Duela haste batzuk hasi ziren argitaratu ditugun azken nobedadeak iristen. Azken-azkenak Henry David Thoreauren WALDEN (estrainekoz euskaraz!) eta Srecko Horvaten DESPUÉS DEL APOCALÍPSIS izan dira (bizi dugun garai post-apokaliptikoari begirada zorrotza).
Horrez gain datozen egunotan dauzkagun ekitaldietara gonbidatzen zaitugu, blogean ere material mordoa dugu.
Liburu denden egunaren karietara Paula Etxeberriak elkarrizketa egin zigun en DIARIO DE NOTICIAS eta erreportaian ere azaldu ginen (argazki zoragarriak Iban Aginagak egin zituen).
2018ko maiatzan argitaratu genuen Leslie Feinbergen MARI-MUTIL HANDI BATEN BLUESA eleberria. Hari esker ezagutu genuen AEBko langile klaseko lgtbi pertsonen bizitza latza eta jazarria XX. mendearen bigarren erdian. Feinbergen saiakera ezagunena ekarri du orain Fermintxo Zabaltzak: BORROKALARI TRANSGENEROAK, 110 irudi dauzka eta 5 kontinenteetako transen genealogia egiten du.
Honezkero argitalpenaren berri jaso dute BERRIAn, KULTUR SHAREAn, EUSKALERRIA IRRATIAn, EUSKADI IRRATIAn, RADIO EUSKADIn eta EL CORREOn.
Uda hasi berritan argitaratu genuen Sara Lafuenteren MERCADOS REPRODUCTIVOS eta harrera ederra izaten ari da irakurleen eta liburu denden artean. Hedabideetan ere agertzen hasi da: PIKARA MAGAZINE, ARGIA, SER katea, CTXT, berria ETA ELDIARIO.ES.
Garazi Albizuak Josu Zabaleta elkarrizketatu zuen BIZKAIA IRRATIAn URPEAN MURGILDU eleberriari buruz eta Nagore Fernandezek iruzkina egin zion BERRIAn.
Pedro Chavesek iruzkina egin zion LA POESÍA DE LA CLASEri LE MONDE DIPLOMATIQUEn.
Indarrarekin hasi dugu ikasturtea. Joan den astean Asad Haider izan genuen Iruñerrian, Identidades mal entendidas (Traficantes de sueños 2021) liburuaren aurkezpenaren ekitaldia osorik ikus dezakezu. Ion Orzaizek elkarrizketa egin zion eta larunbateko BERRIAko azalean agertu zen.
Ekitaldi mordoa dugu irailean, tartean, Itziar Diez de Ultzurrun eta Mario Zubiagarekin Hannah Arendten Indarkeriaz aurkeztuko dugu Xabier karrikako Karrikirin 22an 19:30etan. 28an, Katakraken Henri Lefebvreren La proclamación de la Comuna aurkeztuko dugu Komunari buruz egingo diren jardunaldien hasieran.
Santiago J. Navarrok La proclamación de la comunari iruzkina egin zion DIARIO DE NOTICIASen.
Akaso ez dakizu baina honezkero etxean jaso dezakezu Katakrakeko janaria. Ziklo-P kooperatibari esker, entzungai daukazu NAIZ Irratian eman zuten elkarrizketa.
Amaia Ereñagak udako irakurketen seriean, argitaletxeko liburuak gomendatu zituen han eta hemen.
Irakurgai daukazu Ion Orzaizek Itziar Diez de Ultzurruni egin elkarrizketa.
Ibai Atutxaren iruzkina egin zion liburuari ARGIAn.
Entzungai dauzkazu Josu Zabaletak EUSKADI IRRATIAn, NAIZ IRRATIAn eta EUSKALERRIA IRRATIAn.
Ostiraletik Iruñeko Gaztelu plazako Liburu azokan gaude. 90 kaxa eraman ditugu bi furgonetetan. Eta liburuez gain, hamaika ekitaldi izango dira. Horietako bitan parte hartuko dugu. Batetik, ekainaren 3an 17etan C.L.R. Jamesen HISTORIA DE LAS REVUELTAS PANAFRICANAS aurkeztuko dugu. Bestetik, Liburu-denden elkartearen sari banaketan egongo gara 4an 12etan Jon Bilbao, Aina Bestard, Cira Crespo eta Elena Ziordiarekin eta 19etan sarituek solasaldia egingo dute.
