Iritsi da uztaila eta informazio nabarmena daukagu datozen egunetarako... apiriletik dauzkagu beteta datozen uztailaren 6ko eta 8ko eguerdiak. Gainontzeko egunetan badira bazkaltzeko tokitxoak. Ez utzi azken unerako eta hartu tokia: hau da bazkarietako menua eta hau afarietakoa (20:00etatik aurrera egunero). Goizean hamaiketakoak izango ditugu baina 10etik gorako taldeentzat eta aurrez gordeta. Badakizu, tokia hartzeko: 948 225520.
Gainera, 17 kontzertu antolatu ditugu: 4 zezenketen ordutegian, 13 gauez. Luxua: DJ Reimy, Las tipex eta J Martina (Herri Sanferminak-en programazioan), Yogurinha Borova, Katanga, Flymalo, Patxuko Nice, Raimundo el canastero, Afu, e.a.
Azken bi ohar: uztailaren 4an liburu-denda eta kantina zabalik izango ditugu baina bazkari eta afaririk eman gabe, 5an itxita egongo gara. Jaien ostean uztailaren 18an itzuliko gara: otsoen kontra.
Uztaila amaieran Communia 2022 topaketetan parte hartuko dugu, Basoan (Bizkaia), hemen azalduko dizugu zer den eta zergatik, akaso, joan nahiko duzun.
Llibreria L'Illa (Mollet del Vallès) liburu-dendako Carles Penak LOS JACOBINOS NEGROS eta GASEAR, MUTILAR, SOMETER gomendatu zituen RADIO MOLLETen.
EITB KULTURAk Antonio Casado da Rocha gonbidatu zuen, Henry David Thoreauren WALDENen hitzaurrearen egilea da Antonio eta gomendio zoragarriak utzi zituen.
Irati Majuelok UR-MARKA en BERRIA.
LA VIDA BAJO BANDERA PIRATAri iruzkina egin zioten EKINTZA ZUZENAn.
GASEAR, MUTILAR, SOMETERen egile Paul Rocherri elkarrizketa egin zioten GARAn eta AHOTSA.INFOn.
Iritsi da. Ikasturteko azkena, azken-azkena, nonahi irakurtzekoa: CUERPOS, PANTALLAS, PRECARIEDA, Precarity Lab-ek idatzia.
FAXISMOAREN AURKA BORROKAN EUSKADI IRRATIAn eta RADIO EUSKADIn azaldu zen.
Liburu azokatik itzuli berri gara, izozki eta kafe artean. Aurreko egunetan Paul Rocherrekin Bartzelona, Iruñea, Zaragoza, Madril eta Bilbon zehar. Hemen batzen joango gara bere hitzaldiak, aurkezpenak eta hedabideetako parte-hartzeak (Berria, El Salto, La Directa, CTXT, Gara, Ahotsa).
Horrez gain, azken asteotan guk argitaratutako hiru nobedade iritsi dira liburu-dendetara: ODIO A LAS MUJERES, MADEROS, CHUSMA Y ORDEN SOCIAL eta FAXISMOAREN AURKA BORROKAN.
Gabriel Kuhn, LA VIDA BAJO BANDERA PIRATAren egileari elkarrizketak egin dizkiote agerkariotan: Todo por hacer, El Periódico eta GQ. Luis Soldevilak Aita Mariren gainean aurkeztu zuen Maig di Gras-en Aurora Suport-ek gonbidatuta.
Amets Aranguren, Begoña Garaikoetxea, Maitane Junguitu eta Unai Dufurrek euskaraz bizitzeko hautuari buruz hitz egin zuten Elhuyarren 50. urteurrenean.
Mario Amorósek ¡No pasarán! Biografía de Dolores Ibárruri, Pasionaria (Akal) aurkeztu zuen.
Jonathan Martínez, Ane Eslava eta Mikel Sotok La historia oficial (Txalaparta) aurkeztu zuten.
Joaquí Sevilla, Juan Ignacio Pérez eta Oihan Iturbidek Los males de la ciencia (Next Door Publishers) aurkeztu zuten.
Rubén Martínezek krisi ekologiko eta sozialaren inguruko txostena aurkeztu zuen.
Miquel Ramosek Amaia Izkorekin Antifascistas (Capitan Swing) aurkeztu zuen.
Juan Etxenikek Miquel Ramos elkarrizketatu zuen Antifascistas liburuaz Ahotsa.infon.
Rikardo Arregi Diaz de Heredia, UR-MARKAren itzultzaileak elkarrizketan eskaini zituen Euskalerria irratian, Diario de Navarran eta Ortzadarren.
Reyes Ilintxetak Fermintxo Zabaltza, elkarrizketatu zuen Argian eta Leslie Feinberg-en inguruan aritu ziren luze eta zabal.
L'Illa liburu-dendak LOS JACOBINOS NEGROS gomendatu zuen Radio Molleten.
Arkadio Profesoreak Nerea Fillat-ek NUESTRA HISTORIA ES EL FUTUROren inguruan hitz egin zuten La literna de Diógenes podcastean.
Duela bi aste aurkeztu genuen Joseph Brodsky-ren UR-MARKA Rikardo Arregi Diaz de Heredia itzultzailearekin eta Angel Erro hitzaurrearen egilearekin. Gorka Bereziartuak ARGIAn kontatu zuen, Oihane Larretxeak GARAn, Nerea Azurmendik DIARIO VASCOn, EUSKADI IRRATIAn albistea izan zen, Aritz Galarragak zutabea egin zion ARGIAn, Ainhoa Sarasolak BERRIAn, horrez gain Angel Erro ren hitzatzea irakur dezakezu.
Klasiko bat itzuli da gazteleraz, honezkero liburu-dendetan dago C.L.R. James-en LOS JACOBINOS NEGROS. Duela aste batzuk Alemaniako JUNGE WELT kazetan artikulua argitaratu zuten: LOS JACOBINOS NEGROS. Madril, Salamanca, Bartzelona, Bilbo, Gasteiz eta Donostiako liburu-dendetan dago honezkero.
Banatu dira Nafarroako liburu-denden sariak, tartean Katakrakek argitaratutako WALDEN, hemen duzu prentsan agertu dena.
Begoña Zabalak Sara Lafuenteren MERCADOS REPRODUCTIVOSi iruzkina egin zion VIENTO SUR n.180 aldizkarian.
Miren Artetxek Silvia Federiciren LARRUAZALAREN PERIFERIAZ HARAINDI gomendatu zuen en ZAZPIKAn.
Joseba Argiñanoren ETBko saioan egon ziren gure sukaldariak.
Itziar Diez de Ultzurrun ARTEFAKTUAn egon zen Hannah Arendt-en INDARKERIAZi buruz hitz egiten, gainera Leslie Feinberg-en itzultzaile Fermintxo Zabaltza gonbidatu zuen.
Adi. 12 liburu gehiago jarri ditugu libre. Erabiltzen ditugun lizentzia libreei eta bazkideen ekarpen ekonomikoei esker eskuragai dauzkazu, euskaraz: Lidia Txukovskaiaren URPEAN MURGILDU, Leslie Feinbergen BORROKALARI TRANSGENEROAK, Henry David Thoreauren WALDEN eta Silvia Federiciren LARRUAZALAREN PERIFERIAZ HARAINDI.
Eta gazteleraz: RACISMO, CLASE Y EL PARIA RACIALIZADO, LA PROCLAMACIÓN DE LA COMUNA, HISTORIA DE LAS REVUELTAS PANAFRICANAS, MERCADOS REPRODUCTIVOS, GASEAR, MUTILAR, SOMETER, DESPUÉS DEL APOCALIPSIS, LA VIDA BAJO BANDERA PIRATA.
Ekaitz Sirvent itzultzailearen jaioterrian aurkeztu genuen Antonio Gramsciren KARTZELAKO GUTUNAK. Hamarka lagunek bete zuten Putzuzulo Gaztetxea Zarautzen, eraisteko egun gutxi falta zirela. Josu Zabaleta itzultzailea, Ekhiñe Eizagirre poeta, Joana Garmendia irakasle eta lotura lanak egin dituen pertsonarekin izan ginen.
Horrez gain Argitaletxearen oharra eta oharrean aipatutako testuak webguneratu ditugu.
Azkenik, Maider Iantzik erreportaia luzea argitaratu zuen larunbateko GARAn liburuari buruz, Koldo Atxagaren ilustrazio eta gutun puska bat eta guzti.
Julen Sarasolak LA VIDA BAJO BANDERA PIRATA iruzkindu du LA CENTRALen blogean. Miren Artetxek ZAZPIKAn gomendatu zuen.
Qili Fundazioak Nafarroako txinatar komunitateari buruzko jardunaldiak egin zituen, mahai-inguruaren bideoa ikusgai daukazu, Idoia Saraleguik, Mónica Yuk eta Begoña Ruiz de Infantek parte hartu zuten.
Amelia Tiganusek La revuelta de las putas aurkeztu zuen (bideoa ikusgai).
Atlantiko beltza 2021eko audioak eskuragai dauzkazue.
Iñigo Martinezen Mandamentu hipermodernoaken aurkezpena entzun dezakezu.
Miren Mindegiak bell hooksen FEMINISMOA DENON KONTUA DA aipatu zuen Joan Didion eta bell hooks-en erreportaian.
Ibai Azparrenek erreportaia egin zuen NAIZen NUESTRA HISTORIA ES EL FUTURO liburuaz.
Nagore Fernándezek iruzkina egin zuen LARRUAZALAREN PERIFERIAZ HARAINDIri buruz BERRIAn.
Antton Olariagak urtarrilaren 29an WALDENen pasarte bat erabili zuen Zakilixut tiran, BERRIAn.
BORROKALARI TRANSGENEROAK Iruñeko Karrikiri liburu-dendan aurkeztu genuen Fermintxo Zabaltza eta Asier Rikarterekin. Aurkezpenaren kontura Uxue Reyk elkarrizketa egin zion Zabaltzari NAFARROAKO HITZAn.
Antonio Casado da Rocha, WALDENen hitzaurrearen egileak Thoreauri buruz idatzi zuen EHUko CAMPUSA aldizkarian (gazteleraz eta euskaraz).
Amaitu zen 2021, pasa ziren Eguberriak eta zoragarria izan zen zuek hain sarri kale Nagusian ikustea. Iazko xelebrekerietako batzuk liburu salduenen zerrendetan ikus ditzakezue: euskarazkoan eta gaztelerazkoan.
Duela egun batzuk izan zen Nerea Madariagaren azken eguna gurekin, onena desio diogu ziklo berrian, betiere, liburuak aldamenean izango dituelako.
Buletin honek material mordoa du, tartean ekitaldiak, baina badira bi ekitaldi Katakraketik kanpo egingo ditugunak: urtarrilaren 28an Zarauzko Garoa liburu-dendan aurkeztuko duguAntonio Gramsciren KARTZELAKO GUTUNAK eta otsailaren bian 19:30ean Iruñeko Karrikirin Leslie Feinberg BORROKALARI TRANSGENEROAK.
Silvia Federeiciren LARRUAZALAREN PERIFERIAZ HARAINDI GARAn, BERRIAn eta KULTUR SHAREAn agertu da.
Antonio Gramsciren KARTZELAKO GUTUNAK hedabideetan agertzen hasi da: EUSKADI IRRATIAn, RADIO EUSKADIn, ZARAUZKO HITZAn, KULTUR SHAREAn eta BERRIAn.
Emmanuel Riondék GASEAR, MUTILAR, SOMETER iruzkindu zuen LE MONDE DIPLOMATIQUEn.
Duela egun gutxi liburu berriak jarri genituen libre erabiltzen ditugun lizentziei eta bazkideei esker. Euskaraz: MICHAEL KOHLHAAS DEN-DENA NAHI DUGU, IZUAREN OSTEKO GOGOETA. Gazteleraz: EXCEPCIONALISMO SEXUAL, MACHO NEGRO Y EL MITO DE LA SUPERMUJER, EL PREJUICIO PSIQUIATRICO, SOUND SYSTEM. EL PODER POLÍTICO DE LA MÚSICA.
Nerea Madariagak NO ERA ESTO A LO QUE VENÍAMOS liburua iruzkindu zuen Hala Bedin. Asier Urkizak WALDEN iruzkindu zuen BERRIAn eta Saioa Alkaizak, Nafarroako bertsolaritzako txapeldunak, MARI-MUTIL HANDI BATEN BLUESA gomendatu zuen, besteak beste, Katakraketik.
Duela egun batzuetatik liburu-dendetan daude gure aurtengo azken nobedadeak. Euskaraz Silvia Federiciren LARRUAZALAREN PERIFERIAZ HARAINDI eta Antonio Gramsciren KARTZELAKO GUTUNAK. Gazteleraz Paul Rocherren GASEAR, MUTILAR, SOMETER, Gabriel Kuhnen LA VIDA BAJO LA BANDERA PIRATA eta Nick Estesen NUESTRA HISTORIA ES EL FUTURO.
Horrez gain, Nerea Fillatek Amaia Astobizari egin dion elkarrizketa gomendatzen dizugu. Astobiza da, gauza askoren artean, Silvia Federiciren lau lan euskarara ekarri dituen itzultzailea eta Danele Sarriugarterekin Nick Estesen GURE HISTORIA DA ETORKIZUNA itzuli zuena.
Horrez gain, abenduaren 15ean zendu zen bell hooks izan nahi dugu gogoan, FEMINISMOA DENON KONTUA DA, besteak beste, idatzi zuen militante beltz feminista, Amaia Apalauzak euskaratu zuen eta Mari Luz Estebanek hitzaurrea idatzi. Gazteleraz honako hauek gomendatzen dizkizugu: El feminismo es para todo el mundo, Afan, Funk sin límites eta Enseñar a transgredir.
DESPUÉS DEL APOCALIPSIS liburua zeresana sortzen ari da irakurleen artean. Eta, halako batean, Srecko Horvaten lagun Gael García Bernalekin egon zen Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan (puedes ikusgai daukazu bideoa). Horri esker albiste izan da honako hedabideetan: Vagabunda, Quadratin Jalisco, Milenio, El Sol, Quien eta Today in 24n.
Aurkezpen horretaz gain, Horvat Mexiko DFko La Volcana liburu-dendan egon zen.
Aurreko buletinean iragarri genizun BORROKALARI TRANSGENEROAK liburu-dendetan zegoela. Hedabideetan agertzen hasi da orain: en EUSKALERRIA IRRATIA, DIARIO DE NAVARRAn, EUSKADI IRRATIAn, EUSKADI IRRATIAn, RADIO EUSKADIn, KULTUR SHAREAn eta iruzkin bat ere jaso du, Irati Majuelok BERRIAn argitaratua.
Harrera zoragarria izaten ari da Henry David Thoreauren Walden. Honako hedabideetan egin diote txokoa: HIRUTXULOKO HITZA, GARA, BERRIA, DIARIO VASCO, KULTUR SHAREA eta RADIO EUSKADI.
MERCADOS REPRODUCTIVOS bere bidea egiten ari da, berriki EL SALTO eta S MODAn ere agertu zen.
Honako liburuen argitaletxearen oharrak webguneratu ditugu: GASEAR, MUTILAR, SOMETER eta NUESTRA HISTORIA ES EL FUTURO.
Entzungai dituzu Psicología del embarazo liburuaren aurkezpena eta Sortaldeko zepa erradikala de Atlantiko beltza.