Duela hilabete iritsi zen liburu-dendetara EL ODIO COMO POLÍTICA (Katakrak 2019). Esther Solanok koordinatu du Brasilgo eskuin muturrari buruzko liburua. Liburuak diziplina eta ikusegi desberdinetatik jorratzen du Ameriketako ziklo politiko berria eta baditu Europako egoerekin analogiak.
Laura Puyk erreportaia egin dio DIARIO DE NAVARRAn, Raül Jiménezek INDIENAUTAren gabonetako hautaketaren baitan sartu zuen eta Paula Etxeberriak DIARIO DE NOTICIASen landu zuen.
Bide batez, Esther Solanok liburua portugesez argitaratu zenean esakinitako bi elkarrizketa berreskuratu ditugu: Agnese Marrak CONTEXTOn egindako bat eta bestea Carla Perellók NODALen.
Leslie Feinbergen MARI-MUTIL HANDI BATEN BLUESA (Katakrak 2018) eleberria han eta hemengo irakurle taldeetan ibili da (Donostia, Gasteiz, Lizarra, Ea, Iruñea-Civican, Iruñea-Katakrak, Basauri) eta abenduaren hondarrean Erandiora ere iritsi zen. Solasaldia aitzaki Iñigo Astiz poeta eta kazetariak iruzkina egin zion HIRUKAn.
Urteko azken kolaborazioan June Sanmillanek Hiriarteaz eta Harrotuz jardun zuen Felix Linaresekin RADIO EUSKADIn.
Iritsi da. Urteko gau luzeena. Olentzero. Gozoak. Batzuentzako oporrak, besteentzako lan. Beraz gogora ditzagun ohiko afera logistikoak: ohiko ordutegian egongo gara zabalik liburu dendan (10:00-20:30) salbu eta 24an, kantinarekin batera 17:00etan itxiko ditugu ateak. Egunero izango ditugu bazkariak eta afariak eta Gabonetako menua urtarrilaren 7ra arte izango dugu. Eta ohi bezala igandean itxita, beraz 22an ere bai.
Gogoan izan datorren astean hasiko direla Santas Pascuas jaialdiko hitzordua Katakraken Niño de Elche, Ernesto de Castro eta Uxue Alberdiren liburu aurkezpenekin. Aldamenean izango dituzte Xabi Erkizia, Ion Celestino eta Saioa Alkaiza.
Aspaldi amaitu zen Letrazaurituak jaialdia baina joan den astean sareratu zuten RADIO 3an Carol Otamendi, Nerea Madariaga, Rosario Villajos eta María Bastarosi egin elkarrizketa.
Yurre Ugarte eta Joseba Larratxek irudi-eleberri eder bat egin dute, gurean euskaraz aurkeztu zuten (entzun!), baina, nahi izatera gaztelerazko itzulpena ere existitzen da.
Aritz Trueba, Martin eta Xabier Etxeberriak Buyan album itzela aurkeztu ziguten, goza ezazu euskaraz oraingoz ingelesez eta frantsesez soilik eskurabarri dagoen harribitxi hau, eraman eslaviar mitologia zure negura.
Asteon auzoko eskolako ikasleak etorri ziren, San Frantziskotik, eta itzelezko irratsaioa egin zuten areto Nagusiaren sarreran.
MAD IN AMÉRICA aldizkariak Antonucciren liburuko pare bat pasarte hautatu ditu bere webgunean.
Istorio bizi bat. Ezintasunari, krisi ekonomikoari, migrazioari, politikari buruzkoa. Pertsonaia bat. Etorkina, adarra joko diote baina ez da geldirik egongo. Poesia bezain zaindua eta mito gisa ere funtzionatu duena belaunaldi askorentzat. Jada irakurgai daukagu Nanni Balestrini euskaraz. Maiatzan hil egin zen baina, alde egin aurretik, bazekin Arestiren hizkuntzara irakurriko genuela.
Duela lau aste iritsi zen liburu dendetara. Aurkeztu genuen Fernando Rey itzultzailearekin Donostian eta Durangon. Eta jada jaso du prentsak: Ane Eslavak BERRIAn, Oihane Larretxeak GARAn eta NONTZEBERRI agerkari dijitalean.
Baina, kasu, ez da azken asteotako nobedade bakarra: duela bi urtetik liburu dendetan dago Brasilgo autore ezberdinen artean osatutako EL ODIO COMO POLÍTICA eta aste honetan hasi da dendetara iristen Andy Merrifielden LA NUEVA CUESTIÓN URBANA. Aurki xehetasun gehiago.
Zirraragarria izan da aurtengo Durango. Jende gaztea, saiakeretan interesatua, bila eta bila. Aurreko uztetako liburuak irakurrita etorri eta berriekin animatu dena. Gogorra izan zen baina merezi zuen.
Durangok sortzen duen eztanda komunikatibo horretan, tartetxo batzuk izan genituen prentsan. DIARIO DE NOTICIASen gure nobedadeen berri eman zuten, BERRIAn saiakerari buruzko erreportaje batean parte hartu genuen, DEIAn Elkar eta Ereineko editoreekin hitz egin genuen itzulpenak argitaratzeari buruz eta, berriz ere BERRIAn balorazio orokor bat egin genuen.
Ostiralean hasi ziren gabonetako menuak. Garaikoak. Brokolia. Kuia. Porrua. Ziazerbak. Erromaneskua. Intxaurrak. Bakailaua. Martinelli pasta. Arkumea dauphinois gratinarekin. Uxueko kaskaraina.
Hartu zure tokia 948 225520. Bazkaltzera!
ZAZPIKAk, GARA egunkariaren igandeko gehigarriak, Srecko Horvaten ¡SUBVERSIÓN! (Katakrak 2019) liburuari iruzkina egin zion.
Natxo Vélezek Amaia Apalauzari galderak egin zizkion EITB.EUSen KRISTO FUSILAREKIN liburuari buruz.
Ze harreman izan zuen Hemingwayk Sanferminekin? Zenbat da historia eta zenbat mito? Miguel Izuk aztertu egin du eta gurean aurkeztu zuen berriki.
Hirugarrengoz etorri zen gurera Tristan Murgi, eta entzungai daukazu: ediziorik gabe, anplifikaziorik gabe, entxuferik gabe.
Jagoba Arrasatek eta Rafa Aguilerak Markaz Tulkarem (Pol.len edicions 2019) aurkeztu ziguten.
Ibai Atutxak Eva Illouzen ARIMAREN ETORKIZUNAri (Katakrak 2019) iruzkina egin dio ARGIAn.
Abenduaren 5etik 8ra mendebalde urrunera itzuliko gara, urtero dugunez, Azokara urteko nobedade guztiekin. Beraz, egiguzu kuku, Artekalen izango gaituzu, 78-79an.
Aurten euskaraz argitara eman ditugun zazpi liburuetatik bost aurkeztuko ditugu Ahotsenean. Ostiralean, abenduaren 6an 19:30ean Silvia Federiciren MUNDUA BERRIZ LILURATUZ. Abenduaren 7an 18:30ean Eva Illouzen ARIMAREN ETORKIZUNA Danele Sarriugarte itzultzailearekin, 19:00etan Ryszard Kapuscinskiren KRISTO FUSILAREKIN Amaia Apalauza itzultzailearen eta 19:30ean Nanni Balestriniren DEN-DENA NAHI DUGU Fernando Rey itzultzailearekin. Igandean, 8an, Barbara Ehrenreich eta Deirdre Englishen SORGINAK, EMAGINAK ETA ERIZAINAKen txanda izango da.
Horretaz gain gaztelaniazko nobedade guztiak izango ditugu, EL ODIO COMO POLíTICA, besteak beste.
Ez bazatoz, egon lasai, kale Nagusia prest daukagu neguko solstiziorako.
Gutxitan izaten ditugu hain solasaldi osatuak. Eskuin-muturraz, Espainiako higiezinen burbuilaz... entzun Isidro Lopezen hitzaldia.
Irati Majuelok iruzkina egin zion Barbara Ehrenreich eta Deirdre Englishen SORGINAK, EMAGINAK ETA ERIZAINAK (Katakrak 2019) liburuari joan den igandeko BERRIAn.
NAIZ IRRATIAn elkarrizketa egin zioten Danele Sarriugarteri Eva Illouzen ARIMAREN ETORKIZUNA (Katakrak 2019) itzuli duela-eta.
Entzungai dauzkazu Geronimo de Ustariz Institutuak egindako zikloko bigarren mahai-ingurua zigorraz eta krimenaz eta hirugarrena Herrera de la Manchaz eta trantsizio politikoaz.
Eider Goiburu nerabezaroko genero indarkeriaz aritu zitzaigun.
Miren Ortubay kriminologoa zigor kodeaz eta indarkeria sexistaz aritu zen.
Urtea bukatu eta, Olentzerori begira ziurrenik, biderkatu egiten da liburuen argitalpena. Ziklo natural bat bezala. Eta hala aurkeztu genuen joan den astean KRISTO FUSILAREKIN, Ryszard Kapusćińskik kazetaritzari eman zion klasiko hura. Hala jaso zuen Amalur Artolak GARAn, hala Amagoia Gurrutxagak BERRIAn, así Maialen Ferreriak ELDIARIO.ESen eta hala BIZKAIE! agerkari digitalak. Bestetik, HITZEN UBERANek udazkeneko euskarazko lau nobedadeez idatzi berri du.
Baina ez denez azken nobedadea. Datorren asteazkenean 12:15ean Donostiako Liburutegiko sotoan aurkeztuko dugu Nanni Balestrini DEN-DENA NAHI DUGU Fernando Rey itzultzailearekin batera.
Joan den astea makal bukatu genuen Udalak Pirritx, Porrotx eta Marimotots zentsuratu zuela jakin genuelako. Astelehenean prentsaurrekoa eman zuten gurean afera azaltzeko: entzungai daukazu osorik. Gerora, ehunka haurrekin Udaletxe plazara arte joan ziren. Hala jaso zuen BERRIAk,hala AHOTSA.INFOk, hala GARAk eta hala DIARIO DE NOTICIASek.
Juan Carlos Fangacio Arakakik elkarrizketa egin zion irailan Peruko EL COMERCIO egunkarian AIRBNB, LA CIUDAD UBERIZADA liburuaren egileari.
Aspaldi aurkeztu genuen Eva Illouzen ARIMAREN ETORKIZUNA eta asteon jaso du BERRIAk Miren Garateren erreportaia.
Erreinuaren Gorteko hauteskundeen biharamunean hitz egin zuten June Sanmillanek eta Kike Martinek RADIO EUSKADIko Iflandian ekonomia sozial eta solidarioaz.
Tamalez, gure asteroko buletinean ezin ditugu jaso kale Nagusiko 54an gertatzen diren gauza guztiak.
Asteon, esaterako, Andoni Olariaga filosofoak Erlatibismoaren egiak (UEU) aurkeztu du eta Eider Goiburuk, Indarkeria sexistaren kontrako plataformaren gonbitearekin, nerabezaroko sexualitateaz eta biolentziaz hitz egin zuen.
25ean Soto Lezkairun eta Gaztelu Plazan elkar ikusiko dugulakoan.
Etxebizitza eskubidearengatik kezkatuta zaude? Bakardadearengatik? Abiadurarengatik? Aldaketa klimatikoarengatik? Desberdintasun sozialengatik? Agian loturarik gabeko galderak irudituko zaizkizu. Bada azaroaren 27an irakurle talde berri baten hasiera izango da: bi hilabetean behin hiriei buruz.
Juan Etxenike sukaldaritzaz eta kimikaz aritu zen EUSKALERRIA IRRATIAn.
María Martínek Ni por favor, ni por favora aurkeztu zigun duela aste batzuk eta orain entzun dezakezu.
Enrique Gavilánek medikuntzako bere lanari buruzko liburua aurkeztu zigun.
Iñaki Etxaniz, Geronimo de Ustariz institutuak gonbidatuta bere ikerketen berri eman zuen.