Zatoz agurtzera!
Lizentzia libreei, bazkideei eta itzultzaileei esker, beste hiru liburu askatu ditugu, borondate truk: EL ODIO COMO POLÍTICA Esther Solanorena, LA BRECHA ORGÁSMICA Paola Damontirena eta KONTU PRIBATU BAT Beppe Fenogliorena.
Zoe Martikorenk erreportaia egin zuen HAMAIKA TELEBISTAn Hannah Arendten INDARKERIAZ liburuaz eta Nerea Azurmendik DIARIO VASCOn.
Irakurgai dauzkazu Satnam Virdeeren liburuaz DIARIO DE NAVARRAn eta DIARIO DE NOTICIAS.
Nerea Fillatek liburuak gomendatu zituen HALA BEDI IRRATIA (en castellano)n.
Borja Vaz de Viajeros de un mar de nubes liburua aurkeztu zuen.
Teresa Villaverde eta Irantzu Varelak (Ya no) soy esa (Pikara Magazine) aurkeztu zuten.
Joxe Iriarte 'Bikila' presentó Eman Zesarri Zesarrena.
Santiago Martínez Magdalenak greylock argitaletxeak argitaratu Paciencias miscegenagogicas del fucnionario econometra Bada aurkeztu zuen.
Mikel Elortza eta Alberto Barandiaranek ARMIARMAren ekintzailetza kulturalen 20 urteak birpasatu zituzten, euskal literaturaren sustapen eta gordailu nagusia da Susa argitaletxearen proiektua.
Por primera vez, Amaia Astobiza, traductora de tres libros de Silvia Federici, entre otros, ofreció una entrevista en la radio, fue en BIZKAIA IRRATIA con Garazi Albizua.
Entzungai daukazu Laureano Martínez CUANDO TU JEFE ES UNA APP liburuaren hitzaurrearen egileak RADIO EUSKADIn izan parte-hartzea.
Ez dakigu noiztik ez dizugun buletinik bidali. Tartean Borborka bezalako ekimen ederrekin hasi gara. IRUÑEA NOLA?! kolektiboaren ekimenak, honezkero hiru kontzertu eta irrati show egin ditu. Lehenengo saioan Moisés no duerme etorri zen, eta ikusgai daukazu. Bertan izan ditugu ere Broken Brothers Brass Band eta Chill Mafiakoak ere, birritan bete dute aretoa, gainera. Xabier Maeztuk ekimena aurkeztu zuen EUSKALERRIA IRRATIAn eta Luis Soldevilak RADIO EUSKADIn.
Horrez gain, Liburuaren egun zoragarria pasa genuen, Udaletik trabak jarri bazizkiguten ere, Nerea Fillatek liburuak gomendatu zituen SER katean eta Xabier Maeztu NAVARRA TVra joan zen.
Gainera, Luis Soldevilak Maria Palauk EL PUNT AVUIn Jordi Oliverasi egin elkarrizketa gaztelerara itzuli zuen.
Duela hilabete iritsi zen Hannah Arendten INDARKERIAZ liburu dendetara. Itziar Diez de Ultzurrunen itzulpenarekin eta Mario Zubiagaren hitzaurrearekin. Eskuz-esku ibili da liburua eta argitalpenaren berri eman dute BERRIAn, BILBO HIRIA IRRATIAn, DIARIO DE NOTICIASen, GARAn eta ORTZADARren.
Duela hilabete iritsi zen argitaratu dugun azken liburua. RACISMO, CLASE Y EL PARIA RACIALIZADO Gema Facal Lozanok itzuli du eta hemen dituzu argibide gehiago.
Yasmine Khris Maansrik erreportaia egin zion LA BRECHA ORGÁSMICA liburuari MEDIABASKen frantsesez.
Quarantazortzi talde italiarzaleko Gorka Salces poetak Beppe Fenoglioren KONTU PRIBATU BAT gomendatu zuen BIZKAIA IRRATIAn.
Garazi Albizuak elkarrizketa luzea egin zion Fermin Zabaltza itzultzaileari MARI-MUTIL HANDI BATEN BLUESAren kontura.
Entzungai daukazu Miguel Vázquezek egin zuen ABAJO LA DICTADURA liburuaren aurkezpena.
June Sanmillán birritan pasa da RADIO EUSKADItik, batean historialarien askatasun faltaz eta, bestean, 7.200 behi izango dituen makroetxaldeaz aritu zen Iflandia saioan.
Aurten beteko dira 150 urte Parisko Komuna aldarrikatu eta, handik aste batzuetara, zapaldu zutela: Europako askapenerako eta langile mugimenduaren gertakizun nabarmenetako bat izan zen. Ekarpen desberdinak egin nahi ditugu eta, tartean, Louise Michelen Erbesteko gutunak Victor Hugori argitaratu genituen. Liburuan, iraultzailearen gutunez gain, bere zazpi olerki batu genituen, Julles Vallésen aldarri politiko bat eta hainbat sarrera testu Amaia Lasa, Nora Arbelbide eta Xavière Gauthierrenak.
Hasi da liburua hedabideetan: Nora Arbelbidek landu zuen BERRIAn, Durangon aurkeztu genuen liburua Amaia Lasarekin (bideoa ikusgai), Nora Arbelbidek KANALDUDEn jardun zuen (bideoa ikusgai), DIARIO DE NAVARRAn artikulua idatzi zuten, BERRIAn artikulua egin zuten argitaratu berritan, GARAn ere bai, Irati Majuelok iruzkina egin zuen BERRIAn.
Garbiñe Elizegik idatzi zuen GURE HISTORIA DA ETORIKIZUNA eta XORROXIN IRRATIAn arigtu zen, Danele Sarriugartek itzuli zuen, Amaia Astobizarekin batera, Nick Estesen liburua eta EITB KULTURAn kultur gomendioak egin zituen.
Entzungai daukazu Arantxa Iturbe eta Josu Zabaletak, KONTU PRIBATU BAT liburuaz izan zuten solasaldia.
Irakurgai daukazu MULTITUDES Y PARTIDO liburuari LE MONDE DIPLOMATIQUEn egin iruzkina.
Entzungai daukazu kultura seguruari buruz Luis Soldevilak RADIO EUSKADIn egin gogoetak.
Entzungai dauzkazu Juan Etxenikek EUSKALERRIA IRRATIAn Katakrakeko barazki ekologikoen kontsumo taldeaz eman argibideak.
Entzungai daukazu Dani Martirena, Ana Ibañez eta Miren Mindegiak Amonarenean kea liburuari egin aurkezpena.
2020aren hasieran Paola Damontik hitzaldia eskaini behar zuen udalaren lokal batzuetan: ez zioten utzi. Katakrak bete zuen trukean. Hitzaldi hartatik jaio zen LA BRECHA ORGÁSMICA, liburu pedagogiko eta zabal bat, aste gutxi dendetan daramana eta, honezkero, solasaldi asko sortu dituena.
Katakraken aurkeztu zuen (entzungai daukazu). Hasi da han eta hemen agertzen ere. Paula Etxeberriak elkarrizketa egin zion egileari DIARIO DE NOTICIASen, Reyes Ilintxetak ARGIAn, Zoe Martikorenak HAMAIKA TBen eta EGUZKI IRRATItik ere pasa zen.
KONTU PRIBATU BAT liburuaz jardun zuten GARAn, Lohitzune Amatriak elkarrizketa egin zion Josu Zabaletari EUSKALERRIA IRRATIAn, Ibai Atutxak iruzkina idatzi zuen ARGIAn eta EiTB Kulturan aipatu zuen Ana Moralesi eta Josu Zabaleta itzultzaileei egin erreportaian.
Mar Basailek gutun ederra argitaratu zuen RAMÓN BENGARAY. OSASUNA Y REPÚBLICA liburuaz DIARIO DE NOTICIASen, Santiago Javier Navarrok iruzkina egin zion. Michele Wallacen EL BLUES DE LA INVISIBILIDADi buruz ere egin zuen iruzkina.
Santas Pascuas jaialdiaren baitan izan genituen Nader Koochaki eta Aitzpea Leizaola Soineko paisaiak artelan ederrari buruz hitz egiten.
June Sanmillán RADIO EUSKADIn izan zen mitologia elektrikoaz hitz egiten.