio honetan Silvia Federiciren azken liburua dendetara banatu dugula-eta: KAPITALISMOA ETA EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA (Katakrak 2020). Ezingo dugu, ohi dugunez, hilaren amaieran aurkeztu, atzeratuko dugu, ia ez den gehiegi luzatzen.
Asteazkenean Nafarroako Liburu-denden Elkarteak iragarri zituen aurtengo garaileak: Desierto sonoro Valeria Luisellirena, Aitaren etxea Karmele Jaiorena eta ¡Vivan las vacas! David Prudhomme eta Pascal Rabatérena. Tamalez bertan behera utzi behar izan ditugu martxoaren 27ko ekitaldiak. Bainta kontinente-arteko hegaldi bat ere.
Agian hau da gure audioen plataformak inoiz izan duen unerik zentzuzkoena. 672 pista dauzkazu eskuragai: liburu aurkezpenak, hitzaldiak, irrati komunitario eta publikoetako kolaborazioak, zuzeneko musika.
Zerrenda horri batu dizkiogu RADIO 3eko eta Punto de Vistako azkenak: Iseo &Dodosaoud, Jeanette Muñoz eta Loïs Patiño El séptimo vicion eta el Tres en la carretera saioa Garbiñe Ortegarekin, Maider Fernandezekin, Maddi Barberrekin eta Las melenasekin.
Baditugu audioak hozkailuan, editatzeke, baina oraingoz gurean egin den azken aurkezpenarena igortzen dizugu: Hutsune ekarri zigun Josune Ilundainek (greylock ediciones 2020).
Munduaren amaieraren aurretik etorri zitzaigun Irina Gonzalez kubatarra. Izan dugun gaualdi ederrenetako bat eskaini zigun. Abesti ederrak eta bertute handia. Iker Tubiak elkarrizketa egin zion BERRIAn.
Martxoaren 13an 19etan Brasilgo gonbidatu bat izango dugu. Renata Souza Favela da Marén jaio zen eta giza eskubideen aldeko abokatua eta feminista beltza da. 2018an Rio de Janeiroko senatari hautatu zuten ezker muturreko PSOL alderdiarekin. Bere taldean zegoen PSOLeko hautetsia, soziologoa eta LGTBI militante Marielle Franco, hil aurretik.
Renata Souzarekin batera Francisca Roncero egongo da eta EL ODIO COMO POLÍTICAren aurkezpena izango da.
Entzungai daukazu Punto de Vista jaialdiko Radio 3eko lehenengo saioa. Javier Tolentinok Zumirikiren egile Oskar Alegria izan zuen saioan eta La Furiak abestu egin zuen.
Luis Soldevila Kike Martínekin solasean aritu zen birusei buruz, RADIO EUSKADIko Iflandia saioan.
Miren Mindegiak DEN-DENA NAHI DUGU (Nanni Balestrini, Katakrak 2019) liburuari buruzko erreportaia egin du Karrikirin Fernando Reyk eta Aitor Etxartek egindako aurkezpena aitzaki.
Itzuli da Punto de Vista jaialdia Iruñerrira. Aurtengoan ere edukiko ditu bere geltokiak kale Nagusian. Horregatik ongi begiratu buletin honetako agenda, aurkituko dituzu ekitaldi interesgarriak, tartean, eta jaialdia hasi aurretik ere lan-taldeak edizio hau aurkeztuko digu: otsailaren 26an 19etan giro lasaiean.
Gainera, RNE 3 irratiaren saioak itzuliko dira gurera: El séptimo vicioren bi saio eta Tres en la carreteraren beste bat, tartean musika eskaintza zabalarekin (La Furia, Iseo &Dodosound, Las Melenas).
Ekin!
Joan den astean Mari Luz Esteban izan genuen gurean El feminismo y las transformaciones en la política (Bellaterra 2019) aurkezten: entzungai daukazu audioa.
Datorren ostegunean 19:30ean Aitor Etxartek eta Fernando Reyk DEN-DENA NAHI DUGU (Katakrak 2019) aurkeztuko dute Xabier karrikako Karrikiri liburu dendan. Anima zaitez!
Datorren martxoaren 10ean kubako artista ezagun bat izango dugu gurean: Irina González: afaldu bitartean abestuko du eta tokia gorde behar da horretarako.
Horrez gain, gogoan izan otsailaren 27an bertan Tandem upategiaren dastaketa izango dela gurean.
Tokia gordetzeko kantina@katakrak.net betiere.
Laura Latorrek biolentziei eta gorputzei buruzko ikastaro berria egin du. Honakoan Raquel Manchado, Mari Luz Esteban, Yayo Herrero, Jokin Azpiazu eta Jeanne-Rolande Dacougna Minkette gonbidatu nahi ditu. Interesa baduzu, martxoarne 6ra arteko epea daukazu violenciasencarnadas@gmail.com-en izena emateko.
Entzungai daukazu EL NARCO-OASIS VASCO (Txalaparta 2019) liburuaren aurkezpenaren audioa.
Santiago J. Navarrok iruzkina egin dio LA NUEVA CUESTIÓN URBANA (Katakrak 2019) liburuari DIARIO DE NOTICIASen.
Miran Foroak gonbidatu zuen Laura Freuxas eta bere bizitza kontatu zigun: generoa, zaintza, haurtzaroa, karrera pertsonala, klasea. Gai mordoa landu zituen eta, tartean, Gerda Lerner eta Almudena Hernandoren lanak goraipatu zituen.
DIARIO DE NOTICIAS Ortzadar gehigarriak DEN-DENA NAHI DUGU (Katakrak 2019) liburuari iruzkina egin zion bere azken-aurreko alean.
Balendin Deunaren aurretik joan zen June Sanmillan RADIO EUSKADIra eta kartzelaz eta maitasunaz aritu zen, besteak beste.
Berriki izan genituen gurean Laura Latorre, Irantzu Varela, Tatiana Romero eta Raquel Manchado (h)amor 4 _ (h)amor propio (Continta Metienes 2019) liburu arrakastatsua aurkezten